Bea Salaberri.
Eusko Legebiltzarrerako hauteskundeak. ZIRRI-ZARRA

Profesionalak

2016ko irailaren 16a
00:00
Entzun
Zein den EAEko alderdien funtzionatzeko era, barnetik, ez dakit. Alta, atalaiatik so, nabari da profesionaltasuna. Ez dut aipatzen profesional-liberatu istorioa denik —nahiz nagoen badela— estiloa baizik. Guziek agertzen dute. Normala da kanpaina egitean, guretzat berezi ager daiteke oraingoz kutsu intuitibo eta informalarekin egin ohi baititugu gauzak.

Badira irudi mailakoak: akta publikoetan nabari den eszenifikazioa. Ikuskizunak, pulpitoa, atzeko plano atseginak, argazki irrifartsuak, jende multzoa, landarea izkinean, txandak, janzkera, hiru eguneko bizarrik ez. Oro da baketsu, garden, argiztatua, Ama birjinaren aparizioa bezain liluragarria. Gisa bera webgune, programa, txosten, logo, lema, irudi apaingarrien aldetik: leun eta eder.

Badira diskurtsoaren mailakoak: presentzia landuak, galdera erretoriko eta isiluneen inportantzien kontzientzia eta erabilera neurtuak, ideia zehatz eta unibertsalak, pertsonalitate nahiz adituak adierazpenen errotzeko, protagonismo partekatuak, printzipioak.

Eta badira agerikoak baino sakonagoak: sendi den dedikazioaren intentsitatea, erronkaren pisua, (barne) indar jokoak.

Hots, lanbidea da. Hortik, adibidez, harrigarria eta ulergaitza da PP eta PSEkoen operazio kamikazea euskararen gaiarekin, hasiberrien hutsa dirudi. Partizio landuek ahantzaraz ditzakete eskasak, oihalaren atzeko kalapitak, jorratu gabeak… baina ageriago utz laprastadak.

Publikotik behatzean: biziki profesionala. Herri handietan bezala. Ez da jelosterik.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.