Liburuak

*Oharra: Izenburuaren arabera zerrendatuta daude.

Izenburua: 33 ezkil

Egilea: GORROTXATEGI AZKUNE, MIREN Argitaletxea: Elkar

Garizmendi baserriko Ferminek, aitzurrean ari dela, burezur bat topatu du lurperatuta; lasterka deituko dio kalean bizi den Nestor semeari, baita honek Berta andregai ohi arkeologoari ere; hilotz hori ateratzera doazenean baina, desagertua da eskeletoa. Hortik aurrera, berriz, hildako gehiago, eta misterioa gero eta ilunago. Hildako zahar eta berriak, anaien arteko gorrotoak, belaunaldien arteko arrakalak, bikote barruko konpondu ezinak, droga, jokoa? Osagai horiek eta topatuko dituzu Augustin Zubikarai saria irabazitako eleberri beltz honetan, baita idazle berri bat ere, elkarrizketa nahiz flashback-etan bikain moldatzen dena, zer eta noiz kontatu ongi dosifikatuz, prosa arin bezain dotore batez.

Gora joan

Izenburua: Abizen berriaren historia

Egilea: FERRANTE, ELENA Argitaletxea: Igela

Elena Ferranteren tetralogiaren bigarren alea. Lilaren eta Elenaren gaztaro bizian barrena eramanen gaituzte erritmo aztoragarrian, orain bata bestearen atzetik orpoz orpo, gero elkarrengandik urrunduta, gero berriro elkar aurkitzeko. Eta atzealdean beti Napoli eta garai hartako Italia daude, eta hor aurkituko dugu gaur eguneko egoera asaldagarriaren ernamuina.

Izenburua: Ahatea, antzara, txerria eta otsoa

Egilea: HERRIKOIA Argitaletxea: Erein

Edizio berritua. Letra xehez eta larriz ageri da testu berbera ezker aldeko orrian eta eskuin aldekoan aldiz marrazkia. Ipuin klasikoak dira: 3-8 urte bitartean begiratu, irakurri, ulertu eta disfrutatzeko ipuinak. Gure gizarte zaharreneko istorioak entzunez edo irakurriz sartuko dira umeak eskolan eta munduan.

Izenburua: Ahuntza eta zazpi antxumeak

Egilea: HERRIKOIA Argitaletxea: Erein

Edizio berritua. Letra xehez eta larriz ageri da testu berbera ezker aldeko orrian eta eskuin aldekoan aldiz marrazkia. Ipuin klasikoak dira: 3-8 urte bitartean begiratu, irakurri, ulertu eta disfrutatzeko ipuinak. Gure gizarte zaharreneko istorioak entzunez edo irakurriz sartuko dira umeak eskolan eta munduan.

Izenburua: Airearen isla

Egilea: HERNÁNDEZ ABAITUA, MIKEL Argitaletxea: Elkar

Adin ertaineko gizon bat, ogibidez irrati-esataria, rock eta pop zaharrean espezializatua, eta aldi berean literatur kritikaria, nora ezean sentitzen da neska-lagunak utzi duelako, baina laster hasiko dira berri onak sortzen bere inguruan: neska autobus-gidari bat ezagutzen du, harreman posible bat ekar dezakeena; editore lana eskaintzen diote argitaletxe batean, bere idazle miretsienarekin lan egiteko aukera emango diona... Protagonistaren izaera txepelak, ordea, pikutara bidal dezake dena. Nobela psikologiko errealista bat sortu du Mikel Hernandez Abaituak, espazio-denbora zehatzetan kokatua eta giza harremanetan zentratua, idazleen munduko trapu zikin batzuk ere kontatzen dituen arren

Izenburua: Alizia eta antzararen jokoa

Egilea: MORAL, LOLA; MEABE PLAZA, MIREN AGUR (itz.); GARCÍA, SERGIO (irgile.) Argitaletxea: Ttarttalo

Alizia irudimen itzela duen neska bat da. Berarentzat, jolasik sinpleena abentura handiena bizitzeko aitzakia bihurtzen da. Haren lagunak, ordea, oso klasikoak dira, eta nahiago dute beren ohiturak ez aldatu. Egun batean, antzara-jolas partida bat hasiko dute. Une horretatik aurrera, dena aldatuko da. Parkea ANTZARA JOKO handi eta izugarria bilakatu da, eta Aliziak aurre egin beharko dio probari. Baina oraingoan ez da jolas hutsa izango?

Izenburua: Alsina

Egilea: MENDIGUREN ELIZEGI, XABIER Argitaletxea: Elkar

Emakume bat, Estatu Batuetatik Euskal Herrira datorrena, 1980 hondarrean. 40 urte lehenago, emakume horrexen gurasoak ziren, gerratik ihesi, Frantzian barrena Amerikara zihoazenak. Bi istorio, Alsina izenak lotuak eta gure herriaren historiako une giltzarriekin korapilatuak. Bai hizkera bai kontaera malgutasun eta maisutasunez darabiltza idazleak, abil eta jostalari, irakurlea eleberrian sartu eta bere gogoeten partaide bihurtuz, kontakizunaren eraikuntzak dituen arazoez, batetik, eta euskal gizartea azken 30 urteetan baldintzatu duten gertakari nagusiez, bestetik.

Izenburua: Altxorraren uhartea

Egilea: STEVENSON, ROBERT LOUIS; MARKULETA GUTIÉRREZ, GERARDO (itz.) Argitaletxea: Erein

Jim Hawkins gaztetxoak, ustekabean, altxor ezkutu bat aurkitzeko mapa baten berri jakiten du. Sir John-ekin eta herriko sendagilearekin batera, abentura bizi-bizia izango du, baina pirata beldurgarri batzuei aurre egin beharko die.

Izenburua: Altzoko erraldoia

Egilea: TORRECILLA LEZETA, FERNANDO Argitaletxea: Autoekoizpena

6 eta 8 urte bitarteko umeei zuzendutako lana, eta "Altzoko Haundiya"ren mitoan oinarrituta. Gorputz izugarri batean kateaturik sentitzen den gizonaren istorioa kontatzen da. Azken orrietan Erraldoia bihotz handikoa ere bazela azaltzen du kontakizunak.

Izenburua: Amonatxoa

Egilea: HERRIKOIA Argitaletxea: Erein

Edizio berritua. Letra xehez eta larriz ageri da testu berbera ezker aldeko orrian eta eskuin aldekoan aldiz marrazkia. Ipuin klasikoak dira: 3-8 urte bitartean begiratu, irakurri, ulertu eta disfrutatzeko ipuinak. Gure gizarte zaharreneko istorioak entzunez edo irakurriz sartuko dira umeak eskolan eta munduan.

Izenburua: Angelika Milapatrikaren patrikak

Egilea: BLAKE, QUENTIN Argitaletxea: Pamiela; Kalandraka

Angelikak patrika pila bat du. Zer gordetzeko ote? Kolorez beteriko ipuin errimatua dugu, gauzarik bitxienak gordetzen dituen pertsonai dibertigarri bati buruzkoa.

Izenburua: Animaliak laztantzen

Egilea: ARS EDITION; BAKUN (itz.) Argitaletxea: Ttarttalo

Nola egiten du pottokak? Eta arkumeak? Laztandu animalien ilaje leunak, eta entzungo duzu! Kalitate oneko argazkiak, ilaje goxo laztangarriak eta orrialde bakoitzeko soinu-moduluak direla-eta, animaliak bizirik daudela irudituko zaizu. Animaliazale txiki guztientzat!

Izenburua: Animalien fanfarrea

Egilea: BALLON ; BALLON (irgile.) Argitaletxea: Ttarttalo

Ireki liburu hau, eta hiru metroko fanfarrea agertuko da! Kolorezta itzazu marrazki polit hauek, bizia har dezaten. Amaitutakoan, logelan zintzilika dezakezu zure artelan txikia. Horrela, egunero ikusi ahal izango duzu.

Izenburua: Arrarotz

Egilea: BARANDIARAN, GOTZON; REDONDO, AINHOA Argitaletxea: Denonartean

Arraroa zen neska hura edo arrarotzat zuten, behinik behin, parean suertatzen zitzaion guztiari musu ematen ziolako, Bere izena Arrarotz da eta historia honen protagonista dugu.

Izenburua: Artur errege gaztea

Egilea: HERRIKOIA; MARKULETA GUTIÉRREZ, GERARDO (itz.) Argitaletxea: Erein

Ingalaterrako errege-erreginak hilda, botere borrokak hasten dira. Artur, oinordekoa, babesturik haziko da Merlin azti onari esker. Baina Arturren patua aldatu egingo da Excalibur ezpataren bitartez, printzeak baino ezin izango baitu tinkaturik dagoen harritik atera.

Izenburua: Aurpegi maitagarriak

Egilea: SLEGERS, LIESBET Argitaletxea: Ibaizabal

Animaliak ezagutzeko modu dibertigarri bat da beren aurpegiek eta buztanek dituzten antzekotasunak aurkitzea: arratoiaren sudurrak kirikinoarenaren antza du; erlearenak, marigorringoarenaren antza? Eta astoaren buztanak zebraren buztanaren antza du, eta elefantearenak errinozerontearen buztanaren antza. Kasu askotan oso desberdinak diren animaliak hurbiltzen dituzten antzekotasun orijinalak. Antzekotasunen jolasa hurrengo irudiaren zati bat ikusteko aukera ematen duten orrialde moztuen bidez proposatzen da.

Izenburua: Azeri jauna

Egilea: FERNANDEZ AGUIRREZABALA, NEKANE Argitaletxea: Denonartean

Larunbatero bezala Azeri jauna etxetik irten zen goizean goiz. Mendi tontorrak igo, basoan sartu eta orduan bazter harrigarri bat aurkitu zuen. Azeri jauna liluratuta geratu zen paraje zoragarri hura kontenplatzean. Inguratu zen baina hain urduri zegoenez estropezu egin eta untxiek hanka egin zuten.

Izenburua: Azken patriarka

Egilea: EL HACHMI, NAJAT Argitaletxea: Txalaparta

Azken patriarka eleberriak Marokotik Kataluñara emigratu duen Mimoun Driouchen istorioa kontatzen digu, bere alabaren begietatik. Haren eskutik aitaren izaera tormentatua ezagutuko dugu; bere izaera autoritario eta zaharkituak sortarazten dizkion talka etengabeak. Izan ere, pertsonaia gorrotagarria da Mimoun: matxista, liskarzalea, zurruteroa, bortitza, jeloskorra... Sarritan besoak liburuan sartu eta zerri horren lepoa estutzeko gogoa ematen duen pertsonaia horietariko bat da Mimoun. Mirarizko pribilegioen eskutik Driouch familiaren patriarkak nahi duena egin ahal izango du: edan, ezkondu aurretik zein ondoren beste emakume batzuekin oheratu, maitaleak izan, nahierara jantzi, edonora joan... Eta, aldiz, patriarkatu ahalguztidun horri esker bortizki debekatuko die haren emazte edo alabari berak posible dituen guztiak.

Izenburua: Azterketa marxistarako apunteak

Egilea: ZENBAIT EGILE Argitaletxea: Gite-Ipes

GITE-IPESeko lan talde batek azterketa marxistarako baliabideak berritzen, eguneratzen eta pedagogikoki egokitzen eman dituela azken bi urtean eta lan horren uztaren lehen zatia izango dela Durangoko Azokan eskuragarri; "Azterketa marxistarako apunteak" lana.

Gora joan

Izenburua: Bainera bete itsaso

Egilea: AMURIZA PLAZA, MIREN Argitaletxea: Elkar

"Mara, amaitu etxeko lanak!" diotso aitak arrapaladan. "Erretiratu bizikleta, Mara, beti uzten duzu traban!". "Maratxo!" amonaren deia, "Zoaz eta ikus sagurik baden ganbaran!". "Mara! Mara! Mara!" oihukatzen dioten bakoitzean, airea falta haurrari. Arineketan komunera joan eta atea ixten du orduan, danba! Biluztu, baineran sartu eta urpean murgiltzen da harik eta mundua entzuten ez den lekura iristen den arte. Han behean, koral eta baleaz inguratuta, arnasa hartzen du ostera ere. Itomen baten kontakizuna da "Bainera bete itsaso", zelan protagonistak bere aire burbuila erraldoia eraikitzea lortzen duen.

Izenburua: Bakartasun handien idazlan ttipia

Egilea: RAYMOND, MANUELA Argitaletxea: Zortziko

Manuela Raimond, 30 urte, buruargia eta polita, bizitzeko lan egiten duen eta bizirik irauteko idazten duen emazte gaztea da. Bere malenkoniaren haria zazpi eleberri laburretan trikotatu du, umore berezian zizelkaturik. Iduri du paraleloki ibiltzen direla, gero urruntzen... Bukaeran bat egiteko. Samurtasun intimistaz betea den ironiarekin, funtsean denak hunkitzen gaituen solas metafisiko bat azaleratzen da.

Izenburua: Barnealdeko iraultzen loraldia

Egilea: LASA, AMAIA Argitaletxea: Zortziko

Ez zen batere aukera erreza izan 1969. urtean euskaraz idatzi nahi zuten idazleentzat gure hizkuntzan idaztea: hizkuntza idatzia bezala gutxi landua, euskalki askotan zatitua, idazleak berak euskaraz eskolatu gabeak, euskara gorrotatzen zuen diktadura baten menpean. Garai horietan Euskal Herrian argitaratzen ziren egunkari edo astekarietan, elkarlanetan aritu zen maiz Amaia Lasa: Zeruko Argia, Anaitasuna. Geroago: Argia, Egin, Egunkaria, Berria... Liburu honetan urteetan idatzitako iritzi, hausnarketa eta pertsaerak bildu ditugu.

Izenburua: Bego�aren itzalpean

Egilea: BASTERRETXEA POLO, JOSE INAZIO Argitaletxea: Elkar

36ko gerrak irabazle eta galtzaileak izan zituen; baina galtzaile guztiak ez ziren berdinak, ezta irabazle guztiak elkarren adiskideak ere. Franco epelegiav zelakoan, nazien laguntzaz iraultza egin nahi zuten falangista bilbotar batzuen istorio ezkutua dakarkigu Jose Inazio Basterretxeak, gerrako eta gerraosteko pasadizo ezezagunak fikzionatzeko bere eleberri-sortari jarraipena emanez. Horrekin batera, 1986an, 40 urte baino gehiago igarota, Suitzatik datorren emakume eder eta misteriotsu bat agertzen da detektibe pribatu bilbotar baten bulegoan, bere gurasoak nor ziren jakin nahi duela-eta. Bi hari horiek uztartuz, kontakizun bizi bat ondo du egileak, noiz umoretsu noiz sentsuala, historiaren alderik ilunenak argituz eta bizitzarekiko maitasun-taupadak transmitituz.

Izenburua: Beroki gorria

Egilea: ZUBIZARRETA DORRONSORO, PATXI; MOSQUERA, YOLANDA Argitaletxea: Ibaizabal

"Itsasontzian sartu ginen gehienok norbaitekin geunden han. Bagenuen eskutik nori heldu edo eskua estutzen zigun norbait. Denok genuen izena, baina identifikazio txartelean gure zenbakia agertzen zen. Eta kontatzen genekienontzat, kasik lau mila neska-mutiko ginen. Hala ere, gerra aurretik, Habana trasatlantikoak Alfonso XIII zuen izena eta zortziehun lagun eramaten zituen Kuba, Mexiko edo New Yorkerako bidaietan." [...]

Izenburua: Bidean ikasia

Egilea: URRETABIZKAIA, ARANTXA Argitaletxea: Pamiela

1993. urtean hondarribiar emakume talde batek alardean parte hartzea eskatu zuen lehen aldiz. Ondorengo historia gogor eta garratza eta, aldi berean, eder eta hunkigarria saiatuko da kontatzen egilea, gertatutakoaz gogoeta eginez. Mina eta poza, biak dira irakasle onak. Horregatik du liburuak "Bidean ikasia" izenburu.

Izenburua: Bitakora kaiera

Egilea: SARASOLA ERRAZQUIN, IBON Argitaletxea: Erein

Kontuak garbitzen nuen pentsatua, baina testua berrirakurri ondoan ez zait egokia iruditu. Berez, kontu garbitze bat da liburua, bai, baina neure buruarekikoa. Eta izenburuak ez du hori iradokitzen. Kontuak garbitzen neure buruarekin edo horrelako ordezkoren bat ere pasatu zait burutik, baina luzeegia eta motelegia gertatuko litzateke. Azkenean Bikakora kaiera hautatu dut. Ez du zerikusirik Joseba Sarrionaindiaren poema gogoangarriaren giroarekin, baina uste dut bidaia baten berri ematen duela liburu honek ere. Bidaia horren aurretik idazleak eta itzultzaileak leziatzen nituen; orain, bidaiaren arian euskal idazle eta itzultzaile onek leziatu naute ni eta erakutsi didate zein den bidea euskaraz ongi idazteko. Jakituria berri horren oinarriak ematera nator.

Izenburua: Bizipenak eta hausnarketak

Egilea: ERKIZIA, TASIO Argitaletxea: Txalaparta

Historia liburua edo biografia soila baino, gure herriaren ernatze nazionalean parte hartu duen asanbleario antolatu baten lekukotasun pertsonal eta politikoa da hau. Orriotan belaunaldi baten ametsak, galerak, lorpenak, zaputzak, pozak eta minak daude. Lesakatik Bilbora eta frankismoaren ilunetik ziklo politiko berrira doan bidaia honetan, Tasiok begirada hurbila eskaintzen die gure herri proiektuaren eraikuntzaren protagonista izan diren hamaika protagonista eta prozesuri: euskara, ETA, apaiztegia, tortura, Karmelo ikastola, asanbladak, Santi Brouard, Trantsizioa, zinegotzi lana, ASK, Josu Muguruza, Zuberoa, ZEN plana, Martxa eta borroka, Ramon Labaien, kartzela, Udalbiltza... Liburuaren hitzaurrean Arnaldo Otegik dioen bezala,iragana irakasgai, oraina lanabes eta askatasun eta independentziazko etorkizun bat izan dezagun ardatz.

Gora joan

Izenburua: Debako zentral nuklearra

Egilea: ZENBAIT EGILE Argitaletxea: Elkar

1973ko udazkenean jakin zen Iberduero SA enpresak Debako udalerrian zentral nuklear bat jartzeko asmoa zuela.Kostaldean jarri nahi zuen. Eskaera horrek harridura eragin zuen hasieran herritarren artean. Eta ondoren, berriz, egonezina. Herritarrak berehala antolatu ziren, proiektuaren ezaugarrien eta ondorioen berri izateko. Gero, zentrala eraikitze ren aurka egin zuten. Herri osoa bildu zuen mugimenduak, eta inguruko eskualdeetara ere hedatu zen. Informazioa jaso eta hedatu izanari esker, eta beste dibulgazio jarduera batzuei esker, enpresak atzera egitea lortu zuten.

Izenburua: Dorrearen eta penduluaren arteko ituna

Egilea: ITURBIDE, AMAIA Argitaletxea: Erein

Gainezka egiten duen hodeia; (surrealismo-gaindosia ihes-puntuan); eta azpian; harrizko lauza; (bertatik bertarako egunerokotasuna, behekoa eta barrukoa). / Erdian; sorbalden gainean kaleak daramatzan; eskuoihal espresionista,; erakusleiho batetik bestera doana; eta zerrenda baliogabetua dena. / Zeta basatiz egindako pintzelkada.; Hunkitu, jantzi eta murtxikatzen nauen espazio zunda.

