Albistea entzun

HITZ BESTE

Nahigabea

Anjel Lertxundi -

2015eko ekainak 3

Nahigabean hirekin eta heureekin» hitzekin bukatu du lagun alargundu berriari bidali nahi dion mezua. Testu osoa errepasatu du okerrak zuzentzeko. Nahigabe hitzean gelditu da. Formula konbentzional bateko hitz fosil bat da berarentzat. Doluminetan ez bada, erabiltzen ez duena. Baina, bat-batean, inoiz ikusi ez zion distiratxo bat —konposaketarena— nagusitu zaio. Nahigabea, nahi gabea. Inork deitu gabe etortzen da atsekabea.

Bi formen ezberdintasunak sakonera du. Nahi eta gabe batzen badira edo aparte idatziz gero, doluaren bi alde nagusiak dauzkagu. Nahigabea —zoritxarra, mindura, atsekabea, bihotzeko iluna—, ez dator inoren interbentzioaren eskutik. Ez dago kulparik. Ez dago Jainkorik edo paturik istripu baten edo gaitz larri baten atzean, halabeharra baizik, eta horra non beste hitz eder batek egin digun distira, hala beharko zuen etsipenak piztuta.

Inoiz ez bezalako sentimenduz eman dio irteera mezuari.

Irakurle agurgarria:

Honaino iritsi zarenez, eskaera bat egin nahi dizugu: irakurtzen ari zaren edukia eta egunkaria babestea, konpromiso ekonomikoa hartuz. Publizitatea eta erakundeen diru-laguntzak ez dira nahikoa BERRIAren etorkizuna bermatzeko. Sarean eskaintzen dizugun edukia irakurtzen duzuen milaka irakurleek proiektuari ekarpena eginda, urrutira iritsiko ginateke.

Kazetaritza libre, ireki eta independentea egin nahi dugu euskaldunontzat. Euskaraz informatzea delako gure eginkizuna, eta zure eskubidea.Lagun gaitzazu bide horretan. Idatzi gurekin etorkizuna. Geroa zugan.

Martxelo Otamendi
BERRIAko zuzendaria

Izan zaitez BERRIAlaguna

Astekaria

Asteko gai hautatuekin osatutako albiste buletina. Astelehenero, ezinbesteko erreportajeak, elkarrizketak, iritziak eta kronikak zure posta elektronikoan.