BIRA

Ezjakina

Miren Amuriza -

2016ko irailak 6

Joan zen zapatuan Espainiako Superkopa irabazi zuen Bera Bera (Donostia) eskubaloi taldeak Zuazorekin (Barakaldo) jokatutako finalean. Pentsatu nuen poztekoa dela estatu mailako txapelketa baten gorengo postuetan euskal talde bi egotea. Horraino ailegatu nintzen.

Ezer gutxi dakit eskubaloiaz: hiru-lau talderen izenak eta beste hainbeste jokalarirenak; aurpegia jartzen diodan bakarra, bestelako arrazoiengatik gainera, Eli Pinedo da eta bera erretiratu berri da. Esan nezake eskubaloi femeninoa komunikabideetan inbisibilizatzen dutelako dela, ez futbola, ez gizonezkoena ez delako, baina gezurretan ariko nintzateke; gaur egun, gura izanez gero, edozeri buruzko informazioa baitugu esku-eskura. Eskubaloiaz ezer ez badakit, kirola jeneralean interesatzen ez zaidalako da eta kirola ez bazait interesatzen ez da balio kritikagarriak ikusten dizkiodalako, neu jokalari negargarria izanik umetan higuina hartu niolako baizik.

Eremu subalternoetatik datozen gaien zentralitatea kolektiboki aldarrikatzeaz gain, kiroletan zein beste alor batzuetan, badugu ardura pertsonal bat ere: ez da gauza guztiei buruz jakitea, ezpada ezjakina ez izatea. Alegia zertaz (eta zergatik) dakigun eta zertaz (eta zergatik ez) pentsatzea; zeintzuk diren dianaren muinean dauzkagun gaiak, kezkak, eta zeintzuk euri tantaren uhinen antzean diluitzen zaizkigunak.

Goizeko buletina

BERRIAren papereko edizioaren gai nagusiak biltzen ditu egunero (astelehenetan salbu). Goizean goiz iristen da zure posta elektronikora.

Albiste gehiago

Santos Indurain kontseilaria prentaurreko batean, artxiboko irudian. ©Jesus Diges/EFE

324 kasu atzeman dituzte Hego Euskal Herrian

Berria

Kasuen beherakada orokorra izan da herrialde guztietan: Araban 44 kasu detektatu dituzte (-31); Bizkaian, 180 (-31); Gipuzkoan, 35 (-29); eta Nafarroan, 59 (-87). Nafarroako Gobernuak ez du neurri orokorrik ezarriko oraingoz. «Atzokoa ez zen alarma guztiak pizteko modukoa, eta gaurkoa ez da kriskitinak jotzekoa», adierazi du Santos Indurain Osasun kontseilariak.

Gizon bat PCR proba egiten, Donostian. ©Gorka Rubio / FOKU

Hogei milioi koronabirus kasu baino gehiago detektatu dituzte mundu osoan

Oihane Puertas Ramirez

COVID-19a 188 herrialdetara iritsi da, eta 736.000 lagun baino gehiago hil ditu.

Zahar etxe bateko egoiliarrak paseoan, artxiboko irudian. ©Marisol Ramirez/FOKU

Donostiako zahar etxe bateko egoiliar batek positibo eman du

Berria

Zahar etxe bereko bi langile ere kutsaturik daude.

Nafarroako osasun langileak PCR probak egiteko prest, artxiboko irudi batean. ©Jagoba Manterola/FOKU

Agerraldi bat detektatu dute Murillo el Fruto eta Zarrakaztelu inguruan

Berria

30 positibo atzeman dituzte; gehienak, laborarien artean.

Irakurle agurgarria:

Honaino iritsi zarenez, eskaera bat egin nahi dizugu: irakurtzen ari zaren edukia eta egunkaria babestea, konpromiso ekonomikoa hartuz. Publizitatea eta erakundeen diru-laguntzak ez dira nahikoa BERRIAren etorkizuna bermatzeko. Sarean eskaintzen dizugun edukia irakurtzen duzuen milaka irakurleek proiektuari ekarpena eginda, urrutira iritsiko ginateke.

Kazetaritza libre, ireki eta independentea egin nahi dugu euskaldunontzat. Euskaraz informatzea delako gure eginkizuna, eta zure eskubidea.Lagun gaitzazu bide horretan. Idatzi gurekin etorkizuna. Geroa zugan.

Martxelo Otamendi
BERRIAko zuzendaria

Izan zaitez BERRIAlaguna