Angel Erro.
JIRA

Egitasmoak

2015eko abenduaren 31
00:00
Entzun
Zutabe honek bi egunetarako balio behar du, baina ez bi egun nolanahiko, urteko azkenerako eta beste urte bateko lehenerako baizik, bi data horiek dakarten solemnitatearekin. Urteak eman duena gogora nezake, azkenean ondorioztatzeko, Whatsappera urtero iristen hasi zaidan habaneraren bertsoek, Kirmen Uriberi —faltsuki— egotzitakoek, egiten duten bezala, asko eta asko izan direla aurtengo gertakizunak, batzuetan gauza alaiak eta besteetan ilunak. Hori baino, uste dut hobe dudala lerrook etorkizunera proiektatzen baditut, urteko azken egunean hain usu praktikatzen den hurrengoaren helburuak zerrendatzearen kirolean, suerte apur batekin urteko lehen egunean oraindik indarrean egon baitateke.

Honakoak dira 2016rako nire egitasmo onak. Ezezagun batekin batera piano inprobisazio bat egin Parisko tren geltoki batean. Pianoa jotzen ikasi. Itxaro Bordaren Ultimes Déchets irakurri. Ikasi beste hizkuntza bat. Ez hil. Neure buruaren spin-off bat hasi. Jende trinkoari ihes egin. Adiskideen haur txikiei ez galdetu inoiz senargai edo emaztegairik ote duten. Atzerritarra izan toki gehiagotan. Datorren urteko azken zutabean zerrenda bat osatzearen irteera erraza hartu gabe, eguneko gai normal bat jorratu.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.