Izenburua: Dumitru

Egilea: IZAGIRRE URREAGA, KOLDO Argitaletxea: Erein

Dumitru errumaniarra da izenez eta jatorriz. Bere kalterako, noski, errumaniarra izatea eta lapurra izatea bat egiten dituen gizarte honetan. Haatik, semearentzat inguru hobeago bat nahi zuelako ekarri zuen hona Cosmin Petrescu soinujoleak, Danubio bazterreko sorterria utzita. Badira urte batzuk Dumitru euskalduna dela hitzez eta bizitzez. Lagunek maite dute, Olatzek bereziki. Eta une batez, denak direla Dumitru erabakiko dute?

Gora joan

Izenburua: (Euskal) Literaturaren alde (eta kontra)

Egilea: ZALDUA, IBAN Argitaletxea: Elkar

Nola bete kontrazal bat? Ohikoena, liburuaren laburpen/goraipamen bat kokatzea da. Baina sekula ez dago argi zein den testu horren benetako egilea, sinatuta ez datorren liburuko bakarra den neurrian. Printzipioz editoreak izan beharko luke sinadurarik gabeko sinatzailea, liburuaren alde eginez: lan-hau-e-zin-bes-te- koa-da, e-ros-i! Baina argitaletxe askok egileei eurei enkargatzen diete kontrazaleko testua. Gutxitan idazten dute, ordea, singularraren 1. pertsonan, fikzioari ?editorialarena dela? eutsiz. Izan ere, askotan, liburuko fikziorik lortuena kontrazalekoa da. Beste aukera bat: obraren lagin bat ipintzea. Baina nola jakin aukeratutako erakuskaria benetan esanguratsua den? Edo, okerrago, zer gertatzen da liburuko gainontzeko pasarte guztien gainetik badago? Azkenik, egileak liburuaren edukiarekin lotura zuzenik ez duen testu bat propio sor dezake, hemen bezala. Nahiz eta hau ere, ahalegin guztiak egin arren, ez dugun sinatuko, eta ez dugun lortuko singularraren 1. pertsonan idaztea, kontrazalaren lege ezkutuen menpe baikaude betiere.

Izenburua: Elkarrekin esnatzeko ordua

Egilea: URIBE URBIETA, KIRMEN Argitaletxea: Susa

?Familia abertzale baten bizipenak kontatzen ditu, Karmele Urresti ondarroarrarenak eta Txomin Letamendi haren senarrarenak; errealitatean oinarritutako eleberria da Uriberen hirugarrena. Gerraosteko klandestinitatea, espioitza, tortura, kartzela, erbestea... Familia baten bizipenen bidez, XX. mendeko historiaren atal berezi bat nobelatu du Uribek. Arreta bereziz aztertu du gerraondoko garaia.

Izenburua: Elurpean

Egilea: PEDRO PÉREZ-SALADO, JOKIN DE Argitaletxea: Elkar

Neguaren atarian Aranbeltza goi-mendietako herrixkara dator Gorospe inspektorea, oporraldi atsegina eta lasaia igarotzeko asmotan. Elur-gosea du, neguko elurteen babes isilean aurkitu nahi du bakea. Baina amesten duen elur horrek berak buruhausteak besterik ez dio ekarriko laster. Ekintza lazgarri bezain korapilatsuek zeharo aztoratuko dute Aranbeltzako bakea, atsedenaldi bila etorri den inspektorea bere gogoaren aurka ezinbestean lanean jarraraziko dutenak.

Izenburua: Emakumeak, arraza eta klasea

Egilea: DAVIS, ANGELA; SARRIUGARTE MOCHALES, DANELE (itz.) Argitaletxea: Elkar

Angela Davis pentsalari eta aktibista ezagunak emakume, beltz eta klase sozial apalekoa izateak dakartzan hiru zapalkuntzak lotu zituen aurreneko aldiz liburu honetan. Esklabotza sistema, mugimendu abolizionista eta sufragista, abortua edota etxeko lanak problematizatzen ditu, eta horrekin, ordura arteko feminismoa, hau da, feminismo zuria, arraza eta klase menperakuntzekiko itsu izan zela agerian utzi. Konspiratzea elkarrekin arnasa hartzea delako. ESKAFANDRA bilduma feminista.

Izenburua: Erantzuna haizean dabil

Egilea: ZUBIZARRETA DORRONSORO, PATXI Argitaletxea: Txalaparta

1987. urtea da: Sobietar Batasunak Soyuz espaziontzia orbitan jarri du; Salt Lake Cityn Theodore Kaczynskik -Unabomber- bonba bat jarri du; Ingalaterran Margaret Tatcherrek bere hirugarren eta azken agintaldia eskuratu du; Bartzelonako Hipercorren ETAk atentatua egin du 21 hildako eraginez; hiri horrexetara bizitzera joan den Adelak uztailaren 7an 18 urte beteko ditu eta liburu honetako protagonista gaztea Hendaiatik harantz abaituko da Uruguaik irabaziko duen Amerikako Futbol Kopa jokatzen ari diren bitartean. Ikasturte amaieran, San Juan suak elkartu zituen Tomas eta Adela, baina distantziak itzali egin dezake amodio sortu berria. Dena dela, Tomasek destinu petralaren aurrean etsi ez, eta Adelari hitz eman dio bizikletaz besterik ez bada ere, Kantauri itsasoa Mediterraneoarekin lotuz, egun horretan Katalunia Plazan agertuko zaiola. Halaxe sortuko zaie hitzordua eta horixe iradokitzen du izenburuak: Erantzuna haizean dabil... Zer gertatuko da hainbeste kilometrotan zehar? Egun horretan norbait agertuko al da helmugako plazan?

Izenburua: Eromekanika: makineria sozialaren erotika

Egilea: OLMO ALONSO, SAIOA Argitaletxea: Ideatomics

Eromekanika, fluxu erotiko eta libidonosoak azpimarratzen dituen performance bat da, honelako instituzioak martxan mantentzen dituztenak: espetxea, hospitala, eskola, lana, politika eta sistema judiziala. Kontroleko gailu ezberdinek erregulatutako makineria social baten parte gara. Hauek, atrakzio eta aldarapen indarrei esker dabiltza. Perfektuki koipeztatutako mekanismo bat, biela, pistoi, bujia, birabarki, palanka? eta batez ere transmisio kateek osatutakoa.

Izenburua: Erraldoiak

Egilea: OLASO BENGOA, XABIER; MORENTE LUQUE, ENRIQUE (irgile.) Argitaletxea: Elkar

Erraldoi da aita, Maritantai da ama, eta Patxikankailu semea. Erraldoien familia osatzen dute, eta haien bizitzan dena da erraldoia: arropak, janariak, etxeko tresnak? baita abentura hauek irakurtzean egingo dituzun algarak ere. Umorez eta fantasiaz beteriko ipuin bat duzu hau, Erraldoien bizimodua, ohiturak eta eguneroko gorabeherak kontatzen dituena eta Mikel Zarate haur-literaturako sariaren irabazlea.

Izenburua: Esne eta eztizko lurra

Egilea: MARTÍNEZ DE LEZEA, TOTI Argitaletxea: Erein

1238ko udaberria. Antoñanako Ianitz Ruiz Palestina aldera abiatu da Nafarroako Tibalt I.a erregearen ejertzitoarekin, han heroi bihurtuko delakoan, eta, jakina, baita oso-oso gizon aberatsa ere. Patuak, ordea, ustegabeko bideetatik eramango du, eta Ianitzek laster ezagutuko ditu lur eta jende guztiz desberdinak, guztiz bestelako sinesteak eta bizitzeko moduak. Eta, aldi berean, erlikien trafikoan sartuko da, etxera itzultzeko bitartekoak eskuratu ahal izateko. Toti Martínez de Lezeak, bere ohiko umoreaz eta trebetasunaz, inondik ere haren irakurle asko harrituta utziko dituen garai eta lekuetara eramango gaitu eleberri honetan.

Izenburua: Etxea

Egilea: ETXEGOIEN JUANARENA, JUAN CARLOS " XAMAR" Argitaletxea: Pamiela

Liburu honetan, etxearen historia azaltzeaz gain, beharrak, klimak, baliabideek eta arte estiloek sorturiko etxe eredu nabarmenenak erakusten dira, Herrian barna ikus daitezkeenak bereizten, ezagutzen eta ulertzen laguntzeko. Bai eta etxe izenen bidez ohartarazteko, bidenabar, eraikinak desberdinak badira ere, dagokien kultura ber-bera dela Zuberoatik Bizkaira eta Lapurditik Nafarroara: Euskararena.

Izenburua: Etxea nahi zuen elefantea

Egilea: HERRIKOIA Argitaletxea: Erein

Edizio berritua. Letra xehez eta larriz ageri da testu berbera ezker aldeko orrian eta eskuin aldekoan aldiz marrazkia. Ipuin klasikoak dira: 3-8 urte bitartean begiratu, irakurri, ulertu eta disfrutatzeko ipuinak. Gure gizarte zaharreneko istorioak entzunez edo irakurriz sartuko dira umeak eskolan eta munduan.

Izenburua: Euskal artzainak = Bergers basques

Egilea: DABADIE, SÉVERINE; ETCHEZAHARRETA, CHRISTIANE; ZUBELDIA, NAHIA (itz.) Argitaletxea: Elkar

Iragan direlarik, Séverine Dabadie (argazkilari eta idazlea) eta Christiane Etchezaharreta (idazlea) saiatu dira euskal artzaintzaren egoera deskribatzen. Zenbait hilabetez, euskal mendietan barna ibili dira, mundu, adin eta jatorri guzietako artzainak ezagutzera; gizonak, emazteak, adinekoak, gazteak, artzain soilak, artzain familietako artzainak, Euskal Herritik kanpoko soldatapeko artzainak, Iratiko artalde zaluak zaintzen dituztenak, lanbidea tradizioz egiten dutenak, baita artzain antropologo bat ere. Osatzen duten mundua ez da batere, hurbiltzekorik ere, homogeneoa. Denek eman diete denbora, beren zaletasuna eta mendiaren maitasuna partekatzeko eta beren lekukotasunaren emateko.

Izenburua: Euskal sukaldaritza praktikoa

Egilea: MARTINEZ, IKER Argitaletxea: Ttarttalo

Lapiko artean urtetan erakutsi duen maisutasuna Euskal sukaldaritza praktikoa izeneko liburu honetan bildu du Iker Markinez, Ormaiztegiko Kuko jatetxeko sukaldariak. Sukaldaritzaren bidez, euskal sustraietara ...

Izenburua: Euskaltzaindiaren hiztegia

Egilea: EUSKALTZAINDIA Argitaletxea: Euskaltzaindia

Aurkeztu diren zortzi hiztegi terminologiko berri hauekin, guztira 49 hiztegi daude dagoeneko argitaratuta, eta beste batzuk argitalpena prestatzeko fasean daude, Terminologia Batzordeak onartu ondoren. Definiziozko hiztegiak dira, gaztelaniazko, frantsesezko eta ingelesezko baliokidez osatuak. Kasuan kasuko eremuari egokitutako aurkibide sistematikoaren arabera antolatuta daude, baina badituzte hizkuntza bakoitzaren araberako aurkibideak ere. Zuzenbideari lotutako hiru hiztegiek, aldiz, euskarazko eta gaztelaniazko hiztegi-sarrerak dituzte (Zigor-arloa eta espetxe-zaintza Hiztegia, Erregistro Zibila Hiztegia eta Prozedura Zibila Hiztegia).

Izenburua: Euskara irabazteko bidean

Egilea: GOIKOETXEA, GARIKOITZ Argitaletxea: Elkar

Sentsazioa da. Giroa. Nahia ere bai. Euskara biziberritzeko bidean aldaketak datozen sentsazioa. Aurrerapena egin du euskarak azken hamarkadetan. Aurrerapen handia. Baina bide luzea dago aurretik. Beste egoera bat zabaltzen ari da. Orain arteko erronkei beste batzuk eransteko garaia: ezagutzari erabilera, aldekotasunari aktibazioa, bihotzari mingaina. Giroa. Elkarlanerako bide sendoagoak ere hasi dira urratzen euskalgintzako eragileak. Aldaketa politikoaren arrastoa nabari da euskararen arloan ere; akordioen bidea zabaltzen ere hasi dira han-hemen. Eta nahia. Batez ere nahia. Egoera aldatzeko nahia nabari da batean eta bestean, etsipen kutsutik aldentzekoa, egoera berriari egoki erantzutekoa, euskara irabazteko bidean jartzekoa. Sentsazioa da. Giroa. Nahia ere bai: bidea egiteko. Bidea irabazteko. Euskara irabazteko. Euskarak irabazteko.

Izenburua: Ez da konprenitzen ahal gerra!

Egilea: DURRUTY, BEGO�ÑA Argitaletxea: Denonartean

Liburu honetan Durrutitarron historia kontatzen dut. Frantzia eta Espainia zatitzen duen mugaren inguruko bi aldeetan bizi den familia. Gurea beste bat baino ezta, ziur nago Pirineo mendi katearen zehar holako ixtorio franko badela. Bazter hauetan joan zen mendea izugarri bortitza izan zen. Gerlak izan ziren bata bertzearen gibeletik: Gerla Haundia, Bigarren Munduko gerla, Españiako gerla, Indotxina eta Aljeriako independentzi gerlak. Ez zen eskapatzeko modurik, batean ez bazen bertzean suertatzen zen parte hartu behar izatea. Gerlek eta hauek eragin zuten harat hunateko jende pasak, zenbait belaunaldietan, famili aunitzen bizia baldinzatuko zuten. Gaur si?estezinak iduritzen zaizkigun holako bizipenak, gure herriaren talde memorian errotuak egon dira luzez, ez ditugu nolanahi galtzen uzten ahal. Hemen eztago fikziorik, gure aitaren testigantza zuzena baliatu dut.

Izenburua: Ez dago aurrera bueltarik

Egilea: URKIZA IBAIBARRIAGA, ANA Argitaletxea: Denonartean

Ana Urkizaren poesia liburu berria. Argitaratu dituen liburuen artean aipatzekoak dira: Desira izoztuak (2000) eta Bekatuak (2005) ipuin-bildumak

Gora joan

Izenburua: Feriatzaileak

Egilea: LARRION, PATXI Argitaletxea: Elkar

Zortzi Oscar sari jaso zituen "Patton" pelikularen eszena batzuk Urbasan eta Iruñean filmatu ziren 1969ko udaberrian. Maisonnave hotelean ostatu hartuta zeuden amerikanoak, eta haientzat zerbitzu lanetan ari zen nobela honetako protagonista, Martin Galdeano, bere adiskide Luis Urrarekin batera. Patxi Larrionen lehenbiziko nobelak, bizitasun harrigarri batez, koktel batean bezala irabiatu ditu jukutriak eta sekretuak, anbizioa eta traizioa, adiskidantza eta desira.

Izenburua: Franco hil zuten egunak

Egilea: IZAGIRRE URREAGA, KOLDO Argitaletxea: Susa

?Ipuinotan kontatzen dena ?historia ttipia? esan ohi zaiona da, herritarrek egunerokoan osatzen duten hori. Izagirreren esanetan, jende eta gertakari errealetan oinarritu da ipuinok idazteko. ?Literatura besterik ez diet erantsi, haiek bizi izandakoak balio sinbolikoa har dezan?. Zentzu horretan, ?itzaletik argira egin nahi duen jendeari eskainitako omenaldia? izan nahi luke liburuak. Bederatzi narraziok osatzen dute, 1975. urte inguruan kokatuak.

Izenburua: Frankenstein

Egilea: SHELLEY, MARY; MARKULETA GUTIÉRREZ, GERARDO (itz.) Argitaletxea: Erein

Victor gaztea tematuta dago bitarteko artifizialekin bizitza sortzen. Hainbat atalen bitartez, munstro itxurako izaki bizidun bat osatzen du. Baina Victor, izuturik, bere sorkariarengandik aldentzen da, eta munstroa izaki bakarti eta beldurgarri bihurtzen da.

Gora joan

Izenburua: Gatza

Egilea: JIMÍNEZ URIARTE, IRATI Argitaletxea: Txalaparta

Ozeanoetan dago ugari baina baita geure negarrean ere. Deabruaren kontra balio omen du eta nerbio bulkadak transmititzeko ere bai. Himalayatik datorrena gutizia bihurtu da baina ez da batere merkea. Bere ustiapenak paisaia ezin ederragoak utzi dizkigu Euskal Herrian eta kontserbatzaile gisa izan duen garrantziak munduaren historia aldatu du. Antzina, erromatar soldaduen soldata ordaintzeko erabiltzen zuten eta egun, edozein sukaldetan aurkitu dezakegu arroka, altxor eta kontserbatzaile miragarri hau: gatza.

Izenburua: Gora mundu guztia!

Egilea: JADOUL, ÉMILE Argitaletxea: Ibaizabal

Txoritxo bat leku guztietatik doa animaliak itzartzen, berandu egin ez dakien, eta azal hegal bakoitzaren azpian, guztiek eskatzen diote lo egiten uzteko. Txoritxo zaratatsua atseden hartzera doa bere lanaren ondoren, eta, orain, animaliek itzartu egin nahi dute.

Izenburua: Gorbeia inguruko etno-ipuin eta esaundak II

Egilea: ETXEBARRIA AYESTA, JUAN MANUEL Argitaletxea: Euskaltzaindia

Ipuinak, siniskerak, pasadizuak, bizimodu tradizionalari dagozkion pasarteak aurkituko ditu irakurleak. Hizkuntza aldetik ahozko erregistroaren ugaritasuna azpimarratu behar da, badago zer ikasi liburuan. Idatzizko eredura ekartzea izango da hurrengo pausoa, baina corpusak aukera handia ematen du.

Izenburua: Gozogilea eta eulia

Egilea: RAMÓN, ELISA Argitaletxea: Ibaizabal

Mahats hazi baten neurriko euli txiki bat heldu zen gozogile baten lantokira. Intsektua harrapatu nahian hastean... gozokiak, opilak eta bizkotxoak erre zitzaizkion, eta pastelak kiskali. Hura zen hura hondamendia.... eta libre zebilen hegan eulia!

Izenburua: Gulliver Liliput-en

Egilea: SWIFT, JONATHAN; MARKULETA GUTIÍRREZ, GERARDO (itz.) Argitaletxea: Erein

Gulliver gazteak ez zuen sekula pentsatuko, abentura bila ontziratu zenean, Liliputen amaituko zuenik, gizon ñimiño ugari bizi zen lurralde batean. Hasieran, halako erraldoia ikusita, beldurtu baziren ere, gero liliputiarrek konfiantzazko aliatutzat hartu zuten Gulliver.

Gora joan

Izenburua: Haur galduaren historia

Egilea: FERRANTE, ELENA Argitaletxea: Igela

Elena Ferranteren tetralogiaren laugarren eta azken alea da. Azken liburuan Elena zahartuta dago.

Izenburua: Herrigintzatik naziogintzara

Egilea: ZELESTINO SANPER, KOLDO Argitaletxea: Kurkuluxetan elkartea

Naziogintzaz berba egiten denean, normalean, kolektibitate baten kulturaz, hizkuntzaz, idiosinkrasiaz hitz egiten da, hori baino askoz gehiago dela uste du Koldo Zelestinok. Herrigintzatik naziogintzara deituriko saiakera plazaratu berri du Koldo Zelestinok. Naziogintzaz, herrigintzaz gogoetak bildu ditu bertan, baita zenbait proposamen mahai gainean jarri ere, batez ere burujabetzan eta emantzipazioan aurrera egin ahal izateko pertsona erdigunean egon behar dela pentsatzen du Zelestinok.

