Publizitatea

Abenduak 2

Euskal kantagintzaren errepasoa egingo dute ikasleekin

10:00 - Plateruena

Ikasleen Egunean, euskal kantagintza erdigune izango duen kontzertu bat izango da Plateruenan. Ikasleei kantuen zerrendaren dosier bat bidaliko diete.

IKASLE EGUNA.- Marrazki bizidunen tailerra

10:00 - Irudienea

EHUko Arte Ederretako Fakultatearen eta Zineuskadik antolaturik, marrazki bizidunen tailerra egingo dute Irudienean. Hiru saio izango dira.

Sinadura: Zea Mays

10:00 - Landako gunea

"Harro" azken lana sinatzen ibiliko dira Zea Mays taldeko kideak Artekale 58n.

IKASLE EGUNA.- "Nola egin liburu baten iruzkina" tailerra

10:30 - Areto nagusia

Yolanda Arrieta idazleak tailer bat eskainiko die ikasleei, liburuen iruzkinei buruzkoa. Bi saio izango dira, Euskal Editoreen Elkarteak antolatuta.

IKASLE EGUNA.- Komiki tailerra

10:30 - Saguganbara

Eñaut Aiartzaguena marrazkilariaren eskutik, komiki tailerra egingo dute Saguganbarako areto txikian. Hiru saio izango dira, ikasleentzat.

IKASLE EGUNA.- "Oa-huetak"

10:30 - Szenatokia

Ikasleentzako hiru saio izango dira, Elirale Dantza Konpainiak eginak.

IKASLE EGUNA.- Robotikaren mundura sarrera

11:00 - Kabia

Robotikaren munduaz jardungo dute Kabian, ikasleen egunaren harira. Bi saio izango dira, mBot eta Scratch-en eskutik.

Sinadura: Huntza eta Skakeitan

11:00 - Landako gunea

Huntza eta Skakeitan taldeak "Ertzetatik" eta "Galera" lanak sinatzen arituko dira Artekale 52n.

"Bostenbor II" lana aurkeztuko du Bostenbor taldeak

11:40 - Ahotsenea

2013ko martxoan grabatu zuen taldeak bere lehenengo EPa, Groove estudioetan, eta 2014an kaleratu zuten. Bi urte geroago, bigarren lana aurkeztuko dute Ahotsenean: "Bostenbor II".

Inun abeslaria Ahotsenean

12:00 - Ahotsenea

Tailerra eta kontzertua eskainiko ditu Inun abeslariak Ahotsenean Ikasleen Egunean, azokako lehen egunean egin ohi den egunean.

Sinadura: Fermin Muguruza

12:00 - Landako gunea

"Black is Beltza ASM Sessions" lana sinatzen egongo da Artekale 54n, Talka Records & Films-en erakusmahaian.

"Gogoratzen nauzuenetan", ipuin ilustratuen bilduma

13:00 - Ahotsenea

Hainbat egileren artean osatu dute "Gogoratzen nauzuenetan" ipuin ilustratuen bilduma, eta Ahotsenean irakurketa musikatua egingo dute.

"Aske maitte, aske bizi" diskoa aurkeztuko du Gatibuk

13:40 - Ahotsenea

Bizkaiko Gatibu taldeak zazpigarren lana aurkeztuko du Ahotseneko oholtzan, "Aske maitte, aske bizi izenekoa".

Wikipedia edizio mataroia

16:00 - Kabia

Helduentzako tailerra eskainiko dute Kabian, Wikipedian editatzen erakusteko. Eta ikasten dutena praktikan ere jartzeko aukera izango dute, zuzenean.

Sinadura: Gatibu

16:00 - Landako gunea

"Aske maitte, aske bizi" azken lana sinatzen arituko dira Gatibu taldeko kideak Goienkale 53n. Egunero egongo dira bertan, goiz eta arratsalde.

Pirritx, Porrotx eta Marimototsen ikuskizuna

17:00 - Saguganbara

Familia osoarentzako ikuskizuna eskainiko dute Pirritx, Porrotx eta Marimototsek. Saguganbarako areto handian izango da.

Xipri Arbelbideren "14eko gerla, 14 lekuko" liburuari buruzko solasaldia

17:30 - Areto nagusia

Lehenengo Mundu Gerrari buruzko liburua osatu du Xipri Arbelbidek: "14eko gerla, 14 lekuko" (Maiatz argitaletxea). Gerra hura bizi izan zuten zortzi soldadu eta sei emazteren elkarrizketak bildu ditu Arbelbidek.

