Anjel Lertxundi.
HITZ BESTE

Exoplanetak

2016ko maiatzaren 12a
00:00
Entzun
Exoplanetak, edo, Eguzki Sistematik kanpo, beste izarren eraginpean dauden planetak. Mila eta laurehundik gora halako deskubritu izanaren albistea eman digute eguntsuetan. Nork ziurta dezake ez dagoela bizitzarik gure planetatik at... Eta balego bizia garatu duenik... Guk ez dugu haien arrastorik, haiek badute geurerik? Ate asko zabaltzen zaizkio jakin-minari, baldin bestearen existentziaren hipotesia hutsak irudimena durduzatuko baligu noski.

Fantasia durduzatu badizut, ez daukazu hain urrutira joan beharrik exoplaneten bila: halako batean bizi zara. Hereneguntxe, elkarren arrotz izatera kondenatu nahi dituzten bi exoplaneten hitzarmena sinatu zuten Barkosek eta Urkulluk. Exoplaneta bat da euskara ere erdaldun munduarentzat. Guk ondo ezagunak ditugun bitartean, gu guztiz arrotz gatzaizkie: begiratu egin digutela ematen duenean ere, edo ez gaituzte ikusten, edo ezin dute jan beren ekosistematik kanpo bizitza egotearen hipotesia hutsa.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.