Izenburua: Hiru hartzak eta Begi Urdin

Egilea: HERRIKOIA Argitaletxea: Erein

Edizio berritua. Letra xehez eta larriz ageri da testu berbera ezker aldeko orrian eta eskuin aldekoan aldiz marrazkia. Ipuin klasikoak dira: 3-8 urte bitartean begiratu, irakurri, ulertu eta disfrutatzeko ipuinak. Gure gizarte zaharreneko istorioak entzunez edo irakurriz sartuko dira umeak eskolan eta munduan.

Izenburua: Hiru txerritxoak eta otsoa

Egilea: HERRIKOIA Argitaletxea: Erein

Edizio berritua. Letra xehez eta larriz ageri da testu berbera ezker aldeko orrian eta eskuin aldekoan aldiz marrazkia. Ipuin klasikoak dira: 3-8 urte bitartean begiratu, irakurri, ulertu eta disfrutatzeko ipuinak. Gure gizarte zaharreneko istorioak entzunez edo irakurriz sartuko dira umeak eskolan eta munduan.

Izenburua: Histeria

Egilea: Txakur gorria Argitaletxea:

Mariñe Arbeo eta Malen Amenabar ilustratzaileen lana.

Izenburua: Hitz margotuak

Egilea: ARETXABALETA ORMAETXEA, KARLOS; MANSO ORDE�ÑANA, MIKEL; SAEZ AMORRORTU, JON (irgile.) Argitaletxea: Hitz margotuak

Karlos Aretxabaleta eta Mikel Mansoren poemak eta hausnarketak, Jon Amorrorturen ilustrazioekin.

Izenburua: Hiztegi errimatua: Hitzaren Kirol Nazionala

Egilea: AMURIZA, XABIER Argitaletxea: Lanku bertso zerbitzuak

Berrargitalpena, Andoni Egañaren hitzaurrearekin.

Izenburua: Huliganaren itzulera

Egilea: MANEA, NORMAN; NAVARRO ETXEBERRIA, KORO (itz.) Argitaletxea: Erein

Izenburua: Hurriztiko txita

Egilea: HERRIKOIA Argitaletxea: Erein

Edizio berritua. Letra xehez eta larriz ageri da testu berbera ezker aldeko orrian eta eskuin aldekoan aldiz marrazkia. Ipuin klasikoak dira: 3-8 urte bitartean begiratu, irakurri, ulertu eta disfrutatzeko ipuinak. Gure gizarte zaharreneko istorioak entzunez edo irakurriz sartuko dira umeak eskolan eta munduan.

Izenburua: Ihesi doana eta gelditzen dena

Egilea: FERRANTE, ELENA Argitaletxea: Igela

Elena Ferranteren tetralogiaren hirugarrena da. "Ihesi doana eta gelditzen dena" alean, Lilak seme txiki bat du, eta fabrika batean lanean ari da; Elenak, berriz, Irakasle Eskolan ikasi du, eta eleberri arrakastatsu bat argitaratuta, aberats jende ikasiaren oniritzia lortu du.

Gora joan

Izenburua: Herioren mandataria

Egilea: LOZANO, JOSEBA Argitaletxea: Erein

Oscar Miller idazle ospetsu eta hipokondriako bat da. Osasun arazoak dituenez, Marco Berling medikua kontratatzea erabakitzen du, haren zerbitzura jardun dezan kostaldeko etxe bakarti batean. Marcok amesgaiztoak izaten ditu sarri, eta horiek segida izaten dute gauetik gauera, argumentu bati jarraituko baliote bezala.

Izenburua: Ikazkina Olentzero bihurtu zenekoa

Egilea: ARNAL GIL, TXABI; SANTOS MARTINEZ, MIKEL "BELATZ" (irgile.) Argitaletxea: Elkar

Bazen behin ikazkin bat, hartzea baino, ematea nahiago zuena. Behin batez, mendia utzi eta hirira jaitsi zen ikazkin hura? Ipuin miragarri bat idatzi du Arnalek, ametsetako magia istorio sinesgarri baten bidez kontatzen diguna.

Izenburua: Ilartxo

Egilea: CALI, DAVIDE Argitaletxea: Ibaizabal

Ilartxo oso ume txikia da. Hain da txikia, non bere bizitza tamaina txiki-txikiak baldintzatzen duen: panpinen zapatak erabiltzen ditu, pospoloen kutxan lo egiten du? Eta ezin da saskibaloiko pilota batekin jolastu edo txirula jo, berarentzat sekulako objektuak direlako. Baina ezerk ez dio eragozten Ilartxori gauza handiak egitea eta artista bilakatzea.

Izenburua: Ilunpeko sekretuak

Egilea: ETXEGARAI ABECIA, ENEKO; RODRÍGUEZ, EDUARDO Argitaletxea: Denonartean

Dena ilunpean geratzen zenean izaten zen Aiuri beldurtzen zenean. Orduan, mota guztietako munstro eta ametsgaizto itsusi-itsusiak agertzen ziren bere logelan. Ilunpeak beldurtzen bazaitu? emaiozu buelta!

Izenburua: Ilunpetik argitara

Egilea: KAZABON AMIGORENA, ANTTON Argitaletxea: Maiatz

Jon Zabaletaren marrazkiek lagundurik, poesia lan hau egunerokotasun samur batean kokatzen da, biziaren sendikortasunarekin, Xabier Leteren itzalean.

Izenburua: Ipar Euskal Herria: 100 toki mitikoak

Egilea: MIRANDA, ALAIN; MIRANDA, ALAIN (argazk.) Argitaletxea: Elkar

Liburu honek, Ipar Euskal Herriko ?bereziki Zuberoa, Nafarroa Beherea eta Lapurdiko? zenbait toki mitiko, ezagun edo kukutu eta intimoagoren gaineko begiradak, noizbehinka zirrara bat, partekatzeko aukera ematen digu. Egileak, irudiak laguntzen dituzten testu laburren bidez, toki bakoitzari buruzko xehetasun edo erreferentziak eskaintzen dizkio irakurleari. Itsaso eta mendi artean kurubilkaturik, Euskaldunen herrialdea zelai berde, larre, oihan eta uhausinez josia da. Euskaraz mintzo den populua aspaldidanik bizi da lur hauetan, non erlijioak aztarna sakon bat utzi duen eta, mendeetan zehar, gorabehera eta gutizia anitz gertatu diren.

Izenburua: Ipurtargia

Egilea: HERRIKOIA Argitaletxea: Erein

Edizio berritua. Letra xehez eta larriz ageri da testu berbera ezker aldeko orrian eta eskuin aldekoan aldiz marrazkia. Ipuin klasikoak dira: 3-8 urte bitartean begiratu, irakurri, ulertu eta disfrutatzeko ipuinak. Gure gizarte zaharreneko istorioak entzunez edo irakurriz sartuko dira umeak eskolan eta munduan.

Izenburua: Isats jostalariak

Egilea: SLEGERS, LIESBET Argitaletxea: Ibaizabal

Animaliak ezagutzeko modu dibertigarri bat da beren aurpegiek eta buztanek dituzten antzekotasunak aurkitzea: arratoiaren sudurrak kirikinoarenaren antza du; erlearenak, marigorringoarenaren antza? Eta astoaren buztanak zebraren buztanaren antza du, eta elefantearenak errinozerontearen buztanaren antza. Kasu askotan oso desberdinak diren animaliak hurbiltzen dituzten antzekotasun orijinalak. Antzekotasunen jolasa hurrengo irudiaren zati bat ikusteko aukera ematen duten orrialde moztuen bidez proposatzen da.

Izenburua: Isil-mandataria

Egilea: ECHENOZ, JEAN Argitaletxea: Meettok

Constance zereginik gabe dagoenez, zertan jardun aurkituko diote. Senaren bazterretatik itsaso Horiaren ertzetara, eta Creuse aldeko zokoguneetan barrena, ezerk ez lioke eragotzi behar bere misioa betetzea. Arazo bakarra: neska gainbegiratzeko ardura dutenak ez daude beti oso ondo antolatuta.

Izenburua: Ispilutxo

Egilea: A�ÑORGA LÓPEZ, PELLO; MITXELENA ERITZE, JOKIN (irgile.) Argitaletxea: Elkar

Mutilak "nexka" deitzen diote eta horregatik, baztertua eta triste sentitzen da Kevin, oso triste, astoa baino tristeago, zeren bera ez da neska. Horregatik, joan da errekara, ispilutxori galdetzera.

Izenburua: Itsasaldean

Egilea: ARS EDITION; BAKUN (itz.) Argitaletxea: Ttarttalo

Nola egiten du kaioak? Eta baleak? Laztandu animaliak, eta berehala entzungo duzu! Kalitate oneko argazkiak, ilaje goxo laztangarriak eta orrialde bakoitzeko soinu-moduluak direla-eta, animaliak bizirik daudela irudituko zaizu. Animaliazale txiki guztientzat!

Izenburua: Itzal zaunka

Egilea: CANO JAUREGI, HARKAITZ; LOPETEGI, JEXUXMAI (musika); OLARIAGA ARANBURU, ANTTON (irgile.) Argitaletxea: Elkar

Ipuin grafiko batek eta hamaika kantuk osatzen dute argitalpen hau, Antton Olariagaren marrazkiek, Harkaitz Canoren hitzek eta Jexuxmai Lopetegiren musikaz josia. Txakur baten hausnarketek izatearen oinarrizko zalantza eta galderetara eramango dute irakurlea, bidaia zirraragarri baten barrena. Izan ere, lauzango existentzialista honen ahotsa ez da edozein bizangorenaren oso ezberdina. Txakurrak berak esana da: "Je suis un chien existentialiste".

Izenburua: Izarren hautsa

Egilea: MILLET, IXABEL Argitaletxea: Denonartean

Izartxo urez beteriko mundu berri batera iritsi zen.Izarren artean utzitako lagunak samurtasunez gogoratzen zituen Izartxok. Orain, plisti-plasta zebilen mundu berri horretan, soka batetik loturik.

Izenburua: Izoztu zitzaigun negu hura

Egilea: BARBERENA IBARRA, JON Argitaletxea: Denonartean

2016an Nafar Ateneoak eta Iruñeko Udalak antolatutako "Iruñea Hiria" Nazioarteko Poesia Sariaren lehen edizioa irabazi zuen Izoztu zitzaigun negu hura poesia liburuarekin.

Gora joan

Izenburua: Jatera!

Egilea: SLEGERS, LIESBET Argitaletxea: Ibaizabal

Antza denez, animaliek beren eguneroko jarduerak egitera ematen dute denbora. Salto egin, jolastu eta korrika egiten dute. Baina orrialdeak luzatzean, jatekoa ageri da, eta ikus daiteke zertan ari diren benetan.

Izenburua: Jauregiko sekretua

Egilea: AIERTZA REMENTERIA, MARIBEL Argitaletxea: Ibaizabal

Zergatik egin behar dugu beti nagusiei sudur puntan jartzen zaiena? Gure ama sarjentuak erabaki du, aurten, Otxanten igaro behar ditugula oporrak, aitona-amonak zaintzen. Tximeleta bat basamortuan baino gehiago aspertuko naiz, hemen umeak koadroetan baino ez direlako existitzen. Hori uste nuen jauregikoak euren ume bereziarekin etorri direla entzun dudan arte. Amonak esan dio amari, sekretuan...

Izenburua: Jokoz kanpo!: Arlote metodoa, aparteko futbolaria izateko

Egilea: SANTANA, EVA Argitaletxea: Ibaizabal

Gure ikasgelaren historian lehenbiziko aldiz, gu baino zaharragoak garaitu genituen futbolean. Ez nekien oso ondo zer gertatzen zen, baina, bat-batean, ikaskide guztiak jauzika eta oihuka ikusi nituen nigana etortzen. Neskek gainera salto egin eta musu eman zidaten. "Aupa! Aupa onena zara!!!", oihukatzen zuten. Lisek ere musu eta besarkada bana eman zizkidan, eta ikaskideek bizkarrean hartu eta jolastoki osotik eraman ninduten, oihu artean: "Pin, pan, pun! Belarriluze txapeldun!".

Izenburua: Jon zikinaren anaia

Egilea: HERRIKOIA Argitaletxea: Erein

Edizio berritua. Letra xehez eta larriz ageri da testu berbera ezker aldeko orrian eta eskuin aldekoan aldiz marrazkia. Ipuin klasikoak dira: 3-8 urte bitartean begiratu, irakurri, ulertu eta disfrutatzeko ipuinak. Gure gizarte zaharreneko istorioak entzunez edo irakurriz sartuko dira umeak eskolan eta munduan.

Izenburua: Julene Azpeitia lehiaketa 2016

Egilea: ZENBAIT EGILE Argitaletxea: Durangoko Arte eta Historia Museoa = Museo de Arte e Historia de Durango

Durangoko Udalak antolatzen du Julene Azpeitia Lehiaketa, "umeak eta euskara" uztartu nahi ditugulako, Julenek bezala, guk ere, umeak baititugu etorkizunerako ardatz eta esperantza. Euskararen normalizazioa horrenbeste aipatzen dugun garai hauetan, ezin ahaztu dezakegu duela mende erdi baino gehiago ere hainbat ahalegin eta ekimen egin izan zirela euskararen transmisioa bermatzeko: Julene Azpeitia honen lekuko.

Gora joan

Izenburua: Kartoizko kaja

Egilea: REKALDE, PADDY; EIBAR ZUGAZABEITIA, EIDER (irgile.) Argitaletxea: Elkar

Langile batzuk iritsi dira etxera, apalategi bat muntatzera; kartoizko kaja handi batean zetorren materiala, eta kaja hori beretzat gordetzen du Anartzek, jolasetarako tresna ezin hobea delako: baleontzi bihurtzeko edo estraterrestreen espaziontzi, Afrikako oihana nahiz lurra lantzeko traktore?

Izenburua: Kartzela kalera!: emakumeak eta kartzela: Bidebarrieta. 16-II-5

Egilea: ZENBAIT EGILE Argitaletxea: Gite-Ipes

Xede nagusia kartzelaren gaineko hausnarketa sozial bat sustatzea da, bere jatorri, ibilbide eta egungo egitekoetaz hitz egin dadin eta gutxinaka Euskal Herrian nahiko genukeen eredua eratzen joan dadin. Zentzu honetan, otsailean burutu ziren lehen jardunaldi horietako hitzaldi guztiak jasotzen dituen liburuxka-DVDa argitaratuko dugu ("Kartzela Kalera! Emakumeak eta Kartzela. Bidebarrieta. 16-II-5" liburuxka, barruan "Angela Davis Euskal Herrian. Eztabaida pistu zuen hitzartzea" DVDa barruan duelarik), tartean Angela Davisen hitzartze osoa jasoko duena, militante historikoak Euskal Herrian utzitako ekarpena oso osorik publikoari eskaintzeko.

Izenburua: Kixotenean

Egilea: ASTIZ, I�ÑIGO Argitaletxea: Elkar

Kixote liburuaren laugarren mendeurrena zela-eta, Mantxara bidaian abiatu zen Iñigo Astiz kazetari nafarra, eta erreportaje sail bat ondu zuen, bidaia-kronikaren eta saiakeraren artean dagoen gogoeta-sorta. Egileak berak dioen moduan, "Kixotek gurutzatutako lurrak gurutzatzea izan da helburua, eta, literatura modernoaren iturburu nagusietariko bateraino heltzen saiatzerakoan, bidean ezinbestean korapilatuz joaten dira literatura eta errealitatea. Kaleak eta liburuak, historia eta kondaira, errealitatea eta fikzioa, bi plano horiek uztartzen diren puntu zehatz horren bila egindako bidaia bat kontatzen du eskutan duzun lanak". Liburu hau osatzeko orduan, hasierako erreportaje sorta berridatzi egin du, kapitulu berriren bat asmatu, eta atal berriak sortu, kapitulu guztiak aberasteko. Horrez gain, azpimarratzekoa da Maite Mutuberria ilustratzailearen lana, sentiberatasunez eta sujerentziaz betea, testuaren paraleloan doan beste irakurketa bat proposatzen diguna.

Izenburua: Klarisa Ikerrondo eta ume lotsatiaren kasua

Egilea: EGA�ÑA GIMENEZ, ARRATE; AGIRRE MOLINERO, MARI MAR (irgile.) Argitaletxea: Erein

Izenburua: Kontxako ume galduak

Egilea: CALLEJA PÉREZ, SEVE Argitaletxea: Erein

Ateraldi jai giroko batekin hasten da kontakizuna, bost neska-mutiko eramango dituena ustekabeko abentura bat bizitzera. Abentura horretan proban jarriko dute adiskidetasuna, imaginazioa eta ez-ohiko egoeren aurrean erantzuteko modua. Dena gertatzen da Donostiako Aste Nagusian, Kontxako hondartza eta Santa Klara uhartearen artean: Urkok, Ainhoak, Malenek, Denisek eta Felixek Piraten abordaiaren jaia bizi nahi dute hurbiletik. Hain hurbiletik, badiako gabarroiaren gainean bukatu baitute uhartera bidean. Uharte bat da Santa Klara, dena misterioz, eta altxorrez betea, eta gure neska-mutikoek babestu behar dutena. Hasieran, bihurrikeria xalo bat zena beldurraren aurreko desafio bat bihurtzen da: desanimoaren kontra, elkartasunaren alde. Uharteko talaiatik begira, gauza bat ikasi dute, behintzat, marinel onak direla maniobrak egiten dakitenak, timoi kolpeak ematen dakitenak itsaso haserrearen aurrean, eta beharrezkoa bada norabidea aldatzen dakitenak. Haiek dira marinel onak.

Izenburua: Korrespondentziak = Briefwechse = Correspondencias

Egilea: MINTEGI LAKARRA, LAURA; VANDERBEKE, BIRGIT Argitaletxea: Erein

Laura Mintegi eta Birgit Vanderbeke idazleen arteko gutun trukaketa.

Izenburua: Korrespondentziak = Corespondente = Correspondencias

Egilea: ETXENIKE, LUISA; CARTARESCU, MIRCEA Argitaletxea: Erein

Luisa Etxenike eta Mircea Cartarescu idazleen arteko gutun trukaketa.

Izenburua: Korrespondentziak = Correspondances = Correspondencias

Egilea: ERRO, ANJEL; OUREDNIK, PATRIK Argitaletxea: Erein

Angel Erro eta Patrik Ourednik idazleen arteko gutun trukaketa.

Izenburua: Korrespondentziak = Correspondencias

Egilea: RODRÍGUEZ MARTÍN, EIDER; GOPEGUI, BELÉN Argitaletxea: Erein

Eider Rodriguez eta Belen Gopegui idazleen arteko gutun trukaketa.

Izenburua: Korrespondentziak = Correspondencias

Egilea: ARAMBURU, FERNANDO; ABAD, HECTOR Argitaletxea: Erein

Fernando Aramburu eta Hector Abad idazleen arteko gutun trukaketa.

Izenburua: Korrespondentziak = Gohebiaethau = Correspondencias

Egilea: URRETABIZKAIA, ARANTXA; MENNA, ELFYN Argitaletxea: Erein

Arantxa Urretabizkaia eta Menna Elfyn idazleen arteko gutun trukaketa.

Izenburua: Korrespondentziak = Korespondencije = Correspondencias

Egilea: CANO JAUREGI, HARKAITZ; UGRESIC, DUBRAVKA Argitaletxea: Erein

Harkaitz Cano eta Dubravka Ugresic idazleen arteko gutun trukaketa.

Izenburua: Korrespondentziak = Korrespondime = Correspondencias

Egilea: ATXAGA, BERNARDO; SHESU, BASHKIN Argitaletxea: Erein

Bernardo Atxaga eta Bashkin Shehu idazleen arteko gutun trukaketa.

