Angel Erro.
JIRA

Bertsolari

2015eko irailaren 20a
00:00
Entzun
Gaur, Gipuzkoako Bertsolari Txapelketa abiatzen den egun honetan, aitorpen txiki bat eginen dut hemen. Gipuzkoako bertsolaria izan nahi izan dut beti. Inori, neure buruari ez bada, kalterik egiten ez dion nahikeria da. Bertsolari gipuzkoar bat nahi nuke izan, zuekin guztiokin hiruna bertsotan aritu ahal izateko. Bertsolari gipuzkoar luze-luze bat.

Bi gauzetako batekin konforma ninteke, jakina. Gipuzkoakoa izatea, berez, nahiz eta ahaldun nagusia izateko, gogoz onartuko nuke. Eta berdin, zer dakit nik, Arabako edo Nafarroako bertsolaria banintz. Baina horrela, —nire garaiko adibide bat jartzearren— Olentzerori eskatutako Barbie oparitu beharrean Nancy panpina oparitzen dioten umeak bezala, ezin zoriontasuna biribila izan. Euskaldun motz batentzat gauza desiragarrien goren maila, esan dut, Gipuzkoako bertsolaria izatea da, hegemonia eta subalternitatea gurutzatzen diren puntua. Besterik ez izan.

Egia da ezin naizela kexatu euskalduntasunak mundura nola eman ninduen: nafar eta poeta (nafarra izatea modan dagoen garaian; poeta, ez hainbeste, baina tira), nahiz eta azkenaldian gehiegi jarduten ez dudan, nafar gisa, alegia, etorkizuneko aditz marketan eta bertze detaile txiki batzuetan izan ezik.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.