Onintza Enbeita.
Bira

Domeka

2012ko urtarrilaren 18a
00:00
Entzun
Batzuentzat astelehenaren aurreko egun depresibo hori izaten da domeka, eta besteontzat guk nahi badugu zoragarria izan dadila lor dezakegun egun bat gehiago. Batzuk Jaungoikoarekin zita izaten dute, eta mezetara joaten dira. Beste batzuk, berriro jaisteko igotzeari zentzua aurkitzen diotenak, mendira joaten dira; eta besteok herriko plazan itxaroten diegu elkarrekin bazkaltzeko edo txikiteorako. Futbola gustatzen zaienentzat ere, polita da igandea: partidak ikusi, futbol zelaira joan, garagardo batzuk hartu lagunekin zenbait talderengatik kristorenak esanezā€¦ Zinemara joateko ere egun aproposa da igandea: zapatuko parrandatxoa galdu gabe, arratsaldea goxo-goxo igarotzeko aukera ematen du. Familia elkartzeko ere egun aproposa da igandea, gehienok ez dugu bestelako planik izaten: baten urtebetetzea ospatzeko txokolatea, talo jana, aspaldian izozkailuan gordetako txahalaren txuletak, edo kroketakā€¦ Domeketan siesta egitea ere ez dago gaizki ikusita. Zurrunga egitea aste barruan baino libreagoa da: bezperan edo igande eguerdian edaten dugunarekin, ia guztiok egiten dugu. Ulertzen ez dudana da, igandeetan egin daitezkeen gauza guztiekin, nola enkapritxatu zaion Bilboko alkateari igandeetan erosketak egitera joatea. Izorratzeko gogoa behar da!
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.