Anjel Lertxundi.
HITZ BESTE

Hausnarrean

2015eko maiatzaren 23a
00:00
Entzun
Hausnarketa eguna gaur, jar dezadan nire burua hausnarrean, behi batek berea bere tresabian bezala. Baina hausnarrean zertaz, ez bada demokraziaz, teorian hain panpoxoa den panpinaz baina praktikan zabortegi batetik aterea ematen duen auskalo klaseko txotxongilo zikin zirtzilaz. Gehiengoaren ondran minoriak isiltzen, mesprezatzen, baztertzen dituenaz. Berdintasunaren bila saiatu ordez, aberatsen eta pobreen arteko amildegia handitzen duenaz. Espekulatzaile finantzariak saritzea eta ahulenak zigortzea legeen babesarekin janzten duenaz. Ustelkeriaren kontrako mekanismoak jarri ordez, demokrazia bera bihurtu izanaz ustelkeriaren makinaria nagusi. Eta abar.

Gaurko egunak biharko botoaren hausnarra du helburu, baina, ai eta milatan ai!, ez dakit ba nik gehiegi pentsatzeak ez ote dakarren kontrako efektua, eta bihar bozkatu nahi dugunok ez ote dugun hobe gaurko eguna parrandatxoren batekin gozatzea hausnarrean koleratzea baino.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.