Angel Erro.
JIRA

Gertuago

2015eko martxoaren 24a
00:00
Entzun
Hezkuntzari eta erosotasunari zor diogun ohitura infantil bati jarraituz, tragediak Grezian edo, Antzinatekoan batez ere, baina baita gaurkoan ere, kokatzen ditugu. Gertuago gertatzen direnean, ez dakigu zer izen eman, tragediarena txiki gelditzen zaio bat-batean. Eredugarritasuna galdu eta zerbait terrible bilakatzen dira, gure biografian (edo ia-ia) sartuta..

Miren Peña izenarekin denok hil gara, geure buruaz hil egin dugu, bakoitzari dagokion ehuneko esanguratsuan, joan den larunbatean. Azken asteetan hainbestetan irakurri dugun Faurecia lantokiaren gatazkaren larritasuna atzendu duenari errealitate ankerra begi aurrean paratu zaio. Hipoteka ordaindu ezinari bankuek sorgortasunarekin erantzuten diotelako errealitate gordina ere bai.

Oraingoan ez da Espainia pobrean edo Grezia urrunean gertatu. Kalean gurutzatu izanen ginen asko, jakin gabe, Miren Peñarekin eta berea bezalako egoeran dauden auzo askorekin. Bankua ere ez da urrutikoa. Banku jator bat da, gutunak euskaraz bidaltzen dizkigu.

Akaso egun batean gu geu izanen gara ezezkoa, euskaraz, jator, gertuko jasoko duguna, orain irudikatzea errazago egiten zaidan tragedia baten balizko azkenaurreko atal batean. Edo gu geu ere, ezezkoa emanen duguna.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.