HITZ BESTE

Titularrak

Anjel Lertxundi -

2015eko irailak 4

Hegoaldean gehien saltzen den egunkariaren atzoko azalean, itsasoak turkiar hondartza batera botatako ume ito baten argazkia. Titularrak zioen: «Tragedia jasanezina». Jasanezina balitz… Espainian gehien saltzen den egungariaren azalak ume ito beraren argazkia zekarren, baina polizia baten besoetan. Titularrak: «Europaren kontzientzia inarrosten duen irudi bat». Europaren —europarron— kontzientzia inarrosiko balu…

Irudi bata eta bestea ikusi genuenok eta titular bata eta bestea irakurri, oka hasi ginen edo gosaltzen segitu genuen? Tragediaren pisu jasanezinak noraino eragotzi zigun egun normala egitea? Kontzientzia inarrosiaren ziztadek nola eragin zioten gure eguneroko errutinari?

Tragediaren aurreko erostak erretolika huts izan ez daitezen, hainbat euskal erakundek errefuxiatuak babesteko erabakia hartu du, tragedia jasanezina egiten zaien eta beren europar kontzientzia inarrosia sentitzen duten herritarren izenean.

Goizeko buletina

BERRIAren papereko edizioaren gai nagusiak biltzen ditu egunero (astelehenetan salbu). Goizean goiz iristen da zure posta elektronikora.

Albiste gehiago

Debatea

Debatea

Kirmen Uribe

Trumpen eta Bidenen arteko lehiari begira jarri da Kirmen Uribe ere, aste honetako New Yorkeko munduak podcast-ean.

 ©Malen Amenabar Larrañaga / Txakur Gorria
Itziar-Ondarroa
Hamabostaldia Mexikon

Hamabostaldia Mexikon

Kirmen Uribe

Berezko dudan baikortasun, ezen ez xalotasun, honek traizionatu egiten nau batzuetan. Gaztetan maite nuen Emil Cioran-en ezkortasun beltza, baina orain, zer esango dizuet, nahiago dut Bertrand Russell-en inkonformismo bizizalea. Uste genuen abuztuaren bukaeran gauzak hobeto egongo zirela Covid-aren kontuarekin, Europa eta Estatu Batuen arteko mugak zabalduko zituztela eta ez genuela arazorik izango New Yorkera itzultzeko. Baina ez da izan horrela.

Irakurle agurgarria:

Honaino iritsi zarenez, eskaera bat egin nahi dizugu: irakurtzen ari zaren edukia eta egunkaria babestea, konpromiso ekonomikoa hartuz. Publizitatea eta erakundeen diru-laguntzak ez dira nahikoa BERRIAren etorkizuna bermatzeko. Sarean eskaintzen dizugun edukia irakurtzen duzuen milaka irakurleek proiektuari ekarpena eginda, urrutira iritsiko ginateke.

Kazetaritza libre, ireki eta independentea egin nahi dugu euskaldunontzat. Euskaraz informatzea delako gure eginkizuna, eta zure eskubidea.Lagun gaitzazu bide horretan. Idatzi gurekin etorkizuna. Geroa zugan.

Martxelo Otamendi
BERRIAko zuzendaria

Izan zaitez BERRIAlaguna