Angel Erro.
JIRA

Deskonexioa

2015eko uztailaren 8a
00:00
Entzun
Jonathan Barnes filosofoak, bere anai Julianek kontatuta dakigu, heriotzatik hurbil egon den hiru esperientzietatik lehenean amorru bortitza sentitu zuen, bere burua egoera horretan jartzeko arduragabekeriagatik; bigarrenean, lotsa moduko bat, bere kontuak zer nahaspilatan abandonatzen zituen. Ni ez naiz inoiz hilzorian izan, eta ez dakit berdin gertatuko zitzaidan. Oso erraz irudikatu ahal dut baietz. Koltxoi azpiko aldizkariak—metafora bat da— zakarretara bota ez izanaren edo eguneko testua entregatu gabe gelditzearen larriduraz hiltzeak azken unea goibel dezake, heriotzaren balizko bakea ezertan ez utzirik.

Halere, badago denok bai bizi izan dugun beste sentsazio bat. Hain garrantzitsua iruditzen zaigun egunerokotasunarekin —izan nazioarteko edo etxe ondoko notiziak, izan adiskideekiko tratua— tarte batez etetearena—izan oporrak hasi dituzulako, izan sakelakoa itzali zaizulako edo zure herriko festak direlako—. Ez da heriotza, jakina, baina neurri batean bada, heriotzaren irakaspenetako baten aurrerapena badakarrelako: deskonektatuta egon zaren denbora tartean, mundua ongi moldatu da zure laguntza, interes informatibo edo txio sutzailerik gabe. Heriotzak, bere unean, ez dakit; honek bai ematen dit bakea.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.