Albistea entzun

BIRA

Ezabatua

Garbine Ubeda -

2015eko ekainak 19

Ohi bezala, artikulua idatzi eta Irunero aldizkarira igorri du Yurre Ugartek. Herrian nagusi diren kontuez dihardu, bere ikuspegitik, naturala den bezala. Medioak, ordea, atzera bota dio, bertan argitaratzen den lerro bakoitzak udalaren onespena behar duelako hitzarmenez (bestela ez baitago diru-laguntzarik), eta idazlearen azken paragrafoak ez du alkatearen bahea pasa. Baina zer demonio idatzi ote du, zer subertsio, zer perbertsio, zentsuraren atzaparretan erortzeko?

«[...]Seguru aski, alkate jaunaren dohainetako bat da aurrez aurreko ausardia eta presentzia, politikari gutxik erakusten dutena. Akaso bere garaipenaren gakoetako bat da. Ekain irundar honetan, azkenean, galdera zehatza bota dugu airera, baina; zergatik ezkutatzen ote du ausardia hori alardearen egunean? Zergatik, Udaletxean, guztion etxe publikoan, ez ote da ausartzen ongi etorria ematera alarde publiko bakarrari, emakumeak soldadu bezala integratzen dituenari? Botoa ematen ez dioten hiritarrek ere, errespetu osoarekin, hauteskunde kanpaina betean etxeko txirrina jo zienean, atea ireki zioten legez. Irun aurrerakoi, integratzaile eta solidarioa —agintean daudenen aipu literala da— zehazten hasteko beharrezkoak diren urratsetariko bat litzateke».

Santano jauna: #JeSuisYurre.

Sareko BERRIAzalea:

Irakurri berri duzun edukia eta antzekoak zure interesekoak badira, eskari bat egin nahi dizugu: Berria diruz babestea.

Zuk eta zure gisako sareko milaka irakurlek egindako ekarpenarekin, eduki gehiago eta hobeak sortuko ditugu. Eta, zuekin osatutako komunitateari esker, publizitateak eta erakundeen laguntzek bermatzen ez diguten bideragarritasuna lortuko dugu.

Euskarazko kazetaritza libre, ireki eta konprometitua eskaini nahi dizugu egunero; bizi zaren munduaren eta garaiaren berri ematen segitu.

Astekaria

Asteko gai hautatuekin osatutako albiste buletina. Astelehenero, ezinbesteko erreportajeak, elkarrizketak, iritziak eta kronikak zure posta elektronikoan.

Iruzkinak kargatzen...