Izenburua: Kulun-kuttunak

Egilea: ARRIETA MALAXETXEBARRIA, YOLANDA; ALONSO PIKABEA, AITZIBER Argitaletxea: Denonartean

Tradiziozko haur kantak hartzen dira erreferentzia gisa, gaur egungo gurasoen tzako adaptazio egiten, tradizio eta modernitatearekin zubia eraikitzen.

Gora joan

Izenburua: Laja, trikitixaren zubia

Egilea: IRIONDO, JOXEMARI Argitaletxea: Euskal Herriko Trikitixa Elkartea = Asociaci�n de Trikitixa de Euskadi

Lajari buruzko hainbat gogoeta eta kontakizun biltzen dira bertan. Itsatsirik daraman Cd-an, audio kalitateari baino piezen edertasunari erreparatuz, orain arte argitaratu gabeko hainbat pieza bildu ditugu. Lajak garai eta leku ezberdinetan jotako piezak dira guztiak, berarekin batera panderojole ezberdinak entzun daitezkeelarik.

Izenburua: Lantziritik Etxalaira

Egilea: ALFARO, GEXAN Argitaletxea: Elkar

Adin ederra igurikatu (itxoin) du Gexan Lantzirik bere bizitzako ibilbidea erdi lasterka kontatzeko. Lehen zati batean bere oroitzapen andana baten kontakizuna idazten digu eta bigarrenean bere gaztaroaz geroztik idatzi dituen kantu, olerki eta bertso bilduma zabal bat ematen. Oroitzapenen sailean, hortxe doaz, besteak beste, Urepele Lantzirian, laborari (nekazari) etxaldean iragan duen denboraz egiten duen aipamena; Uztaritzeko Seminario ttipiko eta Baionako Seminario handiko zenbait gertakizun, Vincent apezpikuarekin izandako lehen eta azken bilkura. Hor aurkitzen da halaber, geroztik barnatu duen kristau sinestea. Bide berez, nola ez irakur ere, familiari, lan-munduari, Ikastola eta Seaskari, presondegian egin pilotari, kantagintza berriari eskaini pasarteak? Liburuko bigarren zatian, berrogei urtez, gogoak eman arau, idatzi dituen kantu, olerki eta bertsoak zabaltzen dira hostoz hosto, bidenabar erakutsiz noiz, non gaindi eta zertaz egin dituen bere gogoetak?

Izenburua: Laura esaten zioten: Miren Odriozolaren borrokak

Egilea: IBARGUREN, LEIRE Argitaletxea: Txalaparta

1980ko hamarkadan, hainbat euskal herritar, internazionalismoaren ikurrinaren pean, Hego Amerikako hainbat herrialdera joan ziren bertako iraultzetan parte hartzera. Batzuk El Salvadorrera jo zuten eta FMLNk gidatzen zuen matxinadarekin bat egin zuten. Ezagun ditugu borrokaldi horren lehen lerroan hil ziren Pakito Arriaran, Begoña Garcia Arandigoien edota Marta Gonzalez, baina horiekin batera beste internazionalista asko egon ziren, euskaldun zein ez, eta horien izenak guztiz ezezagunak dira. Miren Odriozola horietariko bat izan zen; guduan parte hartu zuen, sanitaria gisa, hasiera batean, eta bestelako ardura ugarirekin gerora. Laura esaten zioten.

Izenburua: Lepoan hartu

Egilea: ANDUEZA ALTUNA, JOHN Argitaletxea: Elkar

Zer da Bilintx institutuko mutiko gibel-handiei gehien gustatzen zaiena? Matematika? Filosofia? Ez jauna, futbola! Laugarren mailakoek futbol talde aldrebesa sortu dute: Zakili-Txut. Taldeak ez dauka inolako fundamenturik: ez fisikoki, ez teknikoki, eta ez taktikoki.Eta gainera Mariola punki gobernaezina amorratuta dago mutiko kokoloek neskak baztertu egin dituztelako? Lepoan hartu? ta segi trakatra!

Izenburua: Loaren inbasio isila

Egilea: JAKA GARCIA, ANA; HIDALGO, BRUNO (irgile.) Argitaletxea: Elkar

Uxueren eskolan irakasle berri bat dator, eta gauzak aldatu egin dira: denek gauza bera egin ordez, bakoitzak nahi duena ikas dezake eta gustatzen zaion arloan saiatu. Denak daude poz-pozik, ikasle zein gurasoak. Denak ez, ordea: Uxuek susmo txarra hartu dio irakasleari, zerbait ezkutua dagoelakoan, eta bere lagun eta etxekoen laguntza izango du sekretu hori argitzeko. Misteriozko eleberri bikaina, eskolako hainbat arazo ere lantzen dituena.

Izenburua: Lotara!

Egilea: SLEGERS, LIESBET Argitaletxea: Ibaizabal

Animaliak, lehen begiratuan, itzarrik daude eta ondo pasatzen ari dira. Baina orrialdeak luzatzean, beren kideak ageri dira, dagoeneko atseden hartzera joan direnak.

Gora joan

Izenburua: Madasa

Egilea: SÉONNET, MICHEL Argitaletxea: Ikas euskal pedagogia zerbitzua

Triste da Madasa; ez daki irakurtzen ez eta ere idazten. Hitzak nola beregana, beldurrak eta haserreak gogoa osoki hartzen dutelarik?

Izenburua: Magnolia jauna

Egilea: BLAKE, QUENTIN Argitaletxea: Pamiela; Kalandraka

Magnolia Jauna, Quentin Blake handiaren klasiko sariztatua da, 1980an argitaratua. Kontakizun errimatua dugu, pertsonai maitagarri bat ardatz duena. Irakurleek 1etik 10era zenbatu ahal izango dituzte Magnolia jaunaren inguruko elementuak. Humorea eta pertsonaiaren gora-behera txoroak gertatzen dira jarraian liburu alai honetan, oin batean falta duen bota delarik ipuinaren lelo nagusia. Dena aldatuko da, ezustean, paperean bildutako opari bat iristen zaionean?

Izenburua: Malenen Katiuskak

Egilea: SOUTO, MONTSE Argitaletxea: Agalir

Hiri handia lehenbizikoz ezagutuko duen arratoitxoa da Malen, eta gauza piloa ikasiko ditu.

Izenburua: Marimotots euskara ikasten

Egilea: AMURIZA PLAZA, MIREN; TOKERO ALVAREZ, JULEN (irgile.) Argitaletxea: Elkar; Katxiporreta

Behinola liluratu egin zuten euskararen hotsek, nola ikasi zuen kontatuko digu Marimototsek.

Izenburua: Marrazki bat eguneko

Egilea: RIDDELL, CHRIS Argitaletxea: Ibaizabal

Chris Riddell-en irudiak aitzakia dira urteko 365 egunetan marrazteko liburua aurkezteko. Egileak bere marrazkiak osatzera gonbidatzen gaitu, eszena gertaezinak imajinatzera, zentzugabea denera jotzera eta nekatu arte marratzera, Ibaizabalen liburuetan dagoeneko agertu diren pertsonaietatik abiatuta, besteak beste, Ada Goth eta Ottoline bildumak.

Izenburua: Martin

Egilea: AGIRRE GARMENDIA, ALAINE; GURRUTXAGA OTAMENDI, MAITE (irgile.) Argitaletxea: Elkar

Martin desberdina da. Hala esaten dute denek. Gauzak egiteko bere modua daukalako, edo gehiago kostatzen zaiolako. Baina kontalariak badaki Martin ez dela arraroa, normala dela eta maitagarria? nahiz eta berezi samarra izan. Desberdintasunari, integrazioari eta bazterkeriari buruzko album zoragarri honek Espainiako OEPLI erakundearen Lazarillo saria jaso zuen album ilustratuen atalean.

Izenburua: Miroslav Holub

Egilea: CID ABASOLO, KARLOS Argitaletxea: Susa

Menturaz, ez dira erraz uztartzekoak zientzia eta poesia, bataren arrazoimena eta bestearen sentsibilitatea. Ezagun dugu, baina, artegintzan salbuespenetan topatzen ditugula maiz emakari ederrenak. Miroslav Holub-ek, bada, horixe gorpuzten du nolabait. Zientzialaria ?immunologoa? ofizioz, poesiari eskaini zizkion aisialdiaren ordurik preziatuenak. Behin aitortu zuenez, Txekiako Idazleen Elkarteak ikerlari gisa jasotzen zuen soldataren halakoa eskaini omen zion bi urtez buru-belarri poesiagintzan jardun zezan. Eskaintza baztertu zuen batetik ikertzeari utzi nahi ez ziolako, eta bestetik, poesia idazteko denbora guztia izanda lerro bakar bat idatziko ez zuen beldur zelako.

Izenburua: Misioa New Yorken

Egilea: WALKER, PETER Argitaletxea: Ibaizabal

Bidaia zirraragarria. Laborategi sekretuak. Bi zonbi eta edaritegi bat gelan. Adiskidetasunaren indarra erreskate baten zerbitzura.

Izenburua: Munduaren itzulia 80 egunetan

Egilea: VERNE, JULES; MARKULETA GUTIÉRREZ, GERARDO (itz.) Argitaletxea: Erein

Phileas Fogg-ek apustua egiten du baietz munduaren itzulia 80 egunetan egin, eta, hala erakusteko, bidaian abiatzen da bere zerbitzariarekin. Ustekabe ugari saihestuko ditu, besteak beste, lapur bat dela uste duelako atzetik doakion detektibe bat.

Izenburua: Munduko oparirik ederrena

Egilea: BIELINSKY, CLAUDIA Argitaletxea: Ibaizabal

Hartz aitatxoren eguna da, eta bere seme-alabek zin egin diote munduko erregalurik onena oparituko diotela. Berak arrasto bat aurkitu du, eta bere oparia bilatzen hasi da, etxeko bazter guztietatik. Bilatzen duen leku bakoitzean azal hegal bat dago, eta horietan animalia desberdinak, 1etik 10era. 10 zenbakia bere hamar seme-alabatxoei dagokie, munduko oparirik onenari.

Izenburua: Murmurioa

Egilea: MENNA, ELFYN Argitaletxea: Maiatz

Menna Elfyn galestar poeta ezaguna da. Liburua murmurio eta xuxurlatzez betea da, meditazio olerkigintza bat erakutsiz.

Izenburua: Museo bilduma

Egilea: CANO JAUREGI, HARKAITZ; HOLGADO, I�ÑAKI G. (irgile.) Argitaletxea: Ikastolen Elkartea

Harkaitz Cano eta Iñaki Holgadoren Museo bilduma komikia tradizio baten azkena da. Istorioaren gehiena Valeria izeneko emakume baten bidaiei buruzkoa da. Valeria ez da edonor, ordea, museo-ehiztari bat da. Etorkizun determinatu gabeko batean museoz museo doa Valeria. Museo bitxiz osatuta dago etorkizuna. Halako batean, ordea, Valeria bahituko dute. Bira narratibo horren ostean «zientzia fikziozko istorio askotan bezala» jabetuko gara errealitatea ez dela uste duguna bezalakoa. Horren kontura «erresistentzia» artistikoan ari diren talde bat ezagutuko du Valeriak.

Izenburua: Musua

Egilea: JIMÍNEZ URIARTE, IRATI Argitaletxea: Txalaparta

Maitaleen keinurik sinpleena da eta goxoenetakoa. Baina maitaleek ez ezik, lagunek ere erabiltzen dute eta traizioa ere adierazi dezake edo errespetua edo Jainkoari zaion leialtasuna. Ez da kirol jarduera bat, baina ia ehun eta berrogeita hamar gihar mugitzea eskatzen du. Gaixotasun batek haren izena darama baina osasunerako onurak ditu kalteak baino gehiago. Loti ederrak eta Edurne Zurik behar-beharrezkoa zuten, gu guztiok bezala, errutinaren loalditik esnatzeko. Bost litrok ematen digute bizitza eta, gurea gorria bada ere, munduan badago berea urdina duen animaliarik. Galtzen dugunean, herio arriskua izaten dugu, baina galera horrek senidetzen gaitu, beste ezerk baino gehiago. Elikagaiak zein gaixotasunak garraiatzen ditu eta heretiko batek aspaldi esan zuen gizakion arima bertan zegoela. Sukarrak berotzen duenean hotzikara eragiten digu, banpirismoaren mitoak sortzen duenaren antzekoa. Datozen orrialdeotan odola dakargu, hitzez hitz, tantaz tanta.

Gora joan

Izenburua: Nafarroa: orain ala inoiz ez

Egilea: ORZAIZ GALARZA, ION; SENAR ELSO, JOXERRA Argitaletxea: Elkar

Nafarroaren historia garaikidean ezagutu gabeko aldaketa politikoa eman zen 2015eko maiatzaren 24an. Egun hartan, azkenik, denbora luzez lurraldea nahieran kudeatu zuten eliteek toki egin behar izan zieten erakundeetan ordura arte baztertutako alderdi politiko zein sektore sozialei. Geroztik, aldaketak bere zailtasun, argi-ilun eta arriskuekin aurrera egin du, eta liburuak patxadaz aztertzen du egindako bidea zein aurrean dituen erronka nagusiak. Orekariaren tankeran urratsez urrats bide eginez eta erortzeko bertigoa gaindituz, herritarren mandatu argia du aldaketak: Ez hutsik egin, Nafarroa aldatzeko ordua da... Orain ala inoiz ez.

Izenburua: Nahiago nuke mutila banintz

Egilea: DURAN, DAVID Argitaletxea: Erein

Julia kokoteraino dago hilekoaren tripako minekin, eta behin baino gehiagotan desiatu izan du mutil bihurtzea. Egun batez, Hilekoaren Maitagarria agertuko zaio bere desioa errealitate bihurtzeko. Maitagarriak Bis Zikloa eskainiko dio: hurrengo hilekora arte ezohiko boterea izango du neska edo mutila izateko, gogoak emandakoaren arabera. Gero erabaki egin beharko du neska jarraitu ala mutil bihurtu nahi duen. Tarte horretan Juliak primeran pasatuko du, eta gauza pila bat ikasiko du sexualitatearen eta pertsonen arteko harremanen gainean.

Izenburua: Naturaz gozatzeko eskuliburua

Egilea: ZENBAIT EGILE Argitaletxea: Ttarttalo

Hamaika gauza daude naturan ikusteko eta egiteko, hiriko parkean nahiz basoaren erdian. Liburu honetan hainbat ideia aurkituko dituzu kanpora irten eta naturaz gozatzeko, edozein ingurunetan zaudela eta edozein eguraldi egiten duela.

Izenburua: Nijole Miliauskaite

Egilea: BILBAO BARRUETABE�ÑA, LEIRE Argitaletxea: Susa

Lituaniako kritikak zein poesian adituek estimu handitan duten poeta dugu Miliauskaite. Horren erakusle dira 1996an jasotako Idazlearen Elkartearen saria eta 2000ko Lituaniako Sari Nazionala. Keturvalakiain jaio zen 1950ean eta Lituaniako Literaturan lizentziatu ondoren, Bloze ezagutu zuen, bizitza markatuko zion harremana, hala senarra KGB-k pertsekutatu zuelako, nola harekin izandako maitasun harreman gatazkatsuagatik. Tartean pertsekuzio politiko hori kausa, nahiko lan eta neke izan zuen bizia aurrera ateratzen; panpina eta arropak josten zituen, eta sendabelarrak poteratzen turistei merkatuetan saltzeko.

Izenburua: Nikolas Segurola: fraide, artzain eta bertsolari

Egilea: BERISTAIN, I�ÑAKI; EUZKITZE, XABIER Argitaletxea: Arantzazu Edizio Frantziskotarrak = Arantzazu Ediciones Franciscanas

Fraide frantziskotarra da Segurola; artzaina ere bada, eta baita bertsozale eta bertsolaria ere. Matxinbentan (Gipuzkoa) jaio zen, 1939ko martxoaren 27an. Umetan Arantzazura (Oñati, Gipuzkoa) ikastera joan, eta, osasun ahularen erruz, etxera itzuli behar izan zuen. Arantzazura joan eta Gomiztegi, fraideek erositako baserria, izan zuen bere lehenengo bizitoki eta lantoki. Hasieran, bospasei fraide ziren han bizi izaten zirenak. Egun, bakarrik bizi da han.

Izenburua: Nils Holgerssonen bidaia miresgarria

Egilea: LAGERLOFF, SELMA Argitaletxea: Ibaizabal

Iratxo bati barre egin ondoren, Nils bihurriak sorginkeria bat jasan zuen eta izaki ñimiño bihurtu zen, baina animaliekin komunika zitekeena. Hori dela eta, Martinen gainean bidaiatzera animatu zen, abenturaz eta esperientziaz beteriko bidaia zoragarri batean, Suediako lur, paisaia eta ohituretatik.

Izenburua: Nomada

Egilea: ETXEBERRIA GARRO, AITZIBER Argitaletxea: Erein

Hanoi // Vietnam, 2000ko negua. Sobietar Batasuneko enbaxadore berriaren etorrerak Nikolay Zaitseven bizimodu lasaia hankaz gora ipini du eta Txotxongilo Antzokiko bere mundu txikitik aterarazi. Hasiera batean pasaportea berritzeko errutinazkoa behar zuen solasaldia, ustekabean denboran luzatzen eta korapilatzen joan den itaunketa sakona bilakatu da, iraganeko heriotza bat argitu nahian. Intriga, espioitza konplotak eta gudaren oroitzapen oso gertukoak nahasten dituen ezohiko eleberri honetan, informazioa trebeziaz aletzen joango zaigu idazlea, Nikolay Zaitseven moduan, bera ere sekretu guztiak kolpetik ez azaltzeko ahaleginean. Hain zuzen ere, identifikatua eta kontrolatua izatea baita nomadaren egiazko beldurra.

Izenburua: Notre Dame-ko konkorduna

Egilea: HUGO, VICTOR; MARKULETA GUTIÍRREZ, GERARDO (itz.) Argitaletxea: Erein

Quasimodo Notre Dame-ko katedralaren kanpandorrean bizi da, jendearengandik aparte, bere itxura deformea dela eta. Haren babesle krudelak, Frolo izenekoak, obsesioa dauka Esmeralda gazte ederrarekin. Baina Quasimodok Froloren atzaparretatik salbatu nahi du.

Izenburua: Nur eta banpiroen dantza

Egilea: MARTÍNEZ DE LEZEA, TOTI; LANDA, IVAN (irgile.) Argitaletxea: Erein

Zu zer izango zara handia izatean? Nurrek ez daki oso ondo, hainbeste gauza egin nahi ditu! Zergatik ez zinemako antzezlea? Zinea ikaragarri gustatzen zaio Nurri, eta hala, lagunekin elkartuta, gidoi bat idaztea eta grabatzea bururatu zaio. Denen harridurarako, amamaren lagun batek egiazko plato bat bisitatzera gonbidatu ditu, eta han pelikula bat ari dira grabatzen? banpiroena! Eta hantxe, dekoratuen artean, egiazko antzezleak bihurtuko dira, eta abentura zoragarri bat bizituko dute: Lukretia Transilvaniakoa ezagutuko dute, baita Vlad kondea ere, eta dantzaldira joan diren beste banpiro batzuk. Baina nola aterako ote dira halako nahaste-borraste horretatik?

Izenburua: Nutrizioa kirolean

Egilea: SERRA ISPIZUA, FRANCISCO JAVIER Argitaletxea: Bizkaiko Foru Aldundia = Diputaci�n Foral de Bizkaia

Kirola eta nutrizio zuzena uztartu nahi dituzten pertsonentzat euskaraz eta gaztelaniaz editatu den funtsezko gida.

Gora joan

Izenburua: Odisea

Egilea: HOMERO; MARKULETA GUTIÍRREZ, GERARDO (itz.) Argitaletxea: Erein

Duela milaka urte, ba omen zen gerlari bat parekorik ez zeukana: Ulises. Troiako Gerran borrokatu ondoren, bai berak bai bere armadak hamaika ezbehar gainditu behar izan zituzten beren aberrira itzuli ahal izateko.

