Angel Erro.
JIRA

Nire

2015eko urtarrilaren 4a
00:00
Entzun
Atxagak ezagutzera eman zituen, Soinujolearen semea eta Markak liburuetan aipatuta, euskal artzainek Nevadako zuhaitzen azalean eginiko carving edo inskripzioak, gizabanakoak bere marka utzi, hemen izan nintzen esan beharraren adibidetzat.

Horretatik izanen du monumentu babestuen gainean idazteko beharrak ere bai, nahiz eta literatura eta edergarri gutxiago eskaini zaien. Bere izenaren iniziala (K), egolatriaren tamainako neurri oparoan (17x23 zm), Erromako koliseoaren pareta batean harri batekin grabatu du turista batek. Atzitu eta epaitu dute (beteko ez duen lau hileko espetxealdia eta 20.000 euroko isuna). Hemen izan nintzen adierazi behar testimonialaz gain, egolatriatik ere egon behar du ekintzan. Egun, Koliseoa atzean dugula, selfie bat eginez eta batez ere sareetan zabalduz ase dezakegu. Argazkietan harrapatzen duguna geure egin nahi dugu, harria irarriz bezainbesteko gogoz. Historiari kendu eta geure biografian sarrarazi.

Segoviako akueduktuan norbaitek NIRE idatzi du espray batekin. Ezabatu ez balute, lau lagun adingabeek beren inizialak batuz egin dutela aurkitu ez balute, denborak arrazoia emanen zidan, antzinateko euskararen hedapenari buruzko teoria (hemen ere egolatra) batekin batera.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.