Angel Erro.
JIRA

Prentsatik

2014ko urriaren 10a
00:00
Entzun 00:00:00 00:00:00
Ebolaz kutsatu den erizain laguntzailearen kasu honetan guztian bada bereziki deigarria eta bereziki zirraragarria egin zaidan kontu bat. Kontu deigarri eta zirraragarri askoren artean bat. Ebola zuela prentsatik jakin zuen. Ospitalean zegoen baina inork ez zion deus esan. Mingarria da lagunen kontuez kaletik jakitea, are mingarriagoa zuri dagozkizunean. Kasu honetan mingarritasunak ez du neurririk ezagutzen.

Ez da bakarra izan. Eria ospitale normal batean hamasei orduz artatzen eta bera ere kutsatzeko arriskuan egon ondoren, gertutik zaindua izateko bere borondatez ospitaleratu den medikuak ere eskutitz batean esana utzi du, gauza deigarri eta zirraragarri askoren artean, bera ere prentsatik izan zuela bere pazientearen odol analisien berri. Eriaren ondoan zegoen medikuak baino lehenago egunkariek jakinarazi zuten. Ebola kasuetarako erreferentziazko zentrora eraman zezaten bitan eskatu zuen. Bigarren alditik eraman zuten arte bost ordu pasa ziren.

Estatu honen barne funtzionamendua ulertzeko aukera paregabea: banakoaren duintasunaren gainetik botereen betiko jolas aspergarria, batek daki zer interesen defentsa alferrikakoan.

Beldurra ematen dit orduotako deietan zertan arituko ziren pentsatzeak.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Kazetaritza propio eta independentearen alde, 2025 amaierarako 3.000 irakurleren babes ekonomikoa behar du BERRIAk.