Izenburua: Odola

Egilea: JIMÍNEZ URIARTE, IRATI Argitaletxea: Txalaparta

Bost litrok ematen digute bizitza eta, gurea gorria bada ere, munduan badago berea urdina duen animaliarik. Galtzen dugunean, herio arriskua izaten dugu, baina galera horrek senidetzen gaitu, beste ezerk baino gehiago. Elikagaiak zein gaixotasunak garraiatzen ditu eta heretiko batek aspaldi esan zuen gizakion arima bertan zegoela. Sukarrak berotzen duenean hotzikara eragiten digu, banpirismoaren mitoak sortzen duenaren antzekoa. Datozen orrialdeotan odola dakargu, hitzez hitz, tantaz tanta.

Izenburua: Odolaren mintzoa

Egilea: XALBADOR Argitaletxea: Elkar

Fernando Aire "Xalbador" hil zela eta liburu mitiko hau lehenengoz argitaratu zela 40 urte betetzen direnean, berriz plazaratzen da, gaurkotua eta Amets Arzallusen hitzaurreaz hornitua. Ipar Euskal Herriko euskaltasunaren lekuko aparta ez ezik, beharbada garai guztietako bertso idatzien gailurra genuke liburu hau, herrikoitasunaren eta lirikaren arteko uztartze miragarri bat.

Izenburua: Oilo txikia

Egilea: FIGUERAS, NURIA Argitaletxea: Ibaizabal

Bazen behin oilo bat txiki-txiki-txiki-txikia. Eta hain txikia zenez, ez zuen arrautzarik erruten. Behin eta berriz saiatzen zen, baina ez zegoen modurik. Eta, ezustean, halako batean...

Izenburua: On egin!

Egilea: LARREULA, ENRIC Argitaletxea: Ibaizabal

Behin batean, Gabon gauean, baserri bateko oilarrak beste animalia guztiak deitu zituen esateko oso gauza garrantzitsu bat zuelako: Eguberri eguna ospatzeko ez zuten artorik jango, ez belarrik, ez eta pentsurik ere; Gizakiek bezala otordu eder bat antolatuko zuten. Indioilarra, oiloa, txerria... Denak sukalderantz abiatu ziren korrika, banketeko menua zein izango zen erabakitzera.

Izenburua: On Kixote

Egilea: CERVANTES SAAVEDRA, MIGUEL DE; MARKULETA GUTIÉRREZ, GERARDO (itz.) Argitaletxea: Erein

On Kixote ?zaldunen nobelak irakurtzearen irakurtzeaz, bere burua zalduntzat daukana? eta haren ezkutari Santxo bidez bide doaz abentura bila. Egiaz, protagonistak bizi uste dituen pasadizoak berak asmatuak dira, baina bere ezkutari fidelak aterako du berak sortutako iskanbiletatik.

Izenburua: Ondo lo egin, panpina!

Egilea: BIELINSKY, CLAUDIA Argitaletxea: Ibaizabal

Panpina lo egiteko leku baten bila dabil. Badirudi leku asko daudela, baina, azal hegal bat irekitzen den bakoitzean, lekua beste animalia batek betetzen duela ikusten du. Amaieran, Panpinak leku guztietatik onena aurkitu du.

Izenburua: Ottoline eta Azeri Morea

Egilea: RIDDELL, CHRIS Argitaletxea: Ibaizabal

Ottoline bildumaren laugarren titulua da. Oraingoan, Ottolinek pertsonaia burutsua eta trebatua ezagutu du, Azeri Morea, eta berari eta Mr. Munroeri zin egiten die gauez hiri safari bat egingo dutela. Bere lagun berriarentzako sari gisa, Ottolinek bere etxean egingo duen jai batera gonbidatzen du; bertan, lagunduko dio ohartzen bere idazkari isila eta adeitsua bere bizitzako benetako maitasuna dela.

Gora joan

Izenburua: Piku azpian

Egilea: KAZABON AMIGORENA, ANTTON; MITXELENA ERITZE, JOKIN (irgile.) Argitaletxea: Denonartean

Udazkeneko iratze usainaren eraginez, eta hego haizearen laztan beroek sorginduta, orbel arteko dantzak eta jolasak ohikoak dira gure herrian. Batzuk piku azpian gertatu ohi dira; beste batzuk intxaur azpian; eta tarteka, gaztaina azpian ere bai.

Izenburua: Pinguino hozbera

Egilea: GIORDANO, PHILIP; AZTIRI ITZULPEN ZERBITZUAK (itz.); GIORDANO, PHILIP (irgile.) Argitaletxea: Ttarttalo

Gaur goizean, Milo dardarka ari da. Ezin du itsaso izoztura jauzi egin gainerako pinguinoekin batera. Hotz handiegia egiten du. Izotz-eremura hurbildu den balea batek hegoaldeko itsasoetara bidaia luze bat egitea proposatu dionean, ez du zalantza izpirik izan.

Izenburua: Pirritx: hizkuntza zer ote?

Egilea: AMURIZA PLAZA, MIREN; TOKERO ALVAREZ, JULEN (irgile.) Argitaletxea: Katxiporreta; Elkar

Pirritxek hizkuntza bat darama maletan: zabaldu eta ikusi zer dagoen bertan!

Izenburua: Porrotx hizkuntzaren arnasa

Egilea: AMURIZA PLAZA, MIREN; TOKERO ALVAREZ, JULEN (irgile.) Argitaletxea: Elkar; Katxiporreta

Porrotxek itomena sentitzen du batzuetan, euskaraz aritu ezin duen lekuetan.

Izenburua: Port Lajoyeko sorgina

Egilea: BARKHOUSE, JOYCE; IDIAKEZ KORTA, TXARO (itz.); CABALLERO, PAUL (irgile.) Argitaletxea: Elkar

Europako Ameriketara iritsi baino lehen, Kanadako San Lorentzo badiaren inguruan mikmak izena zuten indioak bizi ziren. Mikmak indioek sortutako ahozko literatura aztertzean, Joyce Barkhouse idazle kanadarrak legenda ugari aurkitu zituen, batez ere XIX. mendearen hasierako misiolariek jasotako itzulpenetan. Legenda horietako batean oinarriturik idatzi zuen Port Lajoyeko sorgina. Bertan, hamazazpi urteko neska euskaldun eder bat, indioekin bizitzera joan eta haien buruzagiaren semearekin ezkonduko da. Baina zoritxarrak alde guztietatik iristen hasiko zaizkio luze baino lehen, sorgintzat hartuko dute eta sutzarrean erre.

Izenburua: Pupu eta Lore: ikusi-makusi

Egilea: AMURIZA PLAZA, MIREN; TOKERO ALVAREZ, JULEN (irgile.) Argitaletxea: Katxiporreta; Elkar

Pupuk eta Lorek jostailu berri bat dute: euskararekin olgetan irakatsiko digute.

Izenburua: Python programazio-lengoaia: oinarriak eta aplikazioak

Egilea: ALEGRIA LOINAZ, I�ÑAKI; SARASOLA, KEPA; PEREZ DE VI?ASPRE, OLATZ Argitaletxea: Udako Euskal Unibertsitatea; Euskal Herriko Unibertsitatea = Universidad del Pa�s Vasco

Liburu honen helburua ez da Python lengoaiaren aukera guztiak zehaztasun osoz deskribatuko dituen eskuliburu bat egitea, ikasteko material motibatzaile eta gertukoa sortzea baizik. Hori dela-eta, adibideak eta ariketak izango dira liburuaren muina; adibideak aztertzea, probatzea eta programa berriak sortzea, ikasteko metodorik egokiena delako.

Gora joan

Izenburua: Ratapon urtxintxa

Egilea: HERRIKOIA Argitaletxea: Erein

Edizio berritua. Letra xehez eta larriz ageri da testu berbera ezker aldeko orrian eta eskuin aldekoan aldiz marrazkia. Ipuin klasikoak dira: 3-8 urte bitartean begiratu, irakurri, ulertu eta disfrutatzeko ipuinak. Gure gizarte zaharreneko istorioak entzunez edo irakurriz sartuko dira umeak eskolan eta munduan.

Izenburua: Romeo eta Julieta

Egilea: SHAKESPEARE, WILLIAM; MARKULETA GUTIÉRREZ, GERARDO (itz.) Argitaletxea: Erein

Beren familiak elkarren etsai diren arren, Romeok eta Julietak ezin saihestuzko pasio batez maite dute batak bestea, eta ahal duten guztia egingo dute elkarrekin egoteko. Baina halabeharrak eta beren familien arteko ezinikusiak amodio istorioa eragotziko dute.

Izenburua: Ryookan-en 101 haikuak

Egilea: JIMENEZ MAIA, JOSU Argitaletxea: Denonartean

Ryookan Taigu (1758-1831) Japoniako monje budista eta poetaren haikuak bildu ditu Denonartean-ek liburu batean, Josu Jimenez Maiak euskaratuta. Itzulpenarekin batera, haikuen japonierazko testua eta haien grafia latinozko bertsioa plazaratu dituzte lanean.

Gora joan

Izenburua: Sator lokatzak

Egilea: ARRETXE PÉREZ, JON Argitaletxea: Erein

San Frantziskoko Afrika Txikia da berriz ere gure igarle-detektibearen ibileren lekuko. Aurreko bere bizimodu hondatua konpontzeko asmoz, bere betiko harremanak berreskuratzen hasten da (Sa Kene, Osman, Aliou, Xihab). Gogorra da paperik gabekoen eguneroko bizimodua amestutako "Paradisoan", klandestinitatera kondenatuta, ihesi ateratzeko aukerarik gabe. Mantenua eta etxea bermatzeko lehian bitartekoak falta dituzte eta xenofobia sobera dute inguruan. Horri erantsi behar zaio poliziak ez harrapatuak izateko paranoia, deportazioa ekarriko bailuke berehala, esperantza bila irten ziren leku berberera, alegia txirotasunik handienerako itzulia. Gauza bat bakarra dago beltzagoa: koakzioa. Indarrez poliziaren laguntzaile bihurtzea, inguruan bera bezalako egoeran dabiltzanak salatzera behartuko dutelako. Arretxe saiatua da orain baino lehen ere emigrazioaren azpimunduaren deskripzioa egiten, ?ikusten? ez diren horien eguneroko bizimodua bistaratzen, eta hori dena hizkuntza bizkor dinamiko eta gordinarekin.

Izenburua: SkizopozikS

Egilea: GIMENO VESGA, MARKOS Argitaletxea: zerorajasoa

Markos Gimeno Vesgak (Markus) 2007an abiatu zuen Zerorajasoa proiektua. Urte hauetan euskarazko palindromoak (testu kapikuak) sortu eta plazaratu ditu zerorajasoa.com blogean, asteleheneroko AZA (palindromo ariketa) erronka planteatuz irakurleei. Ariketa hauekin "131 AZA, Palindromo ariketak" liburua autoekoiztu zuen 2014ean, eta ariketa berri bat proposatzen jarraitzen du astero blogean. Blogean zein Twitterren bestelako "hitzperimentutan" ere aritu izan da Markus, tartean Eskizoberbak, SkizopozikS errezitaldiaren ardatz direnak. Eskizoberbak hitz-joko bereziak dira, euskaraz eta gaztelaniaz modu homofoniko, eskizoide, eta dibertigarrian jolasten duten "poemak".

Izenburua: Stephane Mallarme

Egilea: LANDA IJURKO, JOSU Argitaletxea: Susa

Poesiaren historiako izen handienetako bat dugu Stephane Mallarme (1842-1898), askoren iritzian XIX. mendeko olerkigintzaren gailurra. Baiki, bide urratzailea izan zen zentzu askotan, modu agerikoenean Dado kolpe batek poemak erakusten duen gisara, zeina bertso librearen nahiz abangoardien aitzindaritzat jotzen den. Errima eta konbentzio espazialak bazter utziz, bere horretan kasik objektu artistikotzat jo daitekeen pieza bat konposatu zuen, gerora abangoardistek (Guillaume Apollinaire, Joan Brossa, Joxan Artze) hainbeste jorratutako poesia bisualetako estreinakoetako bat.

Gora joan

Izenburua: Tipi-Tapa, Korrika!

Egilea: AMURIZA PLAZA, MIREN; TOKERO ALVAREZ, JULEN (irgile.); PIRRITX, PORROTX ETA MARI MOTOTS Argitaletxea: Katxiporreta

20. Korrika dela eta, disko-liburua argitaratu dute Pirritxek, Porrotxek eta Marimototsek.

Izenburua: Tipi-Tapa-tip ilunabarrean

Egilea: MEABE PLAZA, MIREN AGUR; EIBAR ZUGAZABEITIA, EIDER Argitaletxea: Denonartean

Gau batzuetan, aitonarekin ateratzen naiz paseoan. Eskutik helduta goaz paseoan, tipi-tapa-tipi ilunabarrean. Espaloian oso zuhaitz garaiak daude. Azalak orbanak eta zimurtxoak ditu. Aitonaren antza hartzen diot.

Izenburua: Tirant zuria

Egilea: MARTORELL, JOANOT; MARKULETA GUTIÉRREZ, GERARDO (itz.) Argitaletxea: Erein

Tirant Zuriaren istorioa da hau, munduko zaldunik onena, ausart, jakintsu eta atseginena. Garaile ateratzen da edozein gerra edo istilutatik. Patua, ordea, ezin izango du garaitu, Carmesina maitearengandik urruti bizi beharko baitu.

Izenburua: Tren-bidaia

Egilea: BALLON ; BALLON (irgile.) Argitaletxea: Ttarttalo

Ireki liburu hau, eta hiru metroko tren luzea agertuko da! Kolorezta itzazu marrazki polit hauek, bizia har dezaten. Amaitutakoan, logelan zintzilika dezakezu zure artelan txikia. Horrela, egunero ikusi ahal izango duzu.

Izenburua: Tulipa txikia

Egilea: HERRIKOIA Argitaletxea: Erein

Edizio berritua. Letra xehez eta larriz ageri da testu berbera ezker aldeko orrian eta eskuin aldekoan aldiz marrazkia. Ipuin klasikoak dira: 3-8 urte bitartean begiratu, irakurri, ulertu eta disfrutatzeko ipuinak. Gure gizarte zaharreneko istorioak entzunez edo irakurriz sartuko dira umeak eskolan eta munduan.

Izenburua: Txano Gorritxo

Egilea: HERRIKOIA Argitaletxea: Erein

Edizio berritua. Letra xehez eta larriz ageri da testu berbera ezker aldeko orrian eta eskuin aldekoan aldiz marrazkia. Ipuin klasikoak dira: 3-8 urte bitartean begiratu, irakurri, ulertu eta disfrutatzeko ipuinak. Gure gizarte zaharreneko istorioak entzunez edo irakurriz sartuko dira umeak eskolan eta munduan.

Izenburua: Txokolatezko pastela

Egilea: FERNÁNDEZ MENDIA, OIHANE Argitaletxea: Ibaizabal

Xiberrentzat astelehenak asteko egunik kutunenak dira, gozoenak. Izan ere, egun horretan jantokian txokolatezko pastela hartzen baitute. Josunek berak prestatzen du, eskolako sukaldari handikoteak. Bat-batean ordea, Xiberren eskolako lagunak gaixotzen hasten dira. Josune egongo ote da izurrite honen atzean? Kapaz izango ote da Xiber gertaera honen osagai guztiak lortu, lapikoan sartu eta misterioa argitu duen errezeta lortzeko?

Izenburua: Txomintxo eta Perutxo maiteminduta

Egilea: MAGDALENA ARRIAGA, PERU; MAGDALENA ARRIAGA, TXOMIN; MITXELENA UNSAIN, IOSU (irgile.) Argitaletxea: Elkar

Perutxok eta Txomintxok jakin nahi dute zer demontre ote den maiteminduta egote hori, hain zoragarria omen dena. Neska-mutilak binaka beti elkarrekin ibiltzea omen da. Baina zergatik neska eta mutila? Eta zergatik bi bakarrik? Eta zergatik beti elkarrekin? Ipuin dibertigarria, aldi berean irakasbide ere izan daitekeena.

Izenburua: Txopo

Egilea: AROSTEGI CASTRILLO, GAIZKA Argitaletxea: Ibaizabal

Jonek berri triste bat jasotzen du bere hamargarren urtebetetzean. Hugo, bere lagunik kutunena, hiltzear dago ospitalean. Gaixoak, atezain izan nahi zuen eta, ezinbestean, Txopo handia, Athletic taldeko futbolari ospetsua, ezagutzeko bere ametsa bete gabe zenduko da. Baina Jon ez dago horrelakorik onartzeko prest, eta adiskideen laguntzaz, plan bat asmatuko du Hugoren ametsa bete dadin. Hala ere, gauzak ez dira erraz suertatuko, eta hainbat traba eta oztopo gainditu beharko dituzte bidean. Lortuko al dute?

Izenburua: Txoria eta kalea

Egilea: HERRIKOIA Argitaletxea: Erein

Edizio berritua. Letra xehez eta larriz ageri da testu berbera ezker aldeko orrian eta eskuin aldekoan aldiz marrazkia. Ipuin klasikoak dira: 3-8 urte bitartean begiratu, irakurri, ulertu eta disfrutatzeko ipuinak. Gure gizarte zaharreneko istorioak entzunez edo irakurriz sartuko dira umeak eskolan eta munduan.

Izenburua: Txorimaloa

Egilea: HERRIKOIA Argitaletxea: Erein

Edizio berritua. Letra xehez eta larriz ageri da testu berbera ezker aldeko orrian eta eskuin aldekoan aldiz marrazkia. Ipuin klasikoak dira: 3-8 urte bitartean begiratu, irakurri, ulertu eta disfrutatzeko ipuinak. Gure gizarte zaharreneko istorioak entzunez edo irakurriz sartuko dira umeak eskolan eta munduan.

Gora joan

Izenburua: Uda bat Senegalen

Egilea: GALLASTEGI ZENDEGI, LUR; MARTÍN, SUSANNA (irgile.) Argitaletxea: Elkar

Garazik eta Izarok ustekabe galanta hartuko dute, aitak esaten dienean uda osoa Senegalen pasatuko dutela, aita erizainak bertako ospitale batean laguntzen duen bitartean. Hasieran dena da berria: jendea, giroa, etxeak, usainak? Lagunak egiteak ere ez dirudi erraza bi neskentzat, bertako hizkuntza ezagutu gabe. Hala ere, sorpresa atsegin eta hunkigarriz beterik egongo da Afrikako egonaldi hori.

Izenburua: Untxiren ohitura txarrak

Egilea: GOUGH, JULIAN Argitaletxea: Ibaizabal

Hartz hibernaziotik behar baino lehenago itzartu da, bere koban jatekoa lapurtu dion arrotza sartu baita. Erabaki du ez duela lo gehiagorik egingo, eta elur panpina egiten saiatuko dela. Kanpoan Untxi ezagutu du, umore txarreko pertsonaia bat; Untxi saiatuko da Hartz engainatzen (bera izan da lapurra), eta jeloskor jarriko da panpinagatik. Otso bat agertuko da, eta, hori dela eta, Untxi konturatuko da Hartz lagun izatea bikaina dela: otsoa urruntzen du, ez du inolako gorrotorik berarekin nahiz eta oso txarto portatu izan, eta elkarrekin hainbat gauza egin ditzakete. Horrela hasiko da bildumako bi pertsonaia nagusi horien arteko adiskidetasuna.

