Testua: Yoke Yoga klasikoko elkartea.
Jarrera honekin, gorputzaren atzeko aldea eta bizkarrezur osoa luzatzeaz gain, burua behera begira dagoenez, odol isuria areagotzen da, eta gorputza eta burua energiaz eta argitasunez betetzen dira.
1. Belauniko jarrita, besoak lurraren kontra aurrerantz luzatuko ditugu, burua besoen artean kokatuz.
2. Besoak luzatuta dauzkagula, belauniko eta oin puntetan jarriko gara.
3. Belaunak altxatuko ditugu, bizkarrezurra luzatuta eduki arte, eta jarraian...
4. Luzatu hankak, eta oinazpiak ondo itsatsi lurrera.
Jarrera hori utzi aurretik, sekuentzia berbera egin, atzekoz aurrera, hasierako jarrerara iritsi arte. Hiru aldiz errepikatu daiteke sekuentzia.