Jose Inazio Basterretxeak "Begoñaren itzalpean" eleberria aurkeztuko du

18:00 - Ahotsenea

Bere azken lana aurkeztuko du Jose Inazio Basterretxeak Ahotsenean: "Begoñaren itzalpean". Franco epelegia zelakoan, nazien laguntzaz iraultza egin nahi zuten falangista bilbotar batzuen istorio ezkutua da, gerrako eta gerraosteko pasadizo ezezagunak fikzionatzeko bere eleberri sortari segida ematen diona.

Hitzaldia: Wikipediaren berrikuntza teknologikoak

18:30 - Kabia

Wikipediaren berrikuntza teknologikoez hitzaldia emango dute Kabian.

"Izena eta izana ezbaian" liburuxka aurkeztuko du Saioa Iraola Urkiolak

19:00 - Ahotsenea

Izenek sexuaren araberako bereizkeria bultzatzen dute Bilgune Feministaren arabera, eta gaia ikuspegi feministatik jorratzeko beharrak bultzatuta osatu zuten gida praktikoa.

Sarrera ekitaldia

19:00 - Areto nagusia

Durangoko 51. Azokaren inaugurazio ekitaldia egingo dute Areto nagusian, 19:00etan.

"Igelak" filmaren aurkezpena eta estreinaldia

19:00 - Irudienea

"Igelak" filmaren aurkezpena eta estreinaldia izango dira Irudienean. Han izango dira Patxo Telleria, Gorka Otxoa, Miren Gaztañaga eta Gatibu taldeko kideak (sarrera: 6,5 euro).

Willis Drummonden itzulera

23:00 - Plateruena

"Tabula rasa" izeneko lana aurkeztuko du Willis Drummond taldeak. 2014. urtean eten mugagabe bat iragarri ostean, bueltan da Baionako taldea.

Gora joan

Abenduak 3

Ipuin kontaketa: "Mozoloaren bidea"

10:30 - Saguganbara

Dobera euskara elkarteak prestaturik, "Mozoloaren bidea" ipuin kontaketa egingo dute Saguganbarako areto handian.

Bideo jokoen goiza

11:00 - Kabia

Gamerauntsia komunitatearen eskutik, bideo jokoak izango dituzte ardatz Kabian.

Tuppertoys saioa

11:00 - Saguganbara

2 eta 5 urte arteko haurrentzako jostailu egokiak aukeratzeko irizpideez hitz egingo dute Saguganbarako areto txikian: Itsaso Pagoagak eskainiko du tailerra, familientzat eta hezitzaileentzat.

Sinadura: Jabier Muguruza

11:00 - Landako gunea

"Harriaren hiztegia" lana sinatzen arituko da Jabier Muguruza Artekale 46n.

"Bidean ikasia" lanaz hitz egingo du Arantxa Urretabizkaiak

11:30 - Ahotsenea

Kazetaritzatik, fikziotik eta saiakeratik du Arantxa Urretabizkaiaren "Bidean ikasia" lanak. Hondarribiko Jaizkibel konpainia mistoko fundatzaileetako bat da Urretabizkaia, eta orain 23 urte sortu zutenetik gaur arte bizitakoak bildu ditu autoreak.

Estreinaldia: "Mundu bat ahoz aho"

11:30 - Irudienea

"Mundu bat ahoz aho" dokumentala estreinatuko dute Irudienean, Beñat Gaztelumendi zuzendariaren eskutik.

Sinadura: Kirmen Uribe

11:45 - Landako gunea

"Elkarrekin esnatzeko ordua" lana sinatzen arituko da Kirmen Uribe idazlea Barrenkale 44n.

Sinadura: Axpi ilustratzailea

12:00 - Landako gunea

"Mozoloaren bidea" lana sinatzen arituko da Axpi ilustratzailea Goienkale 16n.

Sinadura: Leire Bilbao eta Maite Mutuberria

12:00 - Landako gunea

"Xomorropoemak eta piztipoemak" lana sinatzen arituko dira Leire Bilbao eta Maite Mutuberria Barrenkale 59n.

Sinadura: Arantxa Urretabizkaia

12:35 - Landako gunea

"Bidean ikasia" lana sinatzen arituko da Arantxa Urretabizkaia Barrenkale 55n, Pamielaren erakusmahaian.

