Angel Erro.
JIRA

Zurrakapote

2014ko irailaren 4a
00:00
Entzun
Yolanda Barcinak bere burua aurkeztu du hurrengo foru hauteskundeetan bere alderdia ordezkatzeko, eta inork ez du txintik atera. Alderdikide asko porrotaren zain egonen dira, Barcinaren ezusteko (baina, ai, ez dadila inor fida) garaipen bat ia gaitz erditzat joaz. Giulio Andreottik esan omen zuenez, «adiskide minak daude, adiskideak, ezagunak, aurkariak, etsaiak, etsai gorriak eta… alderdikideak».

Ohituta gaude UPN kaosaren aurkako irtenbide bakar gisa aurkezteko. Kaosari deitura asko ematen dizkiote. Luzeena, «Nafarroan, erkidego bereizi moduan, sinesten ez dutenak». Laburrena, «los vascos». Aurrekoan, izendapen berria gehitu zion: mazedonia. Bitxia da konparazioa ez baita apokaliptikoegia, egunotako beroaldian nahiko freskagarri eta nahigarria baizik. Eta bitxia da, bestela ere, gauza jakina delako, inongo inkestak zalantzan ipinia, UPNk gobernatzekotan mazedonia, edo fruitu nahaski, edo sangria, edo —hemengoago— zurrakapote are harrigarriagoa prestatu beharko duelako. PPren beharra izanen dute seguru. Parlamentura sartuko balira, baita UPyDrena ere, antiforalista errotikoak izanda ere. PSNri ate-joka ibili beharko dute seguruenik, horrek espresuki Barcinari behin eta berriz betoa jarri badio ere.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.