Anjel Lertxundi.
HITZ BESTE

Gutizia

2016ko urriaren 21a
00:00
Entzun
Bizi garen munduan, arnasten dugun giroan galtzaile patetikoa izatea da ondradu ibiltzea. Uler bedi: ondradu izateak ez dakar etekinik, ez du esker onik, ergel fama da dakarren sari bakarra. Eta hara non ondradu izateak lotsa pasatzera ere behartzen gaituen: ba, bai, Luxia, BEZarekin nahi diat mesanotxearen faktura. Eta hori esan beharraren deserosotasuna eztarritik behera irentsi eta gero, postontzitik jaso berri duzun iragarkiak esaten badizu «ez hadi tontoa izan!» zizareak ero-dantzan hasten zaizkizu tripetan. Ez, ez zaigu tonto eta lotsagarri gelditzea gustatzen.

Aprobetxategiak gara, eta gaur BEZa, bihar saretik jaitsitako liburu bat, tontotzat har ez gaitzaten zuritzen dugu gure jarduna, inori kalterik egiten ez diogulakoan aprobetxatzen ditugu musutruk ahotik musurako gutiziak, maiz kapritxo hutsak omen direnak. Ahapeka esatekoa: latinezko cupiditiatik dator gutizia, frantsesez cupiditè eta gaztelaniaz codicia esaten zaion horixe.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.