Eric Dixarri "Errudun" poema liburuaz ariko da Ahotseneako solasaldietan

13:00 - Ahotsenea

"Errudun" izeneko azken lanaz hitz egingo du Eric Ditxarrik Ahotseneko solasaldietan: elkarrizketa egingo diote, eta zenbait poema irakurriko ditu idazleak. Ditxarriren hirugarren poesia liburua da "Errudun".

"Nomadak eta kofrea" lana aurkeztuko du Keu Agirretxeak

13:40 - Ahotsenea

Hiru urteren ostean, "Nomadak eta kofrea" lana kaleratu du Keu Agirretxeak 2016an. Hainbat musikari eta idazlek lagundu diete azken laneko diskoan.

Argentinan Euskaraz egitasmoa

14:00 - Areto nagusia

Kinku Zinkunegik (HABE) eta Miren Arozarenak (FEVA) Argentinan Euskaraz egitasmoaz hitz egingo dute areto nagusian.

"Xalbador azken bidean" liburuaren aurkezpena

15:00 - Areto nagusia

Lucien Etxezaharretaren "Xalbador azken bidean" liburua (Maiatz) aurkeztuko dute. Argazkez osatutako libur bata da.

Euskarazko zinemaren sorkuntza eta kontsumoa

15:00 - Irudienea

Euskarazko zinemaren sorkuntzaz eta kontsumoaz jardungo dute, mahai inguru batean, Eneko Sagardoik, Maria Elorzak eta Amaia Garciak.

Sinadura: Liebana Goñi

16:00 - Landako gunea

"Zerua gris dago" lana sinatzen arituko da Liebana Goñi Barrenkale 59n.

Musika eta plastika tailerra

16:30 - Saguganbara

6 eta 12 urte arteko haurrentzako musika eta plastika tailerra egingo dute, Igela Manuela kultur elkarteak antolatua, Saguganbarako areto txikian. 18:00etan, beste saio bat izango da, 4-5 urte arteko haurrentzat.

Eskafandra bilduma: "Emakumeak, arraza eta klasea"

17:00 - Areto nagusia

Jakinek eta Elkarrek ?pentsamendu feministari eskainitako bilduma bat abiatu dute: Eskafandra. Bildumako lehenengo liburua da "Emakumeak, arraza eta klasea".

Ipuin kontaketa: "Zerua gris dago"

17:00 - Saguganbara

Liebana Goñik eta Isaak Martinezek (Pamiela) "Zerua gris dago" ipuin kontaketa egingo dute Saguganbarako areto nagusian.

Euskal kultura eta EKE Iparraldeko Herri Elkargo bakarrean

17:30 - Areto nagusia

Pantxoa Etxegoin EKEko zuzendariak hitzaldi bat egingo du, areto nagusian, euskal kulturak eta EKEk Iparraldeko Herri Elkargo bakarrean izango duten lekuaz.

Joseba B. Lenoirrek "Eguzkiari begietara so" oholtzaratuko du

17:40 - Ahotsenea

2016 hasieran grabaketak egin eta martxoan kaleratu zuen Joseba B. Lenoirrek "Eguzkiari begietara so" lana. Han-hemenka kontzertu ugari egin ditu, etaAhotseneko oholtzara ere eramango du azken lana Joseba Baleztenak.

"33 ezkil" estreinako lana aurkeztuko du Miren Gorrotxategik

18:30 - Ahotsenea

2015eko Agustin Zubikarai bekaren bitartez ondu du Miren Gorrotxategik bere lehen eleberria: "33 ezkil". Thriller generokoa lan horretan, baserriko eta kaleko giroaren arteko gatazka, belaunaldien artekoa eta familiako gorabeherak jaso ditu Gorrotxategik, besteak beste.

Mahai ingurua: "Badago bideo jokorik euskaraz?"

18:30 - Kabia

Euskarazko bideo jokoei buruzko mahai ingurua egingo dute Kabian.

Aurkezpena: "Sipo phantasma"

19:30 - Irudienea

Koldo Almandozek aurkeztuta, "Sipo phantasma" eskainiko dute Irudienean.

Zea Mays taldeak "Harro" izeneko lana aurkeztuko du

23:00 - Plateruena

Hogei urte beteko ditu Bilboko Zea Mays taldeak 2017an. Urteurrenaren atarian, "Harro" izeneko diskoa kaleratu dute, eta Plateruenan eskainiko du zuzenean.

