«Zergatik ditut hainbeste galdera?»


Galdera: Oiartzungo (Gipuzkoa) Haur Filosofia saiotik bidalia

J aikitzen zaren momentutik…

A rraioa! Galdera bat ezpain-joka.

K oloretako pentsamenduak,

I tzulika, salto, buelta eta jira!

N orbaitek dio: «Lasai, goizegi da».

- 

M aite duzu ulertzea,

I kastea eta jakitea.

N ahastea horretan? Bai, denok bezala.


H itz batek pizten du beste bat…

A ze nolako ideia festa!

N otizia harrigarri bat

D ago Oiartzun aldean:

I laran daude galdera guztiak

A iako Harriaren magalean.


D udak eta zalantzak, askotan

U ste dugunaren kontrara,

Z intzotasunaren bidean

U rrun joateko lagunak dira.

L erro artean ere irakurtzen

A bila eta ernea zarelako,

K onfiantza handia dut

O ngi jaso duzula mezua.

top