Angel Erro.
JIRA

Premiazko

2015eko otsailaren 3a
00:00
Entzun
Kontuak uste baino askoz gaizkiago ibili behar du, ezin irudikatu arte eduki behar dituzte darabiltzaten barne inkestak aurka, beraiengan pentsaezina egiteko ere prest badaude. Nafarroako Parlamentuko bozeramaileen batzordeak, PPren abstentzio bakarrarekin, hots, UPNren aldeko botoarekin, onartu du presakoa dela bertan behera uztea frankismoarekin lotura izan zuten pertsonei egindako aitorpen publiko eta administratiboak.

Bitxia da akaso bertan behera utzi beharko dutelako Gobernuak eman duen azken Nafarroako Domina. Zer esanik ez Francisco Francori berari emandakoa!

Gero ikustekoa izanen da bertan beheratze hauek nola gauzatzen diren, ohituta baikaude tranpa eta malabarismoetara. Gerra betean Francoren Justizia (sic) ministroa izandako Tomás Domínguez Arévalo, Rodezno kondeari eskainitako plaza 2009ko ekainaren geroztik Rodezno konderriari eskainita dago. Legea bete da, izandakoen ondorengoen artean barre asko eraginen zuen trikimailu asmamen handikoaren bitartez.

Jolas horietara ematen diren berberak dira orain premiazkotzat jo dutenak seme (frankista) kuttunei kuttuntasuna kentzea, urteetan saihetsi duten arren. Hobe da berandu inoiz ez baino. Erne, hori bai, premiazko benetan zer duten.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.