Naturan jolasten

Naturako elementuekin sortzeko beste proposamen bat egin nahi dizuegu gaurkoan. Arrasaten, maiatzaren 29an, Naturan Jolasean ekinaldiaren barruan proposatutako dinamika ekarri dugu. Naturan Jolasean hitzaktzi, eta naturari eskatutako elementuekin bete genituen. Familia edo taldetxo bakoitzak hizki bat. Denon artean artelan ederra osatu genuen.


Eskulanak: Txatxilipurdi elkartea.

MATERIALAK

- Kartoiak eta errotuladoreak.

- Naturan bildutako hostoak eta material didaktikoak.

- Kola edo lokatza.


ESKULANA

1- Naturako elementuak batu.


2- Hizkiak irudikatu kartoien gainean.


3- Hartu kola eta hasi hartutako materialak itsasten. Lokatza ere erabil dezakezue!


4- Hemen gure lehendabiziko hizki polita!


top