Idurre Eskisabel Larrañaga.
BIRA

Oraindik

2014ko urriaren 17a
00:00
Entzun 00:00:0000:00:00
Idatzi dut Egunkaria auziaren amaierak korapilo bat nasaitu didala barruan, eta neure egin dudala Joan Mari, Iñaki, Txema, Joxe Mari, Ainhoa, Mikel, Fernando eta Begoren lasaitasun hasperena. Idatzi dut oroitzapenak trumilka etorri zaizkidala, gehienak terrorezkoak: Guardia Zibilaren akademietan programatutako robocop-ak Egunkaria-ko proiektukideak bahitzen. Giltzarrapoz itxitako egoitzak; euskara eta herrigintza sustatzen jarraitzeko tresnak lapurtuta. Torturatu eta zigortuen mina: Joan Mari, Iñaki, Txema, Martxelo, Pello, Xabier, Fermin, Xabier, Luis eta Inma; eta Martin, eta Ana Mari. Baina etorri zaizkidala gogorapen zoragarriak ere: elkartasun uhintzarrarena, lankide zoragarriena. Eta inoiz baino argiago ikustearena egiten genuena garrantzitsua zela.

Idatzi dut, hala ere, ez nagoela aseta: auzia amaitu delako baina injustizia ez. Eta Egin-ekoek jarraitzen dutelako espetxean. Idatzi dut bat natorrela Iñaki Uriak esandakoekin: Madrilen erabaki politikoz gertatu zela hura guztia eta herri honek beste baldintza politiko batzuk sortu behar dituela halakorik berriro gerta ez dadin.

Eta hori guztia idatzi ostean Aitziber Laskibarrek gogorarazi dit berripaper honen bidez jende andana espetxean edo auzitegira bidean dela oraindik: pintaketa bat egiteagatik, artikulu bat idazteagatik, informatzeagatik...
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Kazetaritza propio eta independentearen alde, 2025 amaierarako 3.000 irakurleren babes ekonomikoa behar du BERRIAk.