Bea Salaberri.
Eusko Legebiltzarrerako hauteskundeak. ZIRRI-ZARRA

Euskara

2016ko irailaren 11
00:00
Entzun
Kanpainari doakionez, bistan dena, behatu dudan lehen gauza: euskararen politika punduak.

Horretan baliteke zer jorra luze eta zabal, baina labur egin behar. Euskararen zentralitate eta transbertsalitatea, ideia pragmatikoenak harridurarik gabe EHBilduk ditu. Kontrarioa zitekeen arraroa. Penagarria zait EAJren punduen zerrenda labur etabatzuetan lausoa, parte handiz tratatuz euskararen zabaltzeaz edonon herritik kanpo eta hartu ihesbideak (perfilak, kasu). Ausardia handikoa egin zait, PSE eta Elkarrekin Podemos-en programa elebakarra (errespetuzko euskarazko bertsiorik ez al da?) eta bertan atal bat aurkitzea hizkuntz politikaz, ondorioz diotena sinesgaitza zait... PPkoa behatzera ez naiz atrebitu.

Euskara ez da zentrala… Kultur saila jorratu ezean, Marc Legasse-ren iragarpenei bidea zabalik:folkloroformisaturik lokartu.

Bitxