Angel Erro.
JIRA

Bazterretik

2015eko uztailaren 24a
00:00
Entzun
Kornerrak ongi nahastu ditu Municheko Bayern futbol talde maskulinoaren entrenatzailearen erabakiak, Kataluniako zerrenda bateratuaren azken postuan plebiszito tankerako hauteskundeetara bere burua aurkeztekoak.

Tarte handia hartu du notiziak informatiboetan, eta denetarik entzun behar izan dugu. Futbolak Espainian duen, eta batek daki Katalunia independentean ere izanen duen, garrantzia aintzat hartuta, ulertzekoa da hala ohorezko lekua berari gorde izana nola Espainiako hainbat hedabideetan eragindako amorrua eta kontrako erreakzioak. Horri erantzun dio Pep Guardiolak politikan parte hartzeko bere hiritar eskubidea aldarrikatuz, noski.

Horretarako, bizitzan egiten dugun guztia politika delako topiko —tira, edo ebidentzia— erantzunezinera jo du (horri uko egiten saiatzeak argudioa indartuko luke). Neurri batean sentitu dut arrazoia eman didala, aspaldiko nire zutabe batean Bayern entrenatzera joateko eskaintza onartzea (edo, auskalo, kontrata zezaten maniobratzea), alemana hain saiatuki ikastea, aldez aurretik diseinatutako estrategia politiko bat zela esaten nuenean. Europan zartagina giderretik duen herrialdean itzala eta (alemanezko) ahotsa duen futbolari ohi batek bazterretik sartu die gola hainbati.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.