Albistea entzun

LARREPETIT

Fundamentalistak

Hedoi Etxarte -

2015eko azaroak 28

Egia da, German Esparza liburu saltzaileak esan duen bezala «gatazka bat ezin da aztertu soilik gatazkatik onurak aterako dituztenak zeintzuk diren ondorioztatuz». Beraz, ezetz esan diezaiogun cui prodest scelus, is fecit klasikoari. Ze horrek esan nahiko luke François Hollandek antolatu zituela frantsesek Parisen azaroak 13an egindako atentatuak, adibidez. Eta, halere, egin beharreko ariketa da, Serapio Esparza plazako aretoan egindako erakusketak ze onuradun izan dituen zuzenean. Lehena Abel Azcona performerra. Bigarrena Opus dei eta UPN: haiek ez dute —salbuespen folklorikoren batekin— parte hartu asteon ikusi ditugun mugimendu sozial ultrakatolikoen elkarretaratzeetan. Baina parte hartu gabe Iruñeko Udala ahultzeko dinamikak on egin die.

Eztabaidaren mailan sistema liberala gailendu da argiki. Hainbesteraino hilean 600 euroko soldata daukatenak ere entzun ditugula —oihuka ari ziren aldarri hau fundamentala iruditu zaielako— adierazpen askatasunaren alde. Adierazpen askatasun akritiko bat. Posmoderniak, nork bere burua bakarrik zaindu behar duen ideologiak eta egungo erlijioek —ekialdeko soinketen bidez gure logeletaraino sartu diren horiek— indartzen duten pentsamendu positiboa-rekin bat: nahi duzuna lor dezakezu eta halakoak.

Eta iritsi gara 2015era munstro garaikide askorekin: arabiarrak masiboki bonbardatzen dituzten sozialdemokratekin eta enkaje sozialik ez dutelako jihadean edo mugimendu ultrakatolikoan sartzen diren gazteekin. Iritsi gara eta ez daukagu «esfera publiko» burgesik. Ez dago kritikarako gaitasunik, horrek balio konpartituak eskatzen dituelako. Ez daukagu Iruñerrian iritzien kontrajartze publikorik. Daukagu artista ukiezinaren umekeria ala daukagu hostiak metafora bat direla ulertu nahi ez duen fanatikoa. Eta zientziaren lagunak, pertsonaren askapena nahi dutenak eztabaidatik kanpo; arteari buruzko etxerako lanak egin gabe, turbokapitalismo zonbiaren ikusle oraingoz.

Sareko BERRIAzalea:

Irakurri berri duzun edukia eta antzekoak zure interesekoak badira, eskari bat egin nahi dizugu: Berria diruz babestea.

Zuk eta zure gisako sareko milaka irakurlek egindako ekarpenarekin, eduki gehiago eta hobeak sortuko ditugu. Eta, zuekin osatutako komunitateari esker, publizitateak eta erakundeen laguntzek bermatzen ez diguten bideragarritasuna lortuko dugu.

Euskarazko kazetaritza libre, ireki eta konprometitua eskaini nahi dizugu egunero; bizi zaren munduaren eta garaiaren berri ematen segitu.

Irizpidea duzulako. Giroan zabiltzalako.

Zuk badakizulako.

Astekaria

Asteko gai hautatuekin osatutako albiste buletina. Astelehenero, ezinbesteko erreportajeak, elkarrizketak, iritziak eta kronikak zure posta elektronikoan.