Onintza Enbeita.
Bira

Itsosupetekoa

2012ko urtarrilaren 7a
00:00
Entzun
Eskerga, itzela, ikaragarria, izugarria, egundainokoa, sekulakoa, demasekoa, upielakoa, berebizikoa, itsosupetekoa, alimalekoa, astuna, printzipala, beregainekoa, gehiegizkoa, agurgarria, ez sinestekoa, nagusia, sekulakoa, oso handia, egundokoa, berealdikoa, izigarrikoa, kristorena, terriblea. Ez halakoak bereziki gustatzen zaizkidalako; bai halakoak egitea beharrezkoa dugulako. Ia 700 preso politiko daude Espainia eta Frantzian barreiatuta, eta nik ez dakit zenbat iheslari munduko txoko ezkutuetan gordeta. Gaur Bilbon Athleticen ereserkia inoiz baino presenteago izango dut: herritik sortu zinetelako maite zaituzte herriak. Elkarrekin hasi genuen bidea, baina guk pauso bat eman genuenerako zuek hamar eman zenituzten, eta orain elkarrengandik urrunegi gaude. Joaten gara bisitan, egiten dugu topa haien alde, bidaltzen dizkiegu dirua eta liburuak, esaten diegu maite ditugula, baina haiek han daude, eta guk gaur ere garagardo batzuk edango ditugu Zazpikaleetan manifestazio ostean. Herritik sortu ziren eta herrian behar dute. Gutako bakoitzaren askatasun pertsonala haien askatasun fisikoak baldintzatuko du preso dauden artean. Ekar ditzagun etxera. Manifestazio kolosalik behar izango ez dugun etorkizuna demasa izango da, sekulakoa, upielakoa, itsosupetekoa…
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.