LARREPETIT

PISA

Onintza Enbeita -

2016ko abenduak 16

Asko hitz egin da egun hauetan PISA txostenari buruz: telebistan, igogailuan, tabernan, egunkarian... gaiari bueltaka ari dira adituak. Harrigarria iruditu zitzaidan Hezkuntza Sailaren lehen erreakzioa: ikasleek teknologia berriak jolasteko erabiltzen dituztela eta gurasoen maila sozioekonomikoa aldatu egin dela esan zuen. Lerro artean irakur daitekeenez, gurera jende pobrea etorri da eta bertokoek krisiaren ondorioak jasan behar izan ditugu. Horrek eragin egin omen du ikasleen jakintza mailan. Baina hemen, hezkuntza ustez publikorako aukera edonork duen herrian, gurasoen egoera sozioekonomikoak ez du seme-alaben ikasketetan zertan eragin. Horixe da, hain zuzen ere, instituzioek bermatu behar digutena: edonork izatea nahi duena ikasteko aukera.

Zaila da inor mindu barik hau esatea, baina PISA zein antzeko beste proba batzuk irakasleei egitearen aldekoa naiz. Haur eskolan hasi, eta unibertsitateko ikasketak edo goi mailako moduluetakoak amaitu arte, ikasleak urtero ebaluatzen dira hiru edo lau aldiz. Horrek nahikoa izan behar luke ondo ala gaizki doazen jakiteko. Irakasleak, ordea, ez ditu inork ebaluatzen. Eskola batean arazoak dituen irakaslea beste eskola batean kolokatzen du administrazioak. Umeak baztertzen direnean gauzak konpondu nahi dituen irakaslea bakarrik gelditzen da arriskuaren aurrean. Ikasketak amaitu zituenetik liburu bat hartu ez duen jendea ari da gure nerabeei ikastearen garrantzia esplikatzen. Ume desberdinen gurasoek haien kontura aurkitu behar izaten dituzte terapiak eta umeari laguntzeko bideak.

Hezkuntza Sailak zehazten du zer den adin bakoitzean jakin behar dena, eta zeintzuk diren jakintza hori transmititu behar duenak bete beharreko baldintzak. Halandaze, logikoa ematen du zer eta nola irakasten den ebaluatzeak, kontzeptuak nork eta noiz barneratzen dituen epaitu baino lehen.

Goizeko buletina

BERRIAren papereko edizioaren gai nagusiak biltzen ditu egunero (astelehenetan salbu). Goizean goiz iristen da zure posta elektronikora.

Albiste gehiago

Donostiako Ramontxu Berri tabernan egondako 683 laguni egin ziete proba, atzo ©Gorka Rubio / Foku

Hego Euskal Herrian, 492 positibo

Berria

Pertsona bat hil da Nafarroan, uztailaren 15etik lehena. Uztailaren 27tik abuztuaren 3ra Galdakaoko Muguru tabernan izan ziren 420 laguni PCR proba egingo diete, eta Donostian PCR-ak egiten jarraituko dute Ramontxu Berriko bezeroei.

Iñigo Urkullu Eusko Jaurlaritzako lehendakaria, iragan astelehenean, Gasteizen ©Jaizki Fontaneda / Foku

«Erantzukizunerako» deia egin du Iñigo Urkulluk

Joxerra Senar

Sare sozialetan zabaldutako ohar batean, Eusko Jaurlaritzako jarduneko lehendakariak ohartarazi du «denen artean ahal den guztia» egin behar dela lehen olatuan bizitako egoera dramatikora ez itzultzeko.

 ©ARITZ LOIOLA / FOKU

Eragile guztiekin biltzeko eskatu dio oposizioak Eusko Jaurlaritzari

Olatz Esteban Ezkati

538 positibo atzeman dituzte Hego Euskal Herrian, iragan astean halako bi. Ospitaleratzeak ere bikoiztu egin dira egun batean: 103 pertsona daude erietxean.

 ©RAUL BOGAJO / FOKU

Irakurle agurgarria:

Honaino iritsi zarenez, eskaera bat egin nahi dizugu: irakurtzen ari zaren edukia eta egunkaria babestea, konpromiso ekonomikoa hartuz. Publizitatea eta erakundeen diru-laguntzak ez dira nahikoa BERRIAren etorkizuna bermatzeko. Sarean eskaintzen dizugun edukia irakurtzen duzuen milaka irakurleek proiektuari ekarpena eginda, urrutira iritsiko ginateke.

Kazetaritza libre, ireki eta independentea egin nahi dugu euskaldunontzat. Euskaraz informatzea delako gure eginkizuna, eta zure eskubidea.Lagun gaitzazu bide horretan. Idatzi gurekin etorkizuna. Geroa zugan.

Martxelo Otamendi
BERRIAko zuzendaria

Izan zaitez BERRIAlaguna