Hiru eta hiruka

1

Zotz egin, eta geratzen dena horma edo zuhaitz bati begira jartzen da, besoekin begiak estaliz.

2

Beste jokalariek ezkutatu egin behar dute abestia kantatzen duten bitartean.

3

Azkeneko «ku» esatearekin batera, gordeta daudenen bila abiatuko da.

4

Norbait ikusiz gero, horman jo eta «ku-ku... Mikelengatik» esan behar du. Ikusia den lehena geratzen da hurrengo txandan.

ABESTIA

Hiru eta hiru sei,
hiru bederatzi,
hamar hemeretzi,
bat hogei,
bi berrogei,
hiru hirurogei,
lau laurogei,
bost ehun...
Ku! Ku!

DATUAK

  • Adina: 4 urtetik aurrera.
  • Partaide kopurua: gutxienez, bi (hobe gehiago).
  • Iturria: Euskal Jolasen Bilduma (Urtxintxa).
top