Angel Erro.
JIRA

Zoriontsuenak

2015eko otsailaren 18a
00:00
Entzun
Nafarrak bere lanean zoriontsuenak dira, Espainiako estatuan eginiko inkesta baten arabera. Nafar inkestatuen %95ek bere lanarekin pozik daudela erantzun dute. Nik beti pentsatu izan dut hau bezalako emaitzak beste inkesta baten emaitzekin batera aurkeztu beharko liratekeela, seinalatuz inkestetan tokian tokiko elkarrizketatuen zenbatekoak gezurra esaten (duela aitortzen) duela. Nafarroan altua behar du portzentaje horrek ere. Edo, bestela, bada hemen nik ulertzen ez dudan zerbait.

Zenbaki gose esnatu naizela aprobetxatuz, hona ekarriko dut berriki agertutako beste estatistika baten ondorio tristea. Lan bera egiteagatik gizonezkoek eta emakumezkoek kobratzen duten diruaren aldea handitu egin da estatu osoan, bereziki Nafarroan, non arrakala deigarria den (Aragoik bakarrik gainditzen du): %29,57koa.

Nire kalkuluak gaizki ez badaude, batez beste, nafar emakumezko batek ia 99 egun gehiagoz lan egin beharko luke urtean, gizonezko bati lan berberagatik ordaintzen zaiona eskuratzeko. Hala izanik ere, baldin badago lanarekin pozik dagoela erantzuten duen emakumezko langilerik, inkestetan sistematikoki gezurra esaten dugu edo digute edo tontoak gara edo lan asko egiteko dago oraindik.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.