

Zenbat eta bake handiagoa izan barruan, orduan eta indartsuago egongo zara.
Testua: Yoke yoga klasikoko elkartea.
1. Lau hankatan jarrita, eduki bizkarra zuzen. Hartu arnasa, eta bota. Erlaxatu.
2. Eraman orain ezkerreko belauna aurrera, tolestu eta, belaunburua bi besoen artean duzula, eduki oina eskuineko eskumuturraren atzealdean. Poliki-poliki, hasi eskuineko hanka atzeraka irristatzen oin puntaz baliatuta.
3. Eskuak lurraren gainean eroso jarrita, luzatu bizkarrezurra eta begiratu aurrera. Luzatu aldi berean eskuineko hanka eta oina.
4. Orain, poliki-poliki eta eskuez lagunduta, askatu lehenbizi ezkerreko belauna, eta ondoren eskuinekoa. Pausoz pauso, itzuli hasierako jarrerara.
Bizpahiru aldiz arnasa sakon hartu, eta hartu jarrera bera beste hanka aurreratuta.