Angel Erro.
JIRA

Betikoa

2014ko irailaren 9a
00:00
Entzun
Betiko alardea sintagma edo hitz multzoan bada alardea hitzarekin asaldatzen denik, arrazoi poxi batekin, ene ustez, eskopeta bat bizkarrean eramatetik, zer nahi duzue, ezin gauza onegirik espero, eta bada betiko izenlagunarekin harritzen denik. Ni, esaterako. Betikotasunak hanka bat du iraganean, baina badu geroaren gutizia. Euskal Herri punkak ez du irakaspenik utzi. Etorkizunik ez dago (hitzez hitz hartuta egia erantzunezina) eta badagoena, baduguna, egiten duguna iraganak baldintzatzea geure burua eta geure askatasuna alferrik galtzea da.

Betiko alardea plastiko beltzen atzean aldarrikatzen (sic) dutenek jakin dezatela ez dutela beren oraingo jokaera babesteko iragan eta etorkizunaren atzean ezkutatzeko eskubiderik. Emakumeen eskubide osotasunaren aurka jokatzen ari dira orain (orain!), iragana aitzakia eta geroaren lotsaizunerako. Agian ez da ideia txarra plastiko beltzena. Iritsiko (ahal) da eguna hor egon izanaz damutu behar izango dutena eta seme-alabei, bilobei ukatzeko beharra izanen dutena. Iritsiko (ahal) da eguna plastiko beltzek, sorginkeriaz bezala, bere kasa eusten diotela airean, inork heldu gabe.

Betikoka zabiltzatenok, jakizue etorkizun beltza duzuela aurretik.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.