Publizitatea

Lorea Agirre, Amagoia Gurrutxaga, Ainara Lasa, Idurre Eskisabel, Maialen Lujanbio, Danele Sarriugarte, Eider Rodriguez, Anari Alberdi eta Olatz Osa. / J.FONTANEDA /ARP

Arnasa emakumeari eta euskarari

2016-12-04
Pentsamendu feministari eskainitako Eskafandra bilduma estreinatu dute Angela Davisen 'Emakumeak, arraza eta klasea' liburua euskaratuz. Lorea Agirrek Davisi egindako elkarrizketa ere badakar lan berriak.
Eskolan prestatutako galdetegiak eskuetan ibili ziren ikasleak erakusmahaitik erakusmahaira. Lepo bete zuten Durangoko Azoka goizeko lehen orduetan. / LUIS JAUREGIALTZO / ARGAZKI PRESS

Transmisioa, norabide kontua

2016-12-03
Ikasleek bete dituzte Durangoko Azokako guneak, lehen egunean. Haientzako kontzertua eman du Pettik, euskal kantagintza errepasatuz. Transmisioari jarri dio arreta Saguganbara guneak.
Aiora Renteriari (Zea Mays) ez zitzaion lana falta izan atzo. / LUIS JAUREGIALTZO / ARGAZKI PRESS

Adar askotako habia

2016-12-03
Autokudeaketaren aukera gero eta ohikoagoa da musikarien artean. Batzuek filosofiari heltzen diote, besteek alternatiba ia bakar dute.
Zugaza zineman du egoitza Irudienea guneak, eta bertan egin zuten atzo <em>Igelak</em> filmaren estreinaldia. / JON URBE / ARGAZKI PRESS

Igelentzako alfonbra gorria

2016-12-03
Patxo Telleriak zuzendutako 'Igelak' filmaren estreinaldia hartu du Durangoko Azokaren lehen egunean Irudienea guneak. Ehun pertsonatik gora bildu da aretoan, eta zuzendariak, Miren Gaztañaga aktoreak eta Gatibu taldeko musikariek aurkeztu diete lana ikusleei.
Nerea Mujika Gerediaga elkarteko lehendakaria, atzean azoka osatzen duten guneetako koordinatzaileak dituela. / MARISOL RAMIREZ / ARGAZKI PRESS

Kulturgintzaren inurri lana

2016-11-17
Durangoko Azokak euskal kulturaren aldeko sustatzaile eta bultzatzaile anonimoei emango die Argizaiola saria. 349 nobedade, eta 200 ekintza baino gehiago eskainiko ditu aurtengo azokak.
Francoren heriotzaren inguruko egunak baliatu ditu Izagirrek narrazio bilduma berria ontzeko. / JON URBE / ARGAZKI PRESS

Liburuen oihanean bidea zabalduz

2016-10-25
Euskal argitalpen saldoa ekarriko du, beste behin ere, Durangoko Azokak. Besteak beste, Izagirre, Uribe eta Urretabizkaiaren lanak iragarri dituzte. Saiakera da nagusi.

51. Durangoko azoka Kaiera