Anjel Lertxundi.
HITZ BESTE

Kostata

2014ko uztailaren 15a
00:00
Entzun 00:00:00 00:00:00
Fabulatzea dut lanbide, zirkunstantzia ugariak —askotan arrotzak— irudikatzea—, baina zaila egiten zait Oteiza orain ehun urte imajinatzea Orio bezalako herri batean, aireak ere euskaraz egiten zuenean, euskara jakin gabe. Arrotza egiten zait Basterretxea irudikatzea euskaraz jakin gabe garai bateko Bermeoko kaleetan. Ezin dut euskara ez zekien bertako mutiko baten argazkia osatu gerra aurreko Ordizian—ez dakit Nikolas Lekuonaren kasua ote zen—. Erdiko klaseko familietan jaioak dira hirurak, sektore pribilegiatuenek euskara eta progresoa kontraesankortzat jotzen zituzten garaikoak; modernismoa eta abangoardiak sakonera handiko ibilbidea egiten ari zirenekoak gaztelaniaz…

Kontu jakinak dira, baina hala ere… Hala ere, asko kostatzen zait hiru mutiko haiek Orioko, Bermeoko, Ordiziako kaleetan imajinatzea, korrika eta builaka gaztelaniaz, inoren destainarik jaso gabe, inoiz deseroso sentitu gabe…
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Kazetaritza propio eta independentearen alde, 2025 amaierarako 3.000 irakurleren babes ekonomikoa behar du BERRIAk.