BIRA

Autistak

Idurre Eskisabel -

2015eko urtarrilak 18

Leo Kanner eta Hans Asperger ikerlari austriarrek —bakoitzak bere aldetik, eta puntu askotan kontrajarrita— joan den mendeko 40ko hamarkadan deskribatu zuten egun autismo izenarekin ezagutzen dugun gaitza; hau da, kasu batetik besterako alde handiak gorabehera, besteekin komunikatzeko eta enpatizateko ezintasuna oinarri duen gaixotasuna. Autismoaz jartzen den adibide maiztuenetakoa da ez direla gai hurkoaren bisaian negarraren esanahia ulertzeko.

Pisako Unibertsitateko eta Parisko Eskola Normaleko ikerlariak ezintasun hori konpontzeko proiektu batekin dabiltza. Diotenez, haur autista askok erraztasun handia dute matematiketako segida errepikakorrak ikasteko, eta jendeon keinukeraren ulermena segida errepikakor baten dekodetzea dela iritzita, bisaiak irakurtzen irakatsi nahi diete —irribarreak, kopeta zimurtzeak...—. Ohartu dira, ordea, ume horiek benetan asaldatzen dituena hezur-mamizko jendearekin elkarrekintzan aritzea dela, eta, ondorioz, emakume baten itxura fideleko robot keinularia egin dute, hari begira ikas dezaten.

Tankera askotako boteredunen gaixotasuna da besteenganako enpatia falta. Hemendik proposamena ikerlarientzat: robota baliatzea hunkitzen irakasteko estatista handi, finantzaburu harro, enpresatzarren kudeatzaile hotz, norbere zilborrerako agintari eta gainerako autista politikoei.

Irakurle agurgarria:

Honaino iritsi zarenez, eskaera bat egin nahi dizugu: irakurtzen ari zaren edukia eta egunkaria babestea, konpromiso ekonomikoa hartuz. Publizitatea eta erakundeen diru-laguntzak ez dira nahikoa BERRIAren etorkizuna bermatzeko. Sarean eskaintzen dizugun edukia irakurtzen duzuen milaka irakurleek proiektuari ekarpena eginda, urrutira iritsiko ginateke.

Kazetaritza libre, ireki eta independentea egin nahi dugu euskaldunontzat. Euskaraz informatzea delako gure eginkizuna, eta zure eskubidea.Lagun gaitzazu bide horretan. Idatzi gurekin etorkizuna. Geroa zugan.

Martxelo Otamendi
BERRIAko zuzendaria

Izan zaitez BERRIAlaguna

Astekaria

Asteko gai hautatuekin osatutako albiste buletina. Astelehenero, ezinbesteko erreportajeak, elkarrizketak, iritziak eta kronikak zure posta elektronikoan.