Angel Erro.
JIRA

Beltza

2015eko ekainaren 19a
00:00
Entzun
Oraindik ez dut erabaki zer pentsatu Rachel Dolezalen kasuaz, eta ez dakit zutabe honen tarte laburrean iritzi bat garatzeko denbora izanen dudan.

Dolezal Estatu Batuetako gutxiengo etnikoen aldeko elkarte baten burua zen, harik eta jakitera eman duten bera, hainbat urtez bere burua beltz moduan pasarazi badu ere, arraza zurikoa dela, gurasoek, biak zuriak, egiaztatu dutenez. Kritika asko jaso ditu, baina baita izan du defendatzailerik, haren kasua pertsona transgeneroekin erkatu dutenak. Hitzetik hortzera, konparazioa errazteko, egunotan ere portada batean bere burua, berrituta, erakutsi duen Caitlyn Jenner, orain urte batzuk, gizon moduan, domina olinpikoren bat irabazi zuena. Batak laidoak, besteak zorionak.

Aktibistak lehiatu dira bi kasuak konparagarriak ez direla, transrazialtasuna existitzen ez dela esaten, nor jaiotzean egokitu zaion arrazaz beste batekoa senti daitekeelako argudioa oso tentagarria den arren.

Guztietan bitxiena egiten zait Rachel Dolezalek kanpoko zer aldaketa gutxi behar izan dituen andre kaukasiar estandarra izateari utzi, eta beste arraza batekoa izateko. Ia Clark Kentek bezain gutxi. Zuri beltzaranago asko ezagutzen ditut nik. Arraza ez baita azal auzia, sozialki erabakitako kontua baizik.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.