Izenburua: Ur: erori nahi ez zuen tanta

Egilea: IGERABIDE SARASOLA, JUAN KRUZ; ODRIOZOLA BELASTEGI, ELENA Argitaletxea: Denonartean

Kutxa honetan azaltzen diren ipuinak eta olerkiak, irudiak eta cd-ak euri-jolaserako gonbita dugu. Aukera zabalak eskaintzen ditu, eskola nahiz familia artean aritzeko, irakurketa lantzeko, txuri beltzez dauden irudiei esker istorio berriak sortzeko, poemak irakurri, entzun edo asmatzeko?

Izenburua: Urrezko giltza

Egilea: ZUBIZARRETA DORRONSORO, PATXI; MITXELENA ERITZE, JOKIN (irgile.) Argitaletxea: Elkar

Hona hemen familia bitxi baten istorioa: Olatz ile-apaintzailea, Martin kamioizalea, Kattalin, Nikolas eta Malen haurrak, Tomas aitona nekazaria eta Ageda amona bidaiazalea, eta baita ile-apaindegira joaten diren Gaspar lorezain pobrea eta Maddi musika irakaslea. Hona hemen, urte osoan luzatzen den istorio bihurri honetan txertatuak, 25 ipuin, 25 kantu eta 25 jolas formula inguru ?bi diskotan ahots eta ahots bihurturik? ikasgelan nahiz etxean modu jostarienean ezagutzeko eta tradizioarekin jolasteko.

Gora joan

Izenburua: Waterloo-n galdutakoak

Egilea: ETXANIZ ROJO, XABIER Argitaletxea: Erein

Iktus baten ondorioz euskara galdu duen pertsonaia bat dauka protagonistatzat

Gora joan

Izenburua: Xabi Solano Maiza: trikitixa liburua II

Egilea: SOLANO, XABI Argitaletxea: 5 Gora

Proiektu ludiko-didaktiko honetan, Esne Beltzan jotzen dituen kantez gain, bere beste diskoetako piezak ere badaude.

Izenburua: Xalbador azken bidean

Egilea: ETXEZAHARRETA, LUCIEN Argitaletxea: Maiatz

Argazki liburua. Xalbador bertsolariaren ehorzketa eguneko argazkiak dira, etxetik hilobirainoko bidean. Xalbadorren bertso zatiek eta sahetseko oharrek osatzen dute lana.

Izenburua: Xirei

Egilea: PE�ÑA, YOSEBA Argitaletxea: Ibaizabal

Bizitza osorako gurpil-aulki batera kondenatuta, Oierren bizitza kakaren hurrengoa da. Eta benetan zoratzen hasiko da amets erreal samar batzuetan Xirei izeneko neska puska ezagutu ondoren. Ametsak amets, zaila baino zailagoa izango du Xireiren ondoan geratzea: hamaika oztopo gaindituta ere, maitasuna ez omen da beti nahikoa.

Gora joan

Izenburua: Zarrakamalda

Egilea: MARTIARENA OTXOTORENA, I�ÑAKI "MATTIN" Argitaletxea: Txalaparta

Lokatzak, liburu honetako protagonistak, euro txanponak sartu ditu etxeko lorontzietan eta egunero ureztatzen ditu; 50 euroko landareak jaioko direla dio. Inguruak erasotua den pertsonaia baten kontakizuna da hau. Hiriak erasotzen du, lurrak erasotzen du, ingurukoekin harremanak izan nahi ditu baina ez du lortzen; bere lubaki partikularrean bizi da. Bizirauten du. Ingurunearekin eta ingurukoekin harreman ezberdin bat garatu nahi duen pertsona baten bidaiaren kronika da komiki hau; itxaropentsua batzuetan, ilun-iluna bestetsuetan, umoretsua sarri eta etsigarria maiz. Izerdia, amorrua eta garagardoa darie orrialde hauei.

Izenburua: Zatikiak eta zenbaki dezimaldunak

Egilea: ZENBAIT EGILE Argitaletxea: Ttarttalo

Ireki leihatilak eta ezagutu zatikiak, dezimaldunak eta ehunekoak: zer diren eta nola erabili. Zatikien horma eraikiko duzu, zatiki-familiak ezagutu, eta zatikien erronkan nola moldatzen zaren probatu.

Izenburua: Zer demontre dago aulkien azpian?

Egilea: CANO JAUREGI, HARKAITZ; MARTÍNEZ ORONOZ, LORENA (irgile.) Argitaletxea: Pamiela

Liburu honek Harkaitz Canoren narrazio laburrak biltzen ditu. Narrazio bakoitzean oinarritua, Lorena Martínez Oronozek irudi bat sortu du.

Izenburua: Zero zabor: nola berpiztu ekonomia Lur planeta txikitu gabe

Egilea: SIMON, JOAN MARC; ZUAZAGOITIA, DANIEL (itz.) Argitaletxea: Udako Euskal Unibertsitatea

Zero zabor. Nola berpiztu ekonomia Lur planeta txikitu gabe saiakerak baliabideak kudeatzeko egungo sistemari alternatiba zaion proposamena aurkezten digu. Alternatiba hori egingarria eta positiboa da, eta ikerketa-alorrean egindako aurrerapenak alor teknologiko eta sozialean aplikatuta aurrera begiratzeko aukera ematen digu.

Izenburua: Zerua gris dago

Egilea: GO�ÑI YÁMOZ, LIÉBANA (irgile.); MARTINEZ, ISAAK Argitaletxea: Pamiela; Kalandraka

Zerua gris dago albumean adiskidetasun baten sorrera kontatzen bazaigu ere, generoak eragindako aurreiritzien kontrako aldarri isila eskaintzen zaigu, laguntasunaren aldeko proposamen sotila. Liburuak zeru grisaren azpiko zelai zurian aurki daitekeen bizitzari gorazarre egiten dio, poliki eta kontu handiz, elur maluta elurtzara erori ohi den eran, eta hoztasunean lagun bat izateak ekar lezakeen konplizitate koloretsua erakusten digu, berdin dio lagun hori neska ala mutila izan.

Izenburua: Zestoako loroa

Egilea: ZUBELDIA OTEGI, I�ÑAKI Argitaletxea: Erein

Gineatik Zestoara ekarri zuten Pepe, loro sinpatikoa, eta ez zuen gehiago herri honetatik alde egin nahi izan. Hementxe bizi izan zen zoriontsu, gehienbat tren geltokian. Balneariora zetorren handizki jendea handik pasatzen zen, baina haiek bezalaxe maite zuen Pepek herriko jende xehea. Okerrena etorri zen trenak abiatzeko txilibitua jotzen ikasi zuenean? Ez zuen ba egun batean txilibitua jo, behar ez zenean, eta ia-ia istripu larri bat eragin! Estu eta larri hartu zuten hegaztia, baina onik atera zen epaitegitik eta abesti bat ere sortu zuten loroaren balentriak goraipatuz.

Izenburua: Zuri izan nahi zuen elefantea

Egilea: HERRIKOIA Argitaletxea: Erein

Edizio berritua. Letra xehez eta larriz ageri da testu berbera ezker aldeko orrian eta eskuin aldekoan aldiz marrazkia. Ipuin klasikoak dira: 3-8 urte bitartean begiratu, irakurri, ulertu eta disfrutatzeko ipuinak. Gure gizarte zaharreneko istorioak entzunez edo irakurriz sartuko dira umeak eskolan eta munduan.

Gora joan
Diskoak

*Oharra: Izenburuaren arabera zerrendatuta daude.

Izenburua: 7 Hatzbetekoa

Egilea: Metralleta Argitaletxea: Autoekoizpena

2001ean Zarautzen sorturiko Hardcore/Powerviolence taldea. 2012an LP bat kaleratu ostean, 7 hatzbeteko honekin bueltan datoz.

Gora joan

Izenburua: Adorez

Egilea: Humus Argitaletxea: Bonberenea Ekintzak

Humus sustraietara bueltatu da, disko ertain honen izenburuak dion bezala adorez, gordinki. Taldearen hasierako formatura itzuli dira, power trio bezala ezaguna den hirukotera. Natalia ahotsa eta baxuarekin, Mantxi gitarrarekin eta Aritz baterian. Esan bezala, proposamen gordina dakarkite oraingoan, taldekideek zuzenekoetan transmititzen dakiten indarra eta intentsitatea estudioko lanean islatuz. Eurek dioten bezala, eszenatokia da bere tokia eta "Adorez" bertara eramateko gogo handiekin datoz.

Izenburua: Alfa eta Omega

Egilea: Maldan Behera Argitaletxea: Autoekoizpena

Maldan Behera proiektua Gasteizko lau lagunek osatzen dute eta elkarrekin bederatzi urte daramatzate. Gaur egunerarte, bi maketa grabatu dituzte, eta hainbat abesti egin dituzte proiektu ezberdinetarako. Euskal Herriko jai eta festa ugaritan kontzertuak emateko aukera izan dute Araba, Guipuzkoa, Bizkaian, Nafarroan, Lapurdin eta Nafarroa Beherean.

Izenburua: Alienados

Egilea: Zartako-K Argitaletxea: Autoekoizpena

Zartako-K 8 urte daramatzan Tafallako street-ska taldea da. Haien estiloan, ska tradizionala eta skinhead reggaea, punk-oi! doinuekin nahasten dira. Ingalaterrako 2tone mugimenduaren influentzia nabaria daukatela esan dezakegu. Kontzertuz kontzertu haien izena zabaldu dute Euskal Herri osotik, baita penintsulako beste zenbait lekutan ere, haien bizkarrean hiru diska eramanez: Kalekumeak (2012), Odol Berria (2014) eta Alienados (2016). Letra zorrotzak, gizartea zein gazteriarekiko kritikoak, baina sarkasmo eta katxondeo apur batekin. Haien zuzeneko kañeroek geroz eta jarraitzaile sutsu gehiago erakartzen doaz, eta ez dira geldituko Euskal Herriko Rude Mugimenduak kaleak hartu arte.

Izenburua: Anaitasunean

Egilea: Carrere, Pantxoa Argitaletxea: Elkar

Peio eta Pantxoa bikote klasikoa desagertu zenetik, Pantxoa herri ezberdinetan (Iparraldean batipat) kantari ibili da, bere dohaiak publikoaren aurrean frogatzen.

Izenburua: Aske maitte, aske bizi

Egilea: Gatibu Argitaletxea: Gatibu

?Gernikarrek zazpigarren lana aurkeztuko dute Durangon: Aske maitte, aske bizi. Erritmo biziak eta dantzagarriak rockarekin uztartu dituzte, musika elektronikoari leiho bat zabalduz eta pop ukitu koloretsuak gehituz. Soinu borobil, pertsonalago eta gaurkotuagoaren bilaketaren emaitza da diskoa, azaldu dutenez: ?Lumak berriztuta, baina betiko izaera galdu gabe?. Kantu bakoitza ?margolan desberdin bat? dela diote taldekideek: ?Marra finez margoturik batzuetan, eta lodiagoz besteetan?.

Izenburua: Astonauta

Egilea: Ene Kantak Argitaletxea: Ene Kantak

Haur kantak ditu oinarrian Ene Kantak, eta aurten bigarren lanarekin datoz: "Astonauta".

Gora joan

Izenburua: Bakezaleak

Egilea: Duhalde, Anje Argitaletxea: Elkar

IZ argitaletxe historikoan plazaratutako hainbat lanen berreskuratze lana.

Izenburua: Bere kantagintza

Egilea: Pagola, Manex Argitaletxea: Elkar

Euskal kantuan nola eta zergatik hasi zen azaldu du, abesti berri bat sortzeko zer egiten duen; eta lan zama handiena izan dena, bere ehun bat kanturen istorioak bildu ditu. Pagolaren 20 kantu biltzen dituen diskoreakin dator argitalpena.

Izenburua: Bi

Egilea: Tooth Argitaletxea: Autoekoizpena

2009an sortua Gernikan, bere azken lana kaleratu dute 2016an. 2012an kaleratutako maketaren bidean doan post-hardcorea jorratu zuten eta azken urtean, beraien azken lana aurkezten ibili dira espainar estatu osoan zehar.

Izenburua: Bi Hozkada

Egilea: BiHozkada Argitaletxea: Autoekoizpena

Nahikari Calleja anoetarrak (3gabe2, margot), Tomas Lizardi alkizarrak ( 3gabe2,margot), Oihan Agirretxe lasartearrak ( Rukula, The Garrax) eta Iñaki Lizaso Villabonarrak osatzen dute BiHozkada. Izaera eta estilo ezberdinetako kideak dira eta hori haien musikan islatzen da; euskarazko kantu gogorrago zein goxoagoak sortzen dituzte eta indarrezko pop rockera gerturatzen da haien estiloa.

Izenburua: Bidaia

Egilea: Zingira Argitaletxea: Autoekoizpena

Sharon Stoner taldeko abeslari eta baxu jotzaile Iñigo Ibarrondo oñatiarraren proiektu pertsonala da Zingira. Azken hiru urteetan, bere kabuz eta mimo handiz, sei pieza hauen egitura landuak josten aritu da. Berak grabatu ditu instrumentu ia guztiak, nahastu eta diskoa ekoiztu, nahiz eta zenbait kantutan Sharon Stoner taldeko Egoitz Olalde (bateria) eta Mikel Zarketak (gitarra elektrikoa) lagundu duten.

Izenburua: Bidarriak

Egilea: Mor More Argitaletxea: Autoekoizpena

Mor More 2010etik martxan dabilen proiektu akustiko bat da. Hasieran bi ziren arren, lau dira orain familian, Zarautz eta Hondarrutik. Andrea (ahotsa eta gitarra), Jone (ahotsa eta gitarra), Atxu (kaxa, marakak eta karrakailua), Haritz (biolina). Bi disko atera dituzte: "Izuak eta Suak" 2014. urtean eta "Bidarriak" 2015eko abenduan. Azken lanaren aurkezpen kontzertuetan eman dugu 2016. urtea.

Izenburua: Bilaketan

Egilea: Montauk Argitaletxea: Autoekoizpena

Montauk taldea Beñat Goitiaren bakarkako kantuen gorpuztetik sortu zen Gasteizko laukotea da. Gorka Etxebarriak (bateria), Aitor Garcia de Vicuñak (gitarra), Urko Urzelaik (baxua) eta Beñat Goitiak (ahotsa eta gitarra) osatzen dute taldea. 2016ko maitzean kaleratu zuten haien lehenengo diskoa, Jonan Ordorikarekin Azkarateko Katarain eta Mamia estudioetan grabatua. Rock ilun eta intimista batetik, pop esperimentalago batera garamatzate gasteiztarren kantuek.

Izenburua: BiZi

Egilea: Etxe Argitaletxea: Autoekoizpena

1984. urtean jaio zen Berrizen Iñaki Etxezarraga "Etxe". 11 urte daramatza bakarlari proiektuarekin eta azken urteotan Iban Gurrutxaga kitarjolearekin dabil formatu akustikoan.

Izenburua: Black is Beltza ASM Sessions

Egilea: Muguruza, Fermin (Musika diseinatzailea) Argitaletxea: Talka Records

Ohikoa duen bezala, kolaborazio andana ditu Fermin Muguruzaren azken lanak. "Baldintzabikoa" du izena single berriak, Jule Goikoetxearen izen bereko poeman oinarritutakoa.

Izenburua: Bother

Egilea: Vendetta Argitaletxea: Maldito Records

Berrikuntzaz beteta daoz Vendettako kideak. Elektronika kutsua dute abesti berriek. Bideoklipei dagokionez, lan berezia egin dute oraingoan, trilogia bat sortuta. Taom ekoiztetxearekin batera, hiru istorioek jarraian bakarra osatzen dute.

Gora joan

Izenburua: Da nola

Egilea: Inun Argitaletxea: Autoekoizpena

Ahots eta kantaera bikainak ditu Mikel Inuziaga Inun musikari zornotzarrak, sendoak, sarkorrak, ezin hobeak pop intimistaren zein epikoaren ukituak dituen kantu sorta hau bide onetik eramateko. Bigarren diskoa du Da Nola, eta oraingo honetan zabaldu egin du kantuen kolore-multzoa.

Izenburua: Distantzien artean

Egilea: Fetitxe Argitaletxea: Autoekoizpena

Fetitxe taldea 2012an Arrigorriagan sortua da. Hard-Rock eta Metal doinuak jorratzen dituzte. 2013an "1983" izeneko EP bat argitaratu zuten eta egun "Distantzien artean" iraupen luzeko diskoa aurkezten ari dira. Disko hau urtarrila eta martxoa bitartean Xanperen eskutik Koba estudioetan grabatuta izan da. Udan zehar, Cobra, The Wizards, Eraso! eta Highlights bezalako taldeekin aritu dira diskoa aurkezten.

Izenburua: Distortsioaren bidean

Egilea: Eh, Mertxe! Argitaletxea: Autoekoizpena

Eh, Mertxe! Oiongo (Arabar Errioxa) taldea da. Rock and rolla dute bizimodutzat, baina haien kantuetan bluesaren zein punkaren eragina nabaria da. Zonaldeko beste talde batzuetan ibili ondoren 2014ean bildu ziren lehenengo aldiz rock and rolla egiteko. 2015ean hasi ziren kontzertuekin eta aurten grabatu eta kaleratu dute lehen EP-a, "Distortsioaren bidean" izenarekin.

Izenburua: Dramatik-Thlon

Egilea: Estricalla Argitaletxea: Autoekoizpena

2009an sortu eta orduztik gelditu gabe aritu den hardcore taldea. Fer apoa eta Kloakao taldeko kideek sortu zuten proiektuan gaur egun Euskal Herriko txoko ezberdinetako hainbat musikarik osatzen dute. Familia bat, akzio bat, ekintza bat da Estricalla.

Izenburua: Dual [?]: Gordeka

Egilea: Tristtan Mourguy Argitaletxea: Autoekoizpena

Tristtan Mourguy Donibane Lohizuneko musikari bakarlaria da. Zuzenean Horeba izeneko kolektiboarekin agertzen da: Cedric Lepine (Torii), Greg Juvin (Zapo, Kadjoo), Xabi Etxeberri (Begiz Begi, Zezenaren taldea,?), Flo bere arreba (piano, ahotsak), Michael Barras (gitarra elektrika). Bere musikak, hemengoa dela asmatzen bada ere, folk-pop-rock progresibo eragin handiak badauzka. Ahots bero eta apalarekin gitarra klasikoaren laguntzaz kantu goxo eta indartsuak aldizkatzen ditu.

Gora joan

Izenburua: Eguzkiari begietara so

Egilea: Joseba B. Lenoir Argitaletxea: Autoekoizpena

Joseba Baleztena, beratar gitarrajoleak 2011 urtean abiatu zuen bere bakarkako ibilbidea eta geroztik lau lan argitaratu ditu. Eremu instrumental eta esperimentalago batean hasi bazen ere, azken diskoetan rock abestiak izan dira nagusi. Sextysexers taldean hazi zen musikari gisa, gaur egun bakarko ibilbideaz gain Sumisión City Blues, willis drummond edo Rafa Berriorekin ere aritzen da zuzenean zein estudioan.

Izenburua: Ehorzlearen kantuak

Egilea: Deiedra Argitaletxea: Autoekoizpena

Deiedra rebel folk talde bat da eta zeltiar doinuak era basati eta kaletarrean jorratzen dituzte. Ia 200 kontzertu eskaini dituzte Euskal Herritik eta bi disko eta maketa kaleratu ditugu.

Izenburua: Elefante Txuria

Egilea: ZeinDaZein Argitaletxea: Taupaka

ZeinDaZein? Ugaoko musika taldea da. Metal, rock, hardcore, rap... definituezina den estiloan lantzen dute euren musika.

