1.- Europako Parlamentuaren eta Kontseiluaren 2024ko apirilaren 11ko (EB) 2024/1083 Erregelamenduak —zeinak barne-merkatuko komunikabideen zerbitzuetarako esparru komun bat ezartzen baitu, eta 2010/13/EB Zuzentaraua aldatzen (Komunikabideen Askatasunari buruzko Europako Erregelamendua)— gardentasunaren arloan ezartzen dituen betebeharrak betez, honako informazio hau ematen da:
2.- Indarrean dagoen gardentasunaren eta hauteskunde-publizitatearen arloko araudia betez, eta bereziki publizitate politikoaren gardentasunari eta segmentazioari buruzko (EB) 2024/900 Erregelamendua aplikatuz, BERRIA taldeak jakinarazten du espazio digital honetan alderdi politikoek, hauteskunde-koalizioek, hautesle-elkarteek edo haiei lotutako erakundeek kontratatutako komunikazio-kanpainak ager daitezkeela, bereziki hauteskunde-aldietan.
Halako kanpaina eta iragarkiak argitaratzen direnean, indarrean dagoen araudiak ezarri bezala beteko dira identifikazio-, gardentasun- eta informazio-betebeharrak, erabiltzaileek behar bezala jakin dezaten haien izaera politikoaren eta finantzaketa-iturriaren berri.
Espazio honetan argitaratzen diren publizitate politikoko iragarki guztiak behar bezala identifikatuta egongo dira. Izan ere, iragarki bakoitzean berariaz adierazten da botoa zein alderdi politiko, hauteskunde-koalizio edo hautesle-elkarteren alde eskatzen den, erabiltzaileek edukiaren izaera politikoa berehala eta argi identifika dezaten.
Halaber, zalantzarik egongo balitz, partikularki iragarkia jartzen duen alderdi politikoaren irudirik ez balego, BERRIA taldeak, argitaratutako iragarkiaren argazkiari edo oharrari erantsitako informazioan, publizitate politikotzat identifikatuko luke iragarkia, erabiltzaileek zalantzarik gabe jakin dezaten zein den haren izaera eta helburu elektoral edo politikoa.
3.- Publizitate politikoaren kontratazioaren eta argitalpenaren ordainketari dagokionez, kasu guztietan, iragarkia enkargatu duen alderdi politikoak, hauteskunde-koalizioak edo hautesle-elkarteak berak egin du, zuzenean, BERRIA taldea osatzen duen Iragarri SM enpresarekin. Hortaz, BERRIA taldeak ez du beste baten izenean edo haren kontura publizitate politikorik kontratatu, ezta finantzatu ere, eta iragarki horiek sustatu dituen erakunde politikoaren erantzukizun esklusiboaren pean argitaratu dira.
4.- Azkenik, publizitate politikoaren kontratazioari buruzko datu guztiak —besteak beste, iragarkiaren enkarguaren identifikazioa, kontratatzailea, ordaintzailea, kontratazioaren eta argitalpenaren kostua, argitaratze-datak, iragarkien edukia eta aplikatu beharreko araudiak eskatzen dituen gainerako erregistro eta egiaztagiriak— BERRIA taldearen eta, partikularki, Iragarri SMren erregistro eta dokumentazio-sistemetan jasota eta gordeta daude, dagozkien legezko ondorioetarako eta, hala badagokio, eskumena duten agintari administratibo edo judizialen esku jartzeko.