Eskulana: Txatxilipurdi elkartea
MATERIALAK
- Makilak (40 cm ingurukoak).
- Neurtzekoa.
- Egurra mozteko zerra.
- Pintzela eta pintura zuria.
Gaurko honetan ere mendiko makilen balioa nabarmendu nahi dugu: naturan aurkitzen dugu eskulanetarako materialik baliotsuena. Mendian batutako makilekin makila txinatarren jolasa egitea proposatu nahi dizuegu. Basora joan eta makilak jasotzea naturaz gozatzeko aitzakia polita izan daiteke, beste behin ere.
ESKULANA
1- Zoaz mendira edo basora, eta batu lurreko makilak.
2- 40 cm-koak, ahalik eta zuzenenak eta lodiera antzekokoak izan daitezela.
3- Zerraz moztu. Guk 25 makilako jokoa osatu dugu.
4- Makila bakoitzari dagokion puntuazioa marraztu. Puntu bat: marra zuri bat.