Anjel Lertxundi.
HITZ BESTE

Erdarakada

2014ko azaroaren 21a
00:00
Entzun
Lanak ez die elkarrekin egoteko asti handirik ematen, baina gaur ere, ilunabarretik ohera bitartean izan duten denbora apurrean, bikoteko hiztun jantziak hainbat zuzenketa egin dio, ez beti gozo, bikoteko hiztun eskolatu gabeari: ergatiboa, aditz laguntzailearen akats tipikoren bat, lexikoa... Baina hiztun jantziak erdarakaden kontra jokatzen du gupidagabeen, ez du bat barkatzen, eta eskolatu gabeak esan dionean zure ama ikusi dut kaletik, hiztun jantziak kaletik edo kalean?, bota dio. Hiztun eskolatu gabeak, pazientzia bildurik, zer moduz geratzen zait kamisoia? galdetu dio; kamisoia ez da geratzen!, erretxindu zaio hiztun jantzia. Zurekin ez du pena merezi!, lehertu da hiztun eskolatu gabea, eta, besteak ezer esan aurretik, erdarakadarik gabeko gaztelanian hasi zaio: baietz, badakiela ez dela pena merezi esaten, baina halaxe atera zaiola, ezin duela gehiago!

Hiztun jantziak masaila laztandu dio, hitzik gabe barkamen eske.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.