Izenburua: Elortegi

Egilea: Elortegi Anayak Argitaletxea: Autoekoizpena

Hasi ziren The Killministers izenarekin, baina orain Elortegi Anayak dira. Duela bi urte ateratako "Sotoan" EParen ostean, aurten datoz haien "Elortegi" diska berriarekin. Soinu sendoagoarekin baina haientzako hain ezaguna den zikintasuna mantentzen.

Izenburua: Epilogo bat

Egilea: Anari Argitaletxea: Bidehuts

Sei kantako diskoa kaleratu du Anarik. "Zure aurrekari penalak" aurreko diskoaren hiztegi bera darabilte abestiek, eta aurreko diskoaren giro parekotsua dute; horregatik izenburua.

Izenburua: Erdibidean

Egilea: Ezin Izan Argitaletxea: Autoekoizpena

1990eko hamarkadako haseran sortu zen Ezin Izan taldea donostian. Aitzindariak izan ziren gurean hardcore melodikoa lantzen, eta dozenaka emanaldia eskaini zituzten euskal herriko luze zabalean. Bidean, bi disko ere grabatu zitutzen.

Izenburua: Ere�otzu

Egilea: Solano, Xabi Argitaletxea: 5 Gora

Lan berriak hamabost pieza biltzen ditu, eta badu berezitasuna eransten dion beste ezaugarri bat ere: kantu guztiek osatzen dute musikariaren autobiografia hari moduko bat.

Izenburua: Erraiak

Egilea: Erraiak Argitaletxea: Erraiak

Musikak, literaturak eta arteak bat egiten dute Erraiak proiektuan.

Izenburua: Errime

Egilea: Errime Argitaletxea: Errime

Jon Gurrutxaga, Unai Martinez, Felipe Murillo eta Asier Aizpuru azpeitiarrek eta Paul Beitia eta Patxi Gabilondo zarauztarrek osatzen dute Errime taldea, eta Azpeitiko Udalak eta Kultur Mahaiak emandako Sorkuntza Bekari esker proiektua aurrera ateratzea lortu dute.

Izenburua: Erroz eta oroz

Egilea: Duhalde, Anje Argitaletxea: Elkar

IZ argitaletxe historikoan plazaratutako hainbat lanen berreskuratze lana.

Izenburua: Ertzetatik

Egilea: Huntza Argitaletxea: Mauka

Sekulako harrera izan du YouTuben Huntza taldearen "Aldapan gora" abestiak. Hilabetean ehun milatik gora entzunaldi izan ditu kantak aipatu plataforma digitalean, eta laster diskoan ere entzun ahal izango da, Durangoko Azokan Huntzaren lehen lana, Ertzetatik, aurkeztuko baitu Mauka diskoetxeak.

Izenburua: Estutu

Egilea: Gari; Maldanbera Argitaletxea: Elkar

Gariren proposamen hau erabat berrizalea da, poetikoa eta artistikoa, proposamen plastikoa ere izateraino. Pop kutsuko estiloan leuntasun handiz jositako lana. Ekoizpena eta grabaketa, We Are Standard taldeko Jon Agirrezabalagaren esku egon da.

Izenburua: Eszeptizismoaren poltronatik

Egilea: Pecozza united Argitaletxea: Mara Mara Diskak

Irungo punk-rock taldea, 1990eko hamarkadaren hasieran sortua. 2013-2014 denboraldian berriro elkartu dira.

Izenburua: Eztanda!

Egilea: Hilkar Argitaletxea: Autoekoizpena

Hilkar 2010.urte hasieran jarri zen martxan, aurretik beste talde batzuetan aritutako lau lagun elkarrekin entseatzen hasita. 2012 hasieran Patxi sartu zen taldean, bigarren gitarra bezala. Geroxeago, Joxema, taldeko sortzailetako batek taldea utzi zuen, egun laukote moduan taularatzen delarik Hilkar. Musikalki thrashcore eta hardcore doinuak lantzen dituzte, DIY filosofiari jarraiki.

Gora joan

Izenburua: Fumut

Egilea: Fumut Argitaletxea: Autoekoizpena

Lazkaon sortutako Rock/stoner taldea, urteetan zehar kontzertuak ematen ibili ondoren, irailean beren lehen diskoa kaleratu dute.

Gora joan

Izenburua: Galera

Egilea: Skakeitan Argitaletxea: Mauka

?Talde donostiarraren hirugarren diskoa da Galera. Bi urte pasatu dira Orekaria diskotik, eta indartsu itzuli da Skakeitan: aire freskoarekin eta esperimentaziorako ausardiarekin. Doinu elektronikoak, rocka, doinu jamaikarrak, hip hopa eta beste hainbat iturri ere agerikoak dira. Besteak beste, Manu Chaok eta Fermin Muguruzak kolaboratu dute diskoan.

Izenburua: Garaiz gaude

Egilea: Ero Argitaletxea: Autoekoizpena

Rock gogor eta melodikoa egiten dute nagusiki, baina era guztietako eraginak jasotzen dituzte. 2012an "Airean mugak" lehen diskoa kaleratu zuten. Garai hartan laukotea ziren. 2016an "Garaiz gaude" bigarren lana grabatu berri dute Bilboko Beard Estudiosetan.

Izenburua: Geure kolkotik 2016

Egilea: Zenbait egile Argitaletxea: Euskal Herriko Trikitixa Elkartea

Euskal Herriko lurralde desberdinak dute lekua Geure Kolkotik bildumaren ale berrian. Soinujole hauek izan dute oraingoan haien piezak grabatzeko aukera: Itsaso Elizagoien (Nafarroa), Xabier Aburruzaga (Bizkaia), Xabier Etxaniz (Gipuzkoa), Ander Zabaleta (Araba) eta Patrik Larralde (Iparraldea).

Izenburua: Giza Ankerkeria

Egilea: Hilotz Argitaletxea: Autoekoizpena

2010ean Lasarte-Orian sorturiko metal taldea, 2012an kaleratu zuten "Hil Ala Bizi" izeneko lehen maketa. Euskal lurraldean harrera ona izan zuen eta Villa de Bilbao edota Wacken Metal Battle lehiaketetan parte hartzeko aukera izan zuten. Taldekide aldaketen ondorioz hirukote izatera igaro ziren 2014 urtean, eta aurten "Giza Ankerkeria" izeneko iraupen luzeko lehen lana osatu dute. Disko berriak maketan landuriko thrash metalaz gain death eta black metal estiloak ere uztartzen ditu. Lanketa konplexuagoa izan du lan berriak, arlo musikalean zein kontzeptualean.

Izenburua: Gu Geu

Egilea: Starblues Argitaletxea: Gaztelupeko Hotsak

Taldeak sortutako zazpi gai, euskaraz abestuak, eta bluesaren eta rockaren arteko bidearen erdialdeko lurraldera eramaten gaituen beste gai instrumental bat, Otis Rush, Stevy Ray Vaughn eta Ray Charles bezalako izarren kutsua agerian.

Izenburua: Gure ordua

Egilea: Egurra Ta Kitto Argitaletxea: Mauka

Ska-punk doinuak ditu ardatz 2008an sortutako talde gipuzkoarrak.

Izenburua: Guria ostatuan

Egilea: Ordorika, Ruper Argitaletxea: Elkar

Ruper Ordorikaren disko berriak haize berriak dakartza. Beti kantu ederren bila aritzeaz gain, grabaketaren zuzentasuna eta diskoaren entzuketa sendoa bilatzea izan ohi da Oñatiko koblariearen jomuga, diskotik diskora maila berri bat lortu duelarik. Disko berri honetan, berak idatzi eta ondu poemak musikatzen ditu, abestiei nortasun hilezkorra ematen dieten atmosfera klasiko bezain kontenporaneoak lortuta.

Gora joan

Izenburua: Harriaren hiztegia

Egilea: Muguruza, Jabier; Atxaga, Bernardo (hitzak) Argitaletxea: Mara Mara Diskak

?Bernardo Atxagak poemak idatzi, eta haiek musikatu ditu Jabier Muguruzak Harriaren hiztegia disko libururako. 1992an Nafarroa Oinez-eko Arraroa noski abestia egin zutenez geroztik, berriz ere elkarrekin zerbait egiteko gogoa zuten. Guztira, bederatzi abesti osatu dituzte.

Izenburua: Harro

Egilea: Zea Mays Argitaletxea: Garden Records

2017an hogei urte beteko ditu Zea Maysek. Hala, urteurrenaren atarian, Harro izeneko diskoa kaleratu du; euren ibilbidean, zortzigarrena. Besteak beste, Love of Lesbian taldeko Santi Balmesen kolaborazioa izan dute azken diskoan. Hamabost kantu ditu: badira dantza egitekoak, badira kantu punkagoak, baita rockeroagoak ere.

Izenburua: Hatsa

Egilea: Begiz Begi Argitaletxea: Baga Biga

Hatsa izenburuko lan hau hirugarrena da talde honen historian. Baga Biga musika ideiak diskoetxearekin ekoiztu dute. Lan hau Andoaingo Garate estudioan grabatu, nahastu eta masterizatu du Kaki Arkarazok 2016ko uztailean.

Izenburua: Hau

Egilea: Neighbor Argitaletxea: Gaztelupeko Hotsak

11 kantuz osaturiko album honetan soinu muturreko eta exotikoak, ukelele, gitarra elektriko, klarinete baxu, ipad eta melodikaren laguntzaz uztartu dira. 2016ko irailean kaleratua, HAU neighborren bigarren lana da.

Izenburua: Hauts

Egilea: Liher Argitaletxea: Autoekoizpena

2015. urtean bakarlari gisa hasi bazen ere ("Arrazoi gutxi, denbora asko" maketa kaleratuta), urte horretako azaroan talde bihurtu zen Liher. Ordudanik, 50 kontzertu baino gehiago jo du talde gipuzkoarrak 2016. urtean zehar. Rockaren munduan murgilduz, soul eta pop zipriztinak dituen disko bat kaleratu dute 2016ko irailean, "Hauts" deiturikoa. Euren letrek eta konposizioek norbera ispilu deserosoetan begiratzera eta kontzientziak astintzera eramateko intentzioa dute.

Izenburua: Hauxe da despedidia

Egilea: Oskorri Argitaletxea: Elkar

2015eko azaroaren 22an Oskorrik bere azken kontzertua eman zuen Bilboko Arriaga antzokian. Urtebete beranduago kontzertuaren grabaketa plazaratuko da, kontzertuaren audioa, bideoa hala nola aspaldiko grabaketa inedito eta bitxikeriz osatutako beste CD batekin.

Izenburua: Haztearen izerdia

Egilea: Belarmiñak Argitaletxea: Bonberenea Ekintzak

Energia, kemen eta grin handia darie Belarmiñak taldearen kantuei. Power pop eta rock and roll kutsuko doinuak dira, indartsuak, eta, aldi berean, leunak, melodia politez jantziak. 2013an sortu zuten taldea, eta Haztearen izerdia dute euren estudioko lehen lana; taldekide guztiak beste talde batzuetan ibiliak dira. Karlos Osinagaren eta Leire Zumetaren laguntza izan du taldeak; Osinagak egin ditu grabaketa, nahasketak eta masterizazioa; Zumetak, berriz, koruak egin ditu.

Izenburua: Hegalen indarraz aitzina

Egilea: Altxatu Argitaletxea: Gor Diskoak

Irunberriko Altxatu taldearen hirugarren lana da Hegalez indarrez aitzina. Taldea sortu zutenean, hirukotearen gaztetasunak eman zuen atentzioa: 11 urte baino ez zituzten. Azken lan honekin, heldu egin direla erakutsi nahi dute, kantuen melodien zein hitzen bitartez: konplexuagoak dira. Punka eta hardcorea mantendu dituzten arren, beste adierazkortasun bat hartu dute abestiek, rock estilora gerturatuz. Ibai Osinaga taldekideak azaldu duenez, lan berria gustatzeko entzunaldi pare bat beharrezkoak dira, eta, neurri batean, bilatutako zerbait izan da.

Izenburua: Herria eta hizkuntza

Egilea: Xalbador Argitaletxea: Elkar

Herria eta Hizkuntza izena daraman disko bikoitzean, 1974 eta 1977an hurrenez hurren argitaratutako Xalbador (Herri Gogoa. HG-100L) eta Herria eta Hizkuntza (Elkar. ELK-26) izeneko diskoez gain, urte ezberdinetako saioetan zuzenean grabatutako bertso interesgarri zenbait ere aurkeztuko dira.

Izenburua: Hesian

Egilea: Hesian Argitaletxea: Baga Biga

Hamar urte bete ditu Hesian taldeak, eta izen bereko diskoa kaleratu dute.

Gora joan

Izenburua: Iennei

Egilea: Inoren Ero Ni Argitaletxea: Bidehuts

Laukote andoaindarrak "IENNEI" izeneko lan berria atera du, eta soinu bereziak, galderak zein gogoeta interesgarriak aurkitu ditzakegu zazpi abestietan zehar.

Izenburua: Ifarraldeko kantu zaharrak

Egilea: Mattin Argitaletxea: Elkar

IZ argitaletxe historikoan plazaratutako hainbat lanen berreskuratze lana.

Izenburua: II

Egilea: BobXatar Argitaletxea: Autoekoizpena

BobXatar Ziburuko hirukotea da, rock zakar eta gordina jorratzen duena. Bateria eta baxuaren ordez, baseak erabiltzen ditu taldeak, musikari kutsu hipnotiko eta errepikakorra ematen diona. 2009an polliki abiatu zuten proiektua bikote gisan, 2013an lehen EPa argitaratu, iaz hirugarren kidea hasi zen eta aurten bigarren lan laburra kaleratu dute. Anartean, kontzertu frango eman dituzte eta dinamika hortan dihardute.

Izenburua: Inorabidea

Egilea: Ztah Argitaletxea: Autoekoizpena

2010ean sortu zen Ztah taldea Donibane Ziburuko Gaztetxean (Lapurdi). Metal astuna jorratzen dute, erritmo bortitz eta pisuak sakonduz. 2011n lehen maketa atera zuten, eta aurten lehen lan luzea, " Inorabidea" deiturikoa. Taldekideak: Jon (gitarra), Oier (bateria), Pilo (baxua); Iñaki (ahotsa). Xabik (BKBO) ahotsak sartu zituen "Trentren" kantan.

Izenburua: Itzaletatik

Egilea: Perlak Argitaletxea: Autoekoizpena

Itzalelatik aurreko lana baino heterogeneoagoa da, 11 abestitan zehar giro eta atmosfera anitzak barreiatzen ditu osotasun baten parte izateari laga gabe. Lan honekin bide berriak zabaldu ditu taldeak. Mungiako (Bizkaia) Gaua estudioan grabatu dute martxoan zehar Aitor Abioren gidaritzapean. Disko honetan 2015etik taldekide den Miren Narbaizak ere hartu du parte eta halaber, Maite Arroitajauregi eta Oihane Abarrategi kide ohiaren kolaborazioak ditu Bandera Moreak abestiak.

Izenburua: IV

Egilea: Lauroba Argitaletxea: Autoekoizpena

Lau urteren ostean "IV" izeneko disko berriarekin dator Lauroba talde Donostiarra. Lau estudio ezberdinetatik pasa dira laugarren lan hau grabatzeko, eta hortik datorkio izena diskoari. Taldearen funtsa power pop melodikoak izaten jarraitzen du, baino disko eklektiko honetan beste pauso bat eman dute modernizazioruntz, sintetizadoreak bezalako instrumento elektronikoak gehituz.

Izenburua: Ixa

Egilea: Solte Argitaletxea: Taupaka

Solte Santutxuko boskoteak lan berria kaleratu du: IXA. Bederatzi kantuk osatzen duten lan honetan, hardcorea rock eta metalarekin nahastu egin dute, aurreko diskoetan bezala (Distantzia Nahikoa! eta EroAlea).

Izenburua: Izarra

Egilea: Irizar, Juan Carlos Argitaletxea: J.K. Irizar

Lan berri hau doluan dagoen jendearengan pentsatua dago: pertsona bat, laguna, senidea, ezaguna? Edozein harreman dela ere, norbait galtzen dugunean musika lagun!

Izenburua: Izotz erregina

Egilea: La Basu Argitaletxea: Taupaka

Ia hogei urte daramatza musikaren munduan La Basu ezizenagaz ezaguna den Elena Caballerok, dudarik gabe gure artean dugu emakumezko rap artistarik handiena. Bazuen gogoa euskara hutsean lan bat kaleratzeko, eta oraindik lan osoa entzuteko hilabete batzuk falta badira ere, ez du aurrerapen LP bat egiteko aukera galdu izan nahi. "Izotz Erregina" lanean, hiru kantu gozatu ahalko dituzue gure hip-hopari aire freskoa ematera etorri direnak.

Gora joan

Izenburua: Jasota bezala: Xabier Amuriza

Egilea: Euskal Herriko Bertsozale elkartea Argitaletxea: Lanku bertso zerbitzuak

Xabier Amurizaren bertsoz jantzitako CD bikoitza aterako da, CD batean plazan egindako bertsoak jasoko dira eta bestean, txapelketetan jarritakoak.

Gora joan

Izenburua: Kaiolatik ihes

Egilea: Eraso Argitaletxea: Bonberenea Ekintzak

Bederatzi kantu bildu dituzte Serge, Beitia, Nestor eta Ibai musikariek beren seigarren diskora. Kaiolatik ihes du izenburua eta 20 urteko ibilbidea ospatzera datorren lana dugu hauxe, pausatuagoa Inaxio Esnaolak aurreratu digunez: "Nostalgikoa eta emozionala, halabeharrez. Hogei urte ospatu ditu laukote gipuzkoarrak, eta aurrera begira jarri da Kaiolatik ihes diskoarekin. Rock gogorraren preso izateak bere ondorioak ditu.

Izenburua: kAl? KaL

Egilea: Makulu Ken Argitaletxea: Makulu Ken

Doinu alai eta dantzagarriak sortu ditu Makulu Ken taldeak, Kalez kale lanean. Sei lagunek parte hartu dute diskoaren grabaketan, baina zuzenekoetan hamar izateko asmoa dute.

Izenburua: Keltik

Egilea: Xabi Aburruzaga Argitaletxea: Autoekoizpena

azken lana aurten plazaratu duen ?Keltik? proiektua da, pieza berrien bidez musika euskalduna eta zeltiarra uztartzen dituen diska. Bertan jasotzen diren doinuetan Euskal Herriko zein herrialde zeltiarretako hizkuntzak entzun daitezke, bai hitzez zein musikaz; Euskal Herria, Galizia, Asturias, Bretainia, Irlanda eta Eskoziatik etorritako musikariak izan baititu gonbidatu. Lan honekin Aburruzagak ametsa bete du.

Izenburua: Kimera

Egilea: Revolta Permanent Argitaletxea: Autoekoizpena

"Genesis" lanarekin Revolta Permanent bere hautsetatik birsortu zen. Urtebete eta 60 kontzertu baino gehiagoren ostean, laukoteak aro berri honen bigarren pausuaren atarian dago. "Genesis"-en energia eta indarra galdu gabe, "Kimera" bigarren lanak, soinu elektroniko zorrotzago eta garratzagoa dakar. Doinu eta erritmo berriak, hasieratiko hip-hop zuzenarekin, mezu argiekin eta kitarrak ematen dion sendotasunarekin.

Izenburua: Korrontzi Benefic

Egilea: Korrontzi Argitaletxea: Baga Biga

Lan berri bat eta hiru kontzertu berezi burutuko du Korrontzi Folk taldeak urte bukaera baino lehen.

Izenburua: Koska ? Bihozkadak

Egilea: Koska Argitaletxea: Elkar

IZ argitaletxe historikoan plazaratutako hainbat lanen berreskuratze lana.

