Angel Erro.
JIRA

Bariazioak

2015eko ekainaren 23a
00:00
Entzun
Euskal Herria superpotentzia emozional bat da. Hemen superpotentzia adberbial bat da. Super Herria euskal emozio potentzial bat da. Emo bat super luze eta zabal datza. Emoziozko negarra berez ur termal bat da. Euskal Herria superpotentzia tropikal bat da.

Emozioari superpotentzia agramatikal bat gara. Inpotentzia super arazo urogenital bat da. Supernoba eztanda—hunkigarriki— sideral bat da. Euskal Herriari nork emon zion ahalorde notarial bat? Superstizioa herri emozio atenporal bat da. Hunkigarritasunaren kokalekua balbula mitral bat da.

Bertsolaritza epaiketa berbal bat da. Hunkitzen saiatzea por vía parenteral. Deformazio profesional bat. Eginahalak eginahal. Handiesanaren erritual bat. Gutun pastoral bat.

Superpopulazio malthusiarra herritarren handitze esponentzial bat da. Euskal Herriaren gain-emozionalizazioa estatu konfesional, estraofizial bat da. Falta pertsonal bat. Gaixotasun funtzional bat.

Nik zer super nahiago dudan, euskal dar-dar: ezin esan ahal bat, hanka zabal eta heavy metal, razonablemente arrazional. Jende, tarteka eta batez ere atzera begira, zoriontsua, herri libre batean, bai, baina gauza batek bestearekin zerikusi gutxi daukala jakitun.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.