
Aurten ere, garai honetako eskulan proposamenean, Txatxilipurdi eta Guraso.eus egitasmoek martxan jarri duten Putzuetan Plast egitasmoarekin bat egingo dugu. Horretarako, eskulan ireki bat proposatu nahi dizuegu. Bildu etxean duzuen materiala, uztartu elementu naturalekin, eta ea ze itsasontzi egiten duzuen putzuetan nabigatzeko.
Eskulana: Txatxilipurdi elkartea
MATERIALAK
Etxean duzuen eta egokia izan daitekeen materiala: intxaurrak, egurtxoak, zotzak, kortxoak, oihal zatiak... Elementu ezberdinak lotzeko: kola beroa, soka, plastilina, elementu naturalak, guraizeak...
ESKULANA
1. Guk katamarana egin dugu. Horretarako, bi kortxo lotu zotz luze bat erabiliz.
2. Apaindu katamarana nahi duzuen elementuekin. Baina kontuz ibili, ez hondoratzeko!
3. Kortxoak binaka lotu eta gero, makila luze batekin elkartu eta kola beroa erabiliz itsatsi.
4. Itsasontzi ezberdinak prest dituzuenean, aurkitu zuen putzua eta nabigatzera!