Anjel Lertxundi.
HITZ BESTE

Ereduak

2016ko ekainaren 8a
00:00
Entzun 00:00:00 00:00:00
Kazetaritzarengatik diote (kazetariek, noski) munduko ofizio ederrena dela. Kazetaritzarengatik diote (kazetariek, noski) munduko ofizio putakumeena dela. Espainiako hautagaiei egiten (eta egingo) dizkieten elkarrizketak tokitan daude BBCen Margaret Thatcherri egin zioten hartatik. Kazetariak ekonomiatik beste gai batera pasatzeko asmoa agertu ziolarik, Thatcherrek errieta egin zion nagusikeria hain bereaz: «Ez, ez, aizu, gauza gehiago esan nahi dut orain arteko gaiaz, gure lorpen ekonomiko...». Kazetariak, ordea, eten egin zion jarduna bekainik zimurtu gabe: «Ni naiz elkarrizketagilea; beste gai batera pasatuko gara».

Halako jarrerek egiten dute eder kazetari-lana: zernahi koloretako boterearen morroi ez den jardunbide aske batek. Aldiz, presio politiko eta ekonomikoak gainetik kentzeko abildade faltak —edo haienganako konplizitate totalak— bihurtzen dute sasiko kazetaritza lana.

Zein eredutan gauzkaten ez da zaila antzematen.
Kazetaritza etikoaren arabera sortua

Nola bermatzen dugun edukien kalitatea

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Zure babes ekonomikoari esker egiten dugu kazetaritza konprometitua. BABESTU BERRIA