Albistea entzun

HITZ BESTE

Koska

Anjel Lertxundi -

2015eko ekainak 7

Gure txikian ere besteen handian gertatzen den bera ikusten diogu euskara batuari sortu, zabaldu eta sendotu genuenetik: kultur hizkuntza izateaz gainera, gero eta gehiago da, astiroegi bada ere, diruarena, politikarena, ikerketena, kirolarena, nongotasunaren sentipenarena. Hizkera gramatikalki finkatu batek, kulturalki errotuak, sozialki onartuak lortu du. Hizkera erregulatu batek: hau ondo dago, beste hori gaizki.

Euskalkien kaleetan, ordea, hiztuna libreago sentitzen da, ez du arauaren itzal luzerik, eroso sentitzen da irrirako, solaserako, aisiarako, burura datorkiona datorkion moduan —zuzentasunaren aingeru goardakorik gabe— esateko. Agian uste duguna baino distantzia handiagoa dago —euskaraz eskolatuentzat behintzat— batuan eta euskalkian jarduteko dauzkaten jarrera psikologikoen artean. Ez naiz aditua, baina uste dut gazteen jergez-eta ari direnek, diagnostiko zuzenak egiteko, erreparatu behar lioketela koska horri ere...

Sareko BERRIAzalea:

Irakurri berri duzun edukia eta antzekoak zure interesekoak badira, eskari bat egin nahi dizugu: Berria diruz babestea.

Zuk eta zure gisako sareko milaka irakurlek egindako ekarpenarekin, eduki gehiago eta hobeak sortuko ditugu. Eta, zuekin osatutako komunitateari esker, publizitateak eta erakundeen laguntzek bermatzen ez diguten bideragarritasuna lortuko dugu.

Euskarazko kazetaritza libre, ireki eta konprometitua eskaini nahi dizugu egunero; bizi zaren munduaren eta garaiaren berri ematen segitu.

Astekaria

Asteko gai hautatuekin osatutako albiste buletina. Astelehenero, ezinbesteko erreportajeak, elkarrizketak, iritziak eta kronikak zure posta elektronikoan.