Ardoa, ogia eta gatza

1

Bi taldekidek sokari goraka eragiten dioten bitartean, besteek banan-banan abesti osoa saltoka egin behar dute. «Ardoa» eta «ogia» bi saltoz egiten dira, eta, «gatza» esatean, sokari erritmo arinagoz eragingo diote; beraz, saltatzen ari denak arinago egin beharko du salto.

2

Sokasaltoan ari denak huts egin arte errepikatzen da «gatza» hitza, erritmo arinean. Huts egiten duenean, hurrengoa hasiko da lehendabizi erritmo lasaian, eta, «gatza» esaten denetik aurrera, erritmo arinean, horrek ere huts egin arte.

ABESTIA

Ardoa,
ogia
(e)ta gatza,
gatza,
gatza,
gatza...

DATUAK

  • Adina: 6 urtetik aurrera.
  • Kopurua: gutxienez, 3 lagun.
  • Materiala: soka.
  • Iturria: Euskal Jolasen Bilduma (Urtxintxa).
top