Marko bat osatu


Testua: Txatxilipurdi elkartea

Hilabete honetan ere mendian batu genituen makilei zukua ateratzen jarraitu nahi dugu. Paretan jarri nahi dugun marrazki edo argazki horrentzat naturako elementuekin markoa egitea proposatzen dizuegu. Guk makilak bakarrik erabili ditugu, baina ziur zuek bestelako elementuak ere gehituko dizkiozuela.

Materialak

- Mendian batutako makilak.

- Argazki edo marrazki bat.

- Zerra bat.

- Guraizeak, kola eta soka bat.

Eskulana

1- Mendian aurkitutako makilak moztuko ditugu neurrira. 


2- Lau makilarekin markoa osatuko dugu, sokarekin makilak lotuaz. 


3- Guk markoan kola eman dugu zuzenean. 


4- Azkenik, argazki edo marrazkia markoan itsatsi dugu.


top