Noiz sortua: 2017-06-06 00:30:00

BIRA

Eskolartekoa

Miren Amuriza -

2017ko ekainak 6

Gauzak txikian handiagoak dira; mantangorri bat hartz arrearen muturrean, esate baterako. Badator Bertsolari Txapelketa Nagusia eta azkenekoa zelan amaitu zen ikusita, izango da honezkero BECerako sarrerei buruz galdezka ariko denik. Nago hiruki forma duela finalaren arrakastak: alde batean dimentsio kulturala (euskarazko ekintza batean horrenbeste jende biltzea), bestean politikoa (nazio baten irudikapena gorpuztea) eta oinarrian emozionala («ni ere han egon nintzen» delakoa).

Datorren larunbatean, Eskolarteko Txapelketako finala jokatuko da Saran, eta 15-18 urte bitarteko gaztetxoak, zazpi lurraldeetakoak, ariko dira kantuan. BECekoak dituen hiru dimentsioez gain, plus bi izango ditu saioak: bata, adin horretan (gorputza, ahotsa, pentsaera, sentipenak... hain aldakor diren aroan) jendaurrera irtetea hamar bider zailagoa dela; bestea, larunbatean erdigunean egongo bada ere, gaztetxo horien jarduna oso bazterrekoa dela beren egunerokoan, oro har (Gipuzkoako guneren batzuetan salbu), 16 urterekin bertsotan aritzeak ez duela molatzen, alegia. Beraz, parte hartzaileei, finalistei zein sailkatu ez direnei, ospatzeko esango nieke; ospa ezazue oholtzara irteteko gai (izan) zaretela. Eta bertsozaleei, astebururokoei zein lau urtean behingoei, Sarako saioari arreta jartzeko gogorarazi; gauzak, dudarik gabe, handiagoak baitira txikian.

Goizeko buletina

BERRIAren papereko edizioaren gai nagusiak biltzen ditu egunero (astelehenetan salbu). Goizean goiz iristen da zure posta elektronikora.

Albiste gehiago

Covid-19 daukaten gaixoak zaintzen duten bi erizain besarkatzen 55 egun gaixo zeraman gizon bat sendatzean. ©Andoni Lubaki / Foku

Koronabirusaren azken datuak

Berria

Euskal Herrian 31.166 gaixok eman dute positibo guztira, koronabirusa atzemateko probaren bat eginda. Horietatik 2.150 hil dira. Grafikoak, albiste barruan.

Osakidetzako langile bat Txagorritxuko laborategi batean lanean. ©Gorka Rubio, Foku

Justizia Auzitegi Nagusiak ebatzi du Osakidetzak arriskuan jarri dituela langileak

Ainhoa Larretxea Agirre - Mikel P. Ansa

Osagileen sindikatuek jarri zuten salaketa, eta ekainaren 16an egin zuten epaiketa. ESK sindikatuak Nekane Murga Osasun sailburuaren eta Osakidetzako zuzendaritzaren dimisioa eskatu du. Osakidetzak, ordea, «positibotzat» jo du ebazpena, epaileak atzera bota dituelako sindikatuen «eskari gehienak».

Jendea paseoan, konfinamendua arintzeko lehen fasean. ©JON URBE/ FOKU

Jaurlaritzak ziurtatu du COVID-19aren agerraldiak «kontrolatuta» daudela

Irati Urdalleta Lete

Beste hamalau positibo eta hiru hildako daude. Jaurlaritzak pentsatu du neurriak areagotuko dituela jende pilaketak «mantenduz eta orokortuz» gero

Irakurle agurgarria:

Honaino iritsi zarenez, eskaera bat egin nahi dizugu: irakurtzen ari zaren edukia eta egunkaria babestea, konpromiso ekonomikoa hartuz. Publizitatea eta erakundeen diru-laguntzak ez dira nahikoa BERRIAren etorkizuna bermatzeko. Sarean eskaintzen dizugun edukia irakurtzen duzuen milaka irakurleek proiektuari ekarpena eginda, urrutira iritsiko ginateke.

Kazetaritza libre, ireki eta independentea egin nahi dugu euskaldunontzat. Euskaraz informatzea delako gure eginkizuna, eta zure eskubidea.Lagun gaitzazu bide horretan. Idatzi gurekin etorkizuna. Geroa zugan.

Martxelo Otamendi
BERRIAko zuzendaria

Izan zaitez BERRIAlaguna