Gora joan

Abenduak 4

"Euskal hiztun berriak: esperientziak, jarrerak eta identitateak"

10:30 - Areto nagusia

Estibaliz Amorrortu eta Jone Goirigolzarri egileek euskal hiztun berriei buruz egin duten ikerketa bildu dute liburuan.

"Kimuak", film laburren emanaldia

11:00 - Irudienea

Lau film labur eskainiko dituzte. Ageda Kopla taldearen "Beti bezperako koplak" (5 min 22 s); Maider Fernandez eta Maria Elorzaren "Gure hormek" (15 min 13s); Kepa Sojoren "Hileta" (19 min 50 s); Alejandro Diazen "Ihesa" (15 min 19s).

Gaindegiari buruzko hitzaldia

11:40 - Kabia

"Gaindegia: Euskal Herriko ekonomia eta gizarte garapenerako behategia" hitzaldia eskainiko du Imanol Esnaolak.

Sinadura: Harkaitz Cano eta Lorena Martinez

12:00 - Landako gunea

"Zer demontre dago aulkien azpian?" lana sinatzen arituko dira Harkaitz Cano eta Lorena Martinez Barrenkale 58n.

Urrezko giltza: ipuin kontaketa eta aurkezpena

12:00 - Saguganbara

Patxi Zubizarretak, Jokin Mitxelenak eta Joserra Senperenak "Urrezko giltza" ipuin kontaketa eta aurkezpena egingo dute Saguganbarako areto handian.

Sinadura: Xabier Amuriza

12:00 - Landako gunea

"Hiztegi errimatua" lana sinatzen arituko da Goienkale 41n, Lanku eta Bertsozale Elkartearen erakusmahaian.

"Zer demontre dago aulkien azpian?"

12:30 - Ahotsenea

Harkaitz Canoren ipuin bilduma izango du ardatz saioak, Lorea Martinez-Oronozen ilustrazioek lagunduta.

Dokumentazio atariei buruzko mahai ingurua

13:20 - Kabia

Hainbat lagunek parte hartuko dute dokumentazio atariei buruzko mahai inguruan: Marie-Andree Ouret, Terexa Lekunberri, Imanol Esnaola, Mikel Elorza, Iñako Gurrutxaga eta Lander Arteaga.

Beira taldeak "Margotu berria" lana taularatuko du

13:40 - Ahotsenea

2016 hasieran argitaratu zuen Beira taldeak "Margotu berria" lana, eta Ahotseneako oholtzan aurkeztuko du boskoteak. Pop eta rock leuneko hamar kantu bildu ditu Oiartzungo taldeak bere disko berrian, baita folk arrastoak ere.

"Agoten in memoriam" liburua

16:00 - Areto nagusia

Agoten jendetza baztertu eta menperatua izan zen, eta horren historia kontatzen du Maiatz argitaletxeak kaleratutako liburuak. Baigorriko etxe baten kasutik abiatuz, dokumentu frankorekin, mende luzeetako historia bat argitzen da.

Haurrentzako filma: "Pixkanaka pixkanaka"

16:00 - Irudienea

2 eta 4 urte arteko haurrentzako filma emango dute Irudienean: 'Pixkanaka-pixkanaka' (45').

"Euskara irabazteko bidean" liburuaren aurkezpena

16:30 - Areto nagusia

Euskalgintzak azken hamarkadetan izan duen ibilbideaz eta etorkizunaz hausnartu du kazetariak, ehundik gora egindako elkarrizketen bidez.

Jon Eskisabel: "Bide Ertzean: zutaz kantatzeko"

16:30 - Ahotsenea

Bide Ertzean taldeak "Zutaz kantatzeko" CD-liburua argitaratu du: Jon Eskisabel kazetariak ondu du liburua, eta horren inguruan hitz egingo du Ahotseneko solasaldietan.

Jolas hezitzaileak

17:00 - Saguganbara

3 eta 10 urte arteko haurrentzako jolas hezitzaileei buruzko tailerra egingo dute Saguganbarako areto txikian, Elkarren eskutik.

Sinadura: Altxatu taldea

17:00 - Landako gunea

"Hegalez indarraz aitzina" lana sinatzen arituko dira Altxatu taldeko kideak Artekale 56n, Gor Diskoak-en erakusmahaian.

