Angel Erro.
JIRA

Onenean

2015eko ekainaren 18a
00:00
Entzun
Pellok galdetu dit ea ez nuen goizean egiteko hoberik Nafarroako Parlamentuaren eraketa ikustea baino, eta ez, ez nuen. Hasi eta buka ikusi dut adineko mahaiak, Koldo Martinez buru, nola deitu dituen, hainbat aldiz, askoren izen eta bi abizenak ia buruz ikasteraino, berrogeita hamar parlamentariak, alfabetoaren hurrenkeran, karguaren zina edo promesa egin zezaten edo, gero, Parlamentuko mahaiaren postuen botoa emateko. Ekitaldia hasi eta buka, euskara izan da nagusi. Euskararen presentzia kontu sinbolikoa, nekez betea edo ametsa izatetik errealitatea izatera pasa da. Ahaztuta genuen euskara ofiziala, instituzionala izan zitekeenik, orain arteko bazterketa egoerara ohituta.

Batbedera ohitu beharko da zerbaitera. Baita elebakarra ere. Eman diezaiegun bere denbora. Onenean, legealdi honetan parlamentari elebakarrak zerbait falta dutela ikasiko dute (aldibereko itzulpenaren kaskoak). Onenean, hurrengo legealdian Parlamentuko mahaiburuak, dena dela ere, praktikotasunez elebiduna behar duela ohartuko dira. Onenean euskara eguneroko lan tresna izanen dute. Onenean kaleetan ere denok, atzoko ekitaldian entzun genuen proportzio berean. Onenean hizkuntza gutxienekoa izanen da guztiontzat hurrengoan.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.