Angel Erro.
JIRA

'Flojito'

2017ko martxoaren 23a
00:00
Entzun
Ez dut asteartero Ur Handitan saioa ikusten, baina bai leitzen sare sozialetan emanaldiari buruzko iruzkin piloa, ohetik, eta batzuetan hurrengo egunean bilatzen dut online. Herenegun, kontrakoa: Twitterreko mezu faltak edo mezuen hoztasunak zuzenean ikustera bultzatu ninduen. @desplazatua-k gaiari egotzi zion: ligatzeko eta sexua bilatzeko baliabide (zahar eta) berriez aritzeak produkzioa zaildu eta «Txiolandian ere jardun gutxixeago» zekarrela. @zuribostnerisei-k baieztatu: «Twitter diferentziaz mutuago dago aurreko astearteak konparatuta». @EtorManterola-k «Gaur Twitter flojito... Zergatik ote?». Baten batek «aurrekoak bezain interesgarria» ez izateari egozten zion. Beste batek aurrekoak bezalako «gai serio eta hunkigarria» ez izateari. Ez nago ados.

Euskal idazle handi bat cruising-az hizketan agertzeak ez zuen sarea sutan jarri. ¿Qué os pasa a los vascos?, Eugenia lagun madrildarrak beti galdetu bezala. Inork ez zuen Juanjo Olasagarre izenez aipatu, maltzur aritzeko bazen ere. Pentsaezina erdal idazle bat erdal telebistan agertu balitz. Irudipena dut euskaldungoak bere burua (bere unibertsoa) gehiegi mugatzen duela, zorrotz zedarrituta zein gai diren guretzako modukoak eta zeintzuk guretzako flojitoegiak.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.