Tirabirak proiektuari buruzko solasaldia

17:15 - Kabia

Eman ikerketa taldeak Tirabirak transmedia proiektuari buruz hitz egingo dute.

"Ura" lana aurkeztuko du Siroka taldeak

17:40 - Ahotsenea

Siroka taldearen laugarrena lana da "Ura". "Malutak" lanaren jarraipena da: kantu berriak zein Malutak proiektutik berreskuratutakoak ditu, besteak beste. Sirokaren estiloari eutsi diote ekainean kaleratu zuten lan berrian.

Gogoetaren plaza: "Ondarea, ezezagun hori"

18:00 - Areto nagusia

Gogoetaren plazan, ondareari buruzko mahai ingurua egingo dute. Oier Gorosabelek (ADES) eta Gaizka Arangurenek (LABRIT) parte hartuko dute -konfirmatzeko dagoen beste gonbidatu batez gain-. Eider Olazar kazetariak gidatuko du mahai ingurua.

"Bille" liburuaren errezitaldi-kantaldia

19:00 - Ahotsenea

Unai Ormaetxeak, Mikel Inunziaga "Inun" abeslariaren laguntzarekin, bere azken liburu "Bille"-ren errezital-kantaldia egingo du Ahotsenean.

"Panpinak Aitorrentzat"

19:00 - Saguganbara

Maite Frankok ipuin kontaketa egingo du, Saguganbarako areto handian: "Panpinak Aitorrentzat".

"Argi" filma

19:00 - Irudienea

Iratxe Mediavilla zuzendariak eta June Gomez aktoreak "Argi" filma aurkeztuko dute (90 min).

"Mami Lebrun" antzezlana

19:00 - Szenatokia

Xake produkzioak etxearen "Mami Lebrun" antzezlana eskainiko dute Irudienean. Sarrera: 8 euro ("Francoren bilobari gutuna" antzezlanaren sarrera ere erosiz gero, 15 euroan biak).

Hesian taldearen kontzertua

22:30 - Plateruena

Lan berria estreinatuko du Hesian taldeak Durangoko Azokan. Aurten, gainera, hamar urte dira taldea sortu zela, eta kontzertu berezia eskainiko dute Plateruenan. "10 urte, 11 gonbidatu" lelopean, hainbat lagun eta musikariren laguntza izango dute oholtza gainean.

Gora joan

Abenduak 5

Sinadura: Gatibu

10:00 - Landako gunea

"Aske maitte, aske bizi" azken lana sinatzen arituko dira Gatibu taldeko kideak Goienkale 53n. Egunero egongo dira bertan, goiz eta arratsalde.

Oier Guillan: "Mr. Señora".

11:00 - Ahotsenea

Oier Guillanek 'Mr. Señora' lanaz jardungo du Ahotseneako solasaldietan.

Python programazio lengoaiari buruzko tailerra

11:00 - Kabia

EHUko Kepa Sarasolak Python programazio lengoaiari buruzko tailerra eskainiko du.

"Kontxako ume galduak" ipuin kontaketa

11:00 - Saguganbara

Seve Callejak "Kontxako ume galduak" ipuin kontaketa egingo du Saguganbarako areto handian.

Hizkuntza eskubideei buruzko hitzaldia

11:30 - Areto nagusia

Kontseiluko Paul Bilbaok hiltzaldia eskainiko du, "Hizkutza eskubideak bermatzeko protokoloa: gizarte eragileen ahalduntze historikoa" izenburupean.

Antzerki maratoia

12:00 - Szenatokia

Ordu laurdeneko antzezlan zatiak eskainiko dituzte hainbat antzerki taldek. Goizean, BiArte taldeak irekiko du saioa, "Emoziotegia, emozioen hiztegia" lanarekin.

"Ertzetatik" lana aurkeztuko du Huntza taldeak

12:20 - Ahotsenea

Musika estilo desberdinak biltzen ditu Huntza taldearen "Ertzetatik" diskoak. Trikitiek lagunduta, disko alaia osatu dute, festa-girokoa, dantzatzeko eta ondo pasatzeko modukoa. "Aldapan gora" abestia oso ezagun egin da sare sozialetan azken hilabeteetan.

Sinadura: Huntza

13:00 - Landako gunea

"Ertzetatik" lana sinatzen arituko dira Huntza taldeko kideak Artekale 52n.

"Ikuska. Ezina ekinez egina" dokumental saila

13:00 - Irudienea

Hainbat labur emango dituzte Xabier Iriondok, Juanba Berasategik eta Gotzon Aranburuk aurkeztutako saioan.

"Euskal Hedabideen Behategia: datozen erronkak"

14:00 - Areto nagusia

Mahai inguru batean elkartuko dira EHUko, Mondragon Unibertsitateko, Deustuko Unibertsitateko eta Hekimen elkarteko kide zenbait.

"Talentue plazara!"

15:00 - Saguganbara

Haur eta gazteak protagonista bihurtu eta sormenaren erdigunean jartzea da proiektu honen helburua. Alde horretatik, hainbat diziplina artistikotan aritzen diren ume eta gaztetxoei egingo diete lekua. Areto handian egingo dute.

Sinadura: Skakeitan

16:00 - Landako gunea

"Galera" diskoa sinatzen arituko dira Skakeitan taldeko kideak Artekale 52n.

"Kako-makotan" tailerra

16:00 - Saguganbara

Familia osoarentzako tailerra eskainiko du Berbaro elkarteak: "Kako-makotan".

Liher taldeak "Hauts" diskoa aurkeztuko du

17:00 - Ahotsenea

Bi urtetan bi lan: 'Arrazoi gutxi, denbora asko' diskoaren ondotik (2015), 'Hauts' izeneko lana aurkeztuko du Liher taldeak Ahotseneko zuzenekoetan.

"Testurak": bertsoak eta literatura

17:00 - Ahotsenea

Bertsoak eta literatura uztartuko dituzte Ane Labakak, Malen Amenabarrek, Nerea Elustondok eta Oihana Bartrak Testurak saioan.

Ahuakemonala egitasmoaz solasean

17:00 - Kabia

Iametzak Ondarroako herri hizkera sustatzeko egitasmoaren aurkezpena egingo du.

Gogoetaren plaza: "Andrazkoa, plazan" mahai ingurua

18:00 - Areto nagusia

"Andrazkoa, plazan" mahai ingurua egingo dute areto nagusian, Gogoeta plazaren barruan.

"Maitia nun zira" dokumentalaren emanaldia

18:00 - Irudienea

Elena Canasen eta Ainara Menoyoren "Maitia nun zira" dokumentala (23 min) aurkeztuko du Menoyok.

Antzerki maratoia

18:00 - Szenatokia

Ordu laurdeneko antzezlan zatiak eskainiko dituzte hainbat antzerki taldek. Arratsaldean, Arteko antzerki taldeak irekiko du saioa, "Aukerak" lanarekin.

Sinadura: Egurra ta kitto

18:30 - Landako gunea

"Gure ordua" lana sinatzen arituko dira Egurra ta kitto taldeko kideak Artekale 52n.

Iñaki Martiarena "Mattin" marrazkilariaren "Zarrakamalda" komiki liburua

19:00 - Ahotsenea

Ixabel Agirresarobe antzezleak lagunduta, I

Skakeitan taldearen kontzertua

23:00 - Plateruena

"Galera" diskoa aurkeztuko du Skakeitan taldeak Plateruenako oholtzan, Higain estudioetan Haritz Harregiren gidaritzapean grabatu eta nahastutako estudioko lan luzea.

Gora joan

Abenduak 6

Sinadura: Lorratzak

11:00 - Landako gunea

"Oinutsik" lana sinatzen arituko dira Lorratzak taldeko kideak Artekale 200 atarian.

Garilak 26: "Adrenalinaren zain"

11:00 - Ahotsenea

Otsailean kaleratu zuen Garilak 26 taldeak "Adrenalinaren zain" lana. Zazpi abestik osatzen dute diskoa, eta, taldearen esanetan, haien artean oso desberdinak dira, estilo musikalari eta hitzen esanahiari dagokienez.

Librezaleren aurkezpena eta maratoia

11:00 - Kabia

"Ask.libreoffice.org" webgunea euskaratzeko maratoia egingo dute, Librezale kolektiboak gidatuta.

"Gutik Zura" dokumentala

11:00 - Irudienea

Mari Jose Barriolak eta Jon Maiak zuzendutako "Gutik Zura" dokumentala (90') emango dute, Barriolak aurkeztuta.

"Iparraldea baloratu musikak lagun: Hegalaldia egitasmoa"

11:30 - Areto nagusia

Atabaleko Fran

Kantu-jolas tailerra

11:30 - Saguganbara

Berbaro elkartearen eskutik, "Kantu-jolas" tailerra eskainiko dute Amagoia Mendibek eta Nerea Unzaluk. Areto txikian izango da.

Sinadura: Xabier Amuriza

11:45 - Landako gunea

"Hiztegi errimatua" lana sinatzen arituko da Goienkale 41n, Lanku eta Bertsozale Elkartearen erakusmahaian.

Zuresku: egurrezko jolasak

12:00 - Saguganbara

Egurrezko jolasak izango dituzte ardatz Zureskun, familia osoarentzat. Saguganbara kanpoan egingo dute, eta euria bada, Andra Mariko elizpean izango da.

"Francoren bilobari gutuna" antzezlana

12:30 - Szenatokia

Artedrama, Le Petit Theatre de Pain eta Dejabu Panpin Laborategiaren "Francoren bilobari gutuna" antzerkia emango dute. 18:00etan beste emanaldi bat izango da. Sarrera: 10 euro (Mami Lebrun antzezlanaren sarrera ere erosiz gero, 15 euroan biak).

"Borroka armatua eta kartzelak" lanaren aurkezpena

13:00 - Ahotsenea

Zuriñe Rodriguezek eta Oihana Etxebarrietak "Borroka armatua eta kartzelak" lana aurkeztuko dute. Lisipe bildumako lehenengoa da.

Sare sozialen inguruko hitzaldia

13:00 - Kabia

"Interneten gertatutakoa ez da zelaian geratzen. Sare sozialak jokoz kanpo?" hitzaldia egingo du Jon Turrillasek.

Ene Kantak: "Astonautak"

13:00 - Saguganbara

Azken lana aurkeztuko dute Ene Kantak proiektuko kideek Saguganbarako areto handian: "Astonautak" disko-liburua.

"(Euskal) Literaturaren kontra (eta alde)" liburuaz solasaldia

14:00 - Areto nagusia

Iban Zaldua idazleak bere azken liburuaz hitz egingo du, hitzaurrea egin duen Mikel Aierberekin eta Xabier Mendiguren Elkarreko editorearekin.

Ipuin kontaketa: "Tipi-tapa-tipi ilunabarrean"

17:00 - Saguganbara

Miren Agur Meabe idazleak eta Eider Eibar marrazkilariak ipuin kontaketa berezia egingo dute Saguganbarako areto handian: "Tipi-tapa-tipi ilunabarrean"

Sinadura: Pier Paul Berzaitz

17:30 - Landako gunea

"Egusentiaren kantak" lana sinatzen arituko da Pier Paul Berzaitz, Artekale 72n.

Perlak: "Itzaletatik"

17:40 - Ahotsenea

Perlak talde zarauztarrak bigarren lana argitaratu du aurten, "Itzaletatik", eta Ahotsenean aurkeztuko dute. 2013An sortu zen taldea, eta ibilbide laburrean euren tokia egin dute eszenatokietan.

"Alde erantzira nabil" emanaldia

18:00 - Ahotsenea

Ahotseneko azken saioa izango da "Alde erantzira nabil" emanaldia. Ekhine Eizagirreren poema liburuan oinarritutako saioa izango da, eta hainbat lagunek parte hartuko dute.

Gogoetaren plaza: "Edukiontziak nola bete" mahai ingurua

18:00 - Areto nagusia

Kultur egoitzez hitz egingo dute Maider Beldarrainek (Tabakalera), Nerea Fillatek (Katakrak) eta konfirmatzeko dagoen beste gonbidatu batek. Fermin Etxegoienek gidatuko du saioa.

Bide Ertzean-ek "gero arte" esango die jarraitzaileei, "Zutaz kantatzeko" lanarekin

20:00 - Plateruena

Hemezortzi urteren ondoren, Bide Ertzean-ek "gero arte" esango du. "Zutaz kantatzeko" izeneko CD-liburua argitaratu berri du, urteotan pilatutako bitxikeriez osaturikoa: grabatu baina argitaratu gabe geratu ziren kantuak, bazterrean utzitako bertsioak, kontzertuetan zein irratietan eginiko zuzenekoak... Hiru kontzertu eskainiko ditu abenduan "gero arte" esan aurretik: Plateruenakoa izango da lehenengoa.

Gora joan

51. Durangoko azoka Kaiera