Gora joan

Izenburua: Lerroetatik ihes

Egilea: Occhi Di Farfalla Argitaletxea: Autoekoizpena

2013an bikote akustiko gisa sortutako proiektua orain laukote elektriko bilakatu da. Lerroetatik ihes diska Kaleratu berri dute 2016ean. Bi bira Europan zehar eta Euskal Herrian nahiz espainiar estatuan emandako kontzertuek ziurtatzen dute errepidean ibiltzeko sortutako taldea dela. Rock iluna oinarrian pintzelada ezberdin askorekin.

Izenburua: Lurpekharia

Egilea: Kokein Argitaletxea: Autoekoizpena

Eibartar boskotea, 2001. urtean sortutako talde honek bere bosgarren lana dakar. Rocka bere zentzu zabalenean ulertzen duen taldea.

Izenburua: Lurrik ez begi bistan

Egilea: Izerberg Argitaletxea: Autoekoizpena

Usurbilgo rock taldea, Mendeku Itxua, Hotzikara eta Odolaren Mintzoa taldeetako kideez osatua 2013an. 2014an "Azalera" lehenengo diska kaleratu zuten, eta 2016 honetan "Lurrik ez begi bistan" bigarren iraupen luzeko diskoak ikusi du argia.

Gora joan

Izenburua: Magenta

Egilea: Pottors ta Klito Argitaletxea: Autoekoizpena

Pottors ta Klito 2009an jaio zen Kortaren garajean, bateria elektroniko baten eta plastikozko tuboekin egindako mikro oin baten bueltan. Ainara (bateria), Altxu (kitarra eta ahotsa), Jorge (kitarra) eta Korta (baxua) laguntasunaz gain, musikak eta feminismoak elkartzen zituen? Eta halakoxea atera zen Pottors ta Klito, letra feministak oinarritzat hartuta. 2016an "Magenta" lehen diska kaleratu dute. Hainbat kontzertu eman ostean, atseden bat hartzea erabaki dute, taldekideen beste proiektuak lehenetsiz.

Izenburua: Mahatsen denbora + Azken afaria

Egilea: 121 Krew Argitaletxea: Taupaka

?Barakaldoko taldearen amaiera heldu da. Bi diskoz osatutako lan berezi bat egin dute ibilbidea itxi eta jarraitzaileei agur esateko: Mahatsen denbora eta Azken afaria. Lehenengoan, kantu berriak bildu dituzte, Frantziako rapa eredu hartuta, eta hainbat kolaboratzaile izan dituzte: Budi, Norte Apache, Gorka Suaia, Rasy, Simone eta Neza. Bigarrengoan, berriz, taldearen ibilbide osoari errepasoa ematen dioten kantuak bildu dituzte.

Izenburua: Maitasunari pasioa

Egilea: Su ta Gar Argitaletxea: Jo ta Ke Ekoizpenak

?Barakaldoko taldearen amaiera heldu da. Bi diskoz osatutako lan berezi bat egin dute ibilbidea itxi eta jarraitzaileei agur esateko: Mahatsen denbora eta Azken afaria. Lehenengoan, kantu berriak bildu dituzte, Frantziako rapa eredu hartuta, eta hainbat kolaboratzaile izan dituzte: Budi, Norte Apache, Gorka Suaia, Rasy, Simone eta Neza. Bigarrengoan, berriz, taldearen ibilbide osoari errepasoa ematen dioten kantuak bildu dituzte.

Izenburua: Mendira naiz

Egilea: Oskarbi Argitaletxea: Elkar

Oskarbi talde historikoak aurten 50 urte betetzen ditu. Urtemuga ospatzeko, kantu berriz osatutako lana aurkeztuko du.

Izenburua: Mondra Calling

Egilea: Dirty Brothers Argitaletxea: Autoekoizpena

Kaleratzen duten hirugarren diskoa da hau, aldaketa asko izan ditu hasierako estilotik. Adibidez, gitarra akustikak alde batera utzi zituzten eta abestiek indar gehiago dute orain. Bost taldekide izatetik lau izatera ere aldaketa handia suposatu du. Taldearen disketan punk-rock, punk-Oi! eta Ska-reggae doinuak auki daitezke. Azken diska honek Mondra Calling du izena eta edizioa guztiz auto ekoiztua izan da

Izenburua: Munduari Bira

Egilea: Bolbora Argitaletxea: Autoekoizpena

Bobora taldea Lizarraldean (Nafarroa) osatu zen 2009. urtean herri ezberdinetako musikariez. Geroztik, kontzertuak eskaintzen eta diskoak grabatzen aritu dira etengabean, azken urte hauetan guztietan taldearen musika unibertsoa zabalduz. Musikalki ska eta reegae giroak jorratzen ditu Bolbora taldeak, tartean rocka, funka edota erritmo balkanikoen eregina nabaritzen direlarik.

Gora joan

Izenburua: Nahas-Mahas

Egilea: Duhalde, Anje Argitaletxea: Elkar

IZ argitaletxe historikoan plazaratutako hainbat lanen berreskuratze lana.

Izenburua: Naufragoak

Egilea: Etsaiakeroak Argitaletxea: Baga Biga

30 urteko ibilbidea amaituko du Etsaiak Lekeitioko banda mitikoak. Haren ordez, baina, EtsaiakEroak lekukoa hartzeko prest dago.

Gora joan

Izenburua: Nomadak eta kofreak

Egilea: Keu Agirretxea Argitaletxea: Mauka

Gauza berrien bila abiatu zen Agirretxea Madrilera, eta disko berria eskuetan duela itzuli da handik. Haren ibilbideko hemezortzigarren lana da 'Nomadak eta kofrea', eta kolaborazioz eta estiloz blai dator.

Izenburua: Oihu Isilak

Egilea: Hibakusha Argitaletxea: Gor Diskoak

Hamar kantu berriz osaturiko diska heldua bezain gogorra, bai soinu aldetik eta bai letren aldetik ere.

Izenburua: Om

Egilea: Izaro Argitaletxea: Autoekoizpena

Izarok (Mallabia, 1993) 2014an hasi zuen bere ibilbide musikala. Paradise, bere lehen kantak YouTuben izandako arrakastaren ondoren, pauso handiz egin du aurrera musika munduan. Erraietatik jaiotzen zaion musika intimo eta sentsibilite handikoa bildu du bere lehen lan honetan.

Izenburua: Onenak

Egilea: Lau Behi Argitaletxea: Mamusik

?Lau Behi taldearen diskoak gaur egun deskatalogatuta daudenez, 1990eko hamarkadan egindako ibilbidearen testigantza utzi nahi izan du Donostiako laukoteak Onenak lanean. Hamalau abesti jasotzen ditu bildumak, eta horietako bi aurten grabatutako kantu berriak dira: Positiboan eta Hogei urte. Diskoa aurkezteko kontzertu bakarra eskainiko du Lau Behik: 2017ko otsailaren 5ean, Donostiako Viktoria Eugenia antzokian izango da. 1994ko udan sortu zuten Lau Behi, eta hiru disko eta Txakun taldearekin partekatutako EP bat kaleratu zituen orduan.

Gora joan

Izenburua: Piztu!

Egilea: Gorka Suaia & Kimo Soundz Argitaletxea: Taupaka

Gorka eta Kimoren azken urteetako ibilbidearen lapurpen ezinhobea da, hainbat estilo desberdin (dancehall, dub, jungle?) elkartuz, eta kanta argitaragabeak, berriak zein erremixak batuz, edukiaren izaera kontrainformatiboa biziki zainduz. Beti bezala, Taupakak argitaratu du lan hau ere, kultura askea eredua zabaldu nahi duen euskal sortzaileon elkartea.

Izenburua: Primaderari

Egilea: Martikorena, Erramun Argitaletxea: Elkar

IZ argitaletxe historikoan plazaratutako hainbat lanen berreskuratze lana.

Gora joan

Izenburua: Rukula

Egilea: Rukula Argitaletxea: Autoekoizpena

Rukula talde Usurbildarrak giroa ederki asko berotzen du, jende guztia dantzan jarriz. Cant Explain edo Desegin taldeetako jendearekin osatuta dago, eta musika instrumentala jorratzen dute. Funk, rock, stoner, metal?..estiloak maixuki nahasten dituzte; batukada puntua ere bada bere repertorioan. Koktelera hau, zuzenean daukaten portaerarekin gehitzen da. Beraien energia erreztasun handiz transmititzeko gai baitira. Emanaldi motzak eskaintzen dituzte, apenas iristen direlarik 20 minutuetara. Taldearen lehen estudioko lana Garate estudioetan grabatua izan da, eta 2016ko azaroan ikusiko du argia.

Gora joan

Izenburua: Sarkor

Egilea: Sarkor Argitaletxea: Autoekoizpena

2004an sortu zen taldea. Ordutik, bina maketa (2004, 2006) eta lau disko (2008,2010, 2012, 2016) kaleratu dituzte, baita kontzertu ugari eskaini ere Euskal Herriko bazter guztietan. 2014ko abuztuan, laukote izatetik hirukote izatera pasatu ziren. Indarrak hartu eta disko berriarekin datoz aurten, Sarkor izenekoa: hamar abestiz osatutako diskoa da, taldearen betiko esentzia mantentzen duena. Gozatu!

Izenburua: Saudade � fatal 2

Egilea: Physis versus Nomos Argitaletxea: Autoekoizpena

Beñat Antxustegi donostiarraren bakarkako proiektua da. Hirugarren diskoa dakar orain, "Saudade è fatal 2" izenekoa. Gitarra eta ahotsa erabiltzen ditu abesti intimistak egiteko. Lagun askoren laguntza ere izan du diskoan. Xikinkei, Txemak, Bi zaldi, Bloody Bostok...proiektuen parte izandako eta den musikaria da.

Izenburua: SOS

Egilea: Hi Exekutibo Argitaletxea: Autoekoizpena

Urretxu-Zumarragako rock power trioa bueltan da bere bigarren lanarekin: SOS. Luberri Estudioak egindako banden lehiaren garaipenaren emaitza da, eta Txus Lozanoren (Etsaiak, Lorebeltz?) gidaritzapean grabatua izan da. Exekutiboen soinuan haurrera pauso bat da, nahiz eta Kondria Guztiak diskoaren bigarren atal logiko baten aurrean egon.

Izenburua: Subeltza; disko bilduma

Egilea: Subeltza Kolektiboa Argitaletxea: Autoekoizpena

Legazpiko Bikuñako lokaletan entseatzen duten bederatzi taldek parte hartu dute diskoan, abesti bana sartuz: Elbereth, The Nekrobabies, Vancouver, D-Pintxos, Katu Kale., Arraio, John Dealer & The Coconuts, One Way eta Latido. Punk, pop, rock&roll eta metal duen diskoa da. Euskarazko, gaztelaniazko zein ingelesezko abestiak grabatu dituzte. 2016ko apirilean Mutrikuko AME estudioan egin dituzte grabaketak Axular Arizmendirekin.

Gora joan

Izenburua: Tabula Rasa

Egilea: Willis Drummond Argitaletxea: Tabula Rasa Records

?A ala B diskoa atera zuenetik lau urte pasatu ostean, Willis Drummondek lan berria du: Tabula Rasa. Bosgarren diskoan, Joseba B. Lenoir gitarrista batu zaie. A ala B nahastu zuen Burke Reid ekoizlearekin aritu dira estudioan, eta zigilu propioa sortu dute: Tabula Rasa Records. 1990eko hamarkadako eszena alternatibo ezberdinen eragina ageri da, baita rock australiar, punk-rock eta post-hardcore ukitua ere.

Izenburua: Taupada

Egilea: Egarri Argitaletxea: Autoekoizpena

Egarri taldea 2016. urtean sortutako mestizaje eta triki-rock estiloko talde bat da, eta Ugaoko, Lezamako, Arrigorriagako eta Zeberioko musikariek osatzen dute. 2015. urtean, Iker Mendaza trikitilariak eta Iker Zarate kitarrajoleak elkartzea eta abesti batzuk konposatzea erabaki zuten, baina pixkanaka pixkanaka taldekide berriak sartzen eta Egarri sortzen joan zen. Hainbat kontzerturen ostean, haien lehen diska aurkeztera datoz, kolorez eta alaitasunez beteriko diska.

Izenburua: Tipi-tapa, Korrika / Haizearen herrira

Egilea: Pirritx, Porrotx eta Mari Motots; Urbieta Beristain, Imanol (musika); Zabala Garcia, Xabier (musika) Argitaletxea: Katxiporreta

Bi disko liburu bakar batean bildu dituzte: "Tipitapa, Korrika!" eta "Haizearen herrira". Euskararen lasterketari eskaini diote lehena; Imanol Urbieta musikariaren omenezkoa da bigarrena. Urbietak sortutako abestiak bildu dituzte azken horretan. Porrotxen hitzetan, "oso goxo" moldatu ditu Xabier Zabalak Urbietaren hitzak, Urbietaren lan ezagunak eta ez hain ezagunak. Zabala aritu da Urbietaren eta pailazoen hitzei doinua jartzen, baina ez da izan diskoetan parte hartu duen bakarra, bertsolari, abeslari, idazle eta musikari andanak utzi baitute euren aletxoa. Orotara, "erritmo eta kolore askotariko" 32 kanta jaso dituzte: 17 kantu eskaini dizkiote Korrikari; eta Urbietaren 15 abesti bildu dituzte Haizearen herrira diskoan. Miren Amuriza arduratu da Korrikari egindako abestiak lotzen. Eta Uxue Alberdik eman die lotura Urbietaren abesti solteei. Julen Tokerok eman die kolorea Korrikako pasarteei, eta Juan Luis Mendizabal "Mendi" margolariak apaindu ditu Urbietaren abestiak.

Gora joan

Izenburua: Ura

Egilea: Siroka Argitaletxea: Taupaka

Maluten urtzearekin sortzen dena da disko berria, URA hain zuzen. Pepo eta Pagazarekin grabatutako lau malutak eta Asier eta Cirorekin grabatutako lau kanta berriak disko batean bilduta. Eta hau gutxi balitz, "Lasterbidean" kantaren erremixa oparitzen digu Sirokak.

Gora joan

Izenburua: Xabier Amurizaren kantari

Egilea: Duhalde, Anje Argitaletxea: Elkar

IZ argitaletxe historikoan plazaratutako hainbat lanen berreskuratze lana.

Izenburua: Xatirokeriak

Egilea: Xatiro Argitaletxea: Autoekoizpena

Xatiro rapero bilbotarra FDLN- Fenomenos taldean hasi zen 2004 urtean. Beraiekin 3 diska atera zituen eta Zea Maysekin "Kukutza III" abestian parte hartu zuen. Orain Xatirokeriak diska atera berri du Ruben G. Mateos eta Aresan ekoizleekin batera. Diskaren estiloa Rapa izanda beste estilo musikalak jotzen ditu, hala nola Rock-a, Blues-a edota Country-a instrumentu asko erabiliz (kitarrak, baxuak edota armonika).

Gora joan

Izenburua: Zapasalto

Egilea: Big Boy Argitaletxea: Autoekoizpena

Taldearen bigarren diskoa, lehenengoa baino pixka bat sikodelikoagoa agian. Talde zumaiarrak dioenez, pelikulen soinu bandak egiten dituztela esatea gustatzen zaie.

Izenburua: Zaurietatik dario

Egilea: Mendibil, Gontzal; Xeberri Argitaletxea: Elkar

IZ argitaletxe historikoan plazaratutako hainbat lanen berreskuratze lana.

Izenburua: Zazkel

Egilea: Zazkel Argitaletxea: Autoekoizpena

Bilbo inguruetako partaidez osatua, pop estiloko musika taldea da. 2012. urtean sortu zen eta lehen argitalpena 2015eko urtarrilean egin zuten, Beta izeneko maketarekin.

Izenburua: Zerbait gertatzen ari da, hor

Egilea: Txuma Murugarren Argitaletxea: Gaztelupeko Hotsak

?Txuma Murugarrenen zazpigarren lana da Zerbait ari da gertatzen, hor. "Kantu ilunak baina itxaropenez jantziak" direla azaldu du abeslariak; oso disko gizatiarra dela. Hamasei urteko ibilbidearen ostean, sortzaile gisa libre eta indartsu sentitzen da. Diskoak pentsatu eta egiteko orduan, kontzeptu edo ideia bati jarraitzen dio beti, eta ez du salbuespenik egin azken lanean. "Lakartasuna" da diskoaren ezaugarri nagusia, musikariak azaldu duenez; melodiatik aldentzea erabaki du. Melodiak ez daudenez lehen planoan, diskoak entzunaldi bat baino gehiago behar duela uste du Murugarrenek.

Izenburua: Zimur sendoak

Egilea: Torii Argitaletxea: Autoekoizpena

Duela 5 urte sortu zen Torii taldea. Rock progresiboa eta melodikoa eskaintzen du. Taldeak euskaraz kantatzen du eta rockaren indarra eta giro gogo eramaileak uztartzen dituen musika jotzen du. "Zimur Sendoak" izena darama taldearen bigarren diskoa eta "Ipar Orratza" diskoetxe berriaren lehen emaitza izanen da.

Izenburua: Zoo

Egilea: Zoo Argitaletxea: Autoekoizpena

Beskoitzeko hiru basa-musikalari bildu dira: J.Izurde ZOO, J.Olagarro ZOO eta J.Hiena ZOO. Ez dute rocka maite, ez dute rapa maite, ez dute musika ezta artea ere maite? ZOO izenburuko lehen CDa dute, auto-ekoizpena, 2015eko neguan grabatua Inaki Plaarekin PetunkeibRecords eskutik, Aiherrako Granja etxean eta Donibane Lohitzuneko Gaztetxean. Diska CD formatuan argitaratu da, eta interneten deskarga librean eskura daiteke.

Izenburua: Zortzi

Egilea: Labrit Argitaletxea: Baga Biga

?Labrit bakarlariaren hirugarren diskoa da Zortzi. Hamabost urteko isilunearen ostean osatu du bederatzi abestiko lan hau (horietako bat, Maitasunaren paradisuan murgilduta, bere lehenengo diskoko kanta baten bertsioa da). Aurreko bi lanek pop kutsua zuten; azkenak, ordea, gehiago du musika elektronikotik, pasarte akustiko eta organiko zenbaitekin. Diskoa alaia, dantzagarria eta programazioz betea izanik, lasai gozatzeko musika ere bada, chill-out soinuei eta ahotsaren melodiari esker. Zuzenekoetan, talde txiki baten laguntza izango du: ahotsa, baxua, gitarra akustikoa eta programazioak.

Izenburua: Zuri

Egilea: Mikel Azpiroz Argitaletxea: Mamusik

2013an argitaratu zuen Gaua diskoaren bidetik, Mikel Azpirozek Zuri lan berria aurkezten du orain. Pianoarekin jolasean, berak sortutako izaera atenporala duten pieza bilduma batek osatzen du diskoa. Inpresionismotik blues okertuetara, beste lurralde batzuetako usai exotikoetatik euskal doinuetara, ukitu abangoardistetatik, bere musika itxiturarik gabeko geltokietatik pasatzen da. Melodia geldiak dira, nokturnoak, berak paraleloan lantzen duen Elkano Browning Cream proiektuarekin sortzen dituen erritmikoago, eta ludikoagoen aurrean, espazio intimista batean kokatzen direnak.

Izenburua: Zutaz kantatzeko

Egilea: Bide Ertzean Argitaletxea: Gaztelupeko Hotsak

Bide Ertzean-en 18 urteko ibilbidea bildu du Jon Eskisabelek "Zutaz kantatzeko" liburuan. Disko berri bat ere ondu du taldeak, orain arte grabatu gabeko kantekin

Gora joan

51. Durangoko azoka Kaiera