Angel Erro.
JIRA

Sexua

2015eko apirilaren 30a
00:00
Entzun
Donostiako apezpikuak sexuari buruzko liburu bat idatzi du, euskalduna den arren, gaztelaniaz. Izenaren aukeran ez ditu urruti ibili marketinaren estrategia oinarrizkoenak, sexo hitzak, izenburuan agertzeaz gain, eta arrosa kolorez agertu ere, haragi irekiaren edo desio hanpatuaren kolore bekatuzkoan alegia, izenburuaren gainerako hitzen tamainaren lau edo bost halako hartzen baitu.

Irakurri ez badut ere, astebete neure burua ez beste inor ukitu gabe eginen nuke barruan ahaleginduko dela sexua galarazten, ezkontzaren kanpokoa bada, sexu bereko bi pertsona edo gehiagoren artekoa bada, sexu ezberdineko bi lagunetik gorakoen artean bada, nor bere buruarekikoa bada, rol jakin batzuk begiratzen ez baditu, hau da, nire ustez (kalkuluak gutxi gorabeherakoak dira), sexu jardueren gehiengo handia, baina, hala ere, sexu hitza erabiltzera ausartu da, normaldua balu bezala.

Ni ez naiz nor gotzainak gai horren inguruan liburu bat idazteko eskarmentua jujatzeko; lehen eskutik heldu zaion edo irakurri edo entzundakoetatik. Bigarren kasu honetan, duda egiten dut sexua modu osasuntsuan bizi duen jende asko ezagutzen duenik. Pena da. Bakoitzak ahal duguntxoa egiten dugu, baina irakaspenik ematen ibili gabe.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.