Angel Erro.
JIRA

Aholkua

2015eko uztailaren 9a
00:00
Entzun
Euskal Herriko festa eredu [hemen bost silabako adjektibo bat falta da]aren estrategia nagusiek, aisialdi sareak gainditu ez ezik, auzi larrian jartzen dituztelako froga agerikoa dugu bortxaz ezarririko elkarbide afektiboen mailakatze dirunormatiboa. Azken hamarraldietan gure kaleetan ez ezik gure kokagune urbanoan areagotu den mimetismoak burugabetza akritikora garamatza.

Gure festen egiturazko kapital sinbolikoa birplanteatu behar baldin badugu, praktika kontsumistak alboratu eta mozo-peñakeriaren subjektu ludiko moduan birdefinitzea beste biderik ez dago. Aisialdiaren gozaketa estrategia berri bat eta jostaketasun ekipolenteari doakotasun itxura eta askapen higikundeen eskuzabaltasun liberatzailea ebasten dioten sanferminkerien aurkako iraultza jendebanako bakoitzaren esku eta hankarte dago. Uko egin diezaiogun behingoz diru xahutze adigogorraren alde unibertsala jai gogoaren hezur-muintzat jotzeari. Identifika ditzagun arrazoizkotasun elkarreragile ekonomikoek sortzen duten asperdura semiotikoaren erroak eta bihur ditzagun gure alde.

Edo irakurleen artean euskara behar bezala ulertzen ez duenik baldin badago aholku hau berau itzulita nahiago badu: ongi pasa eta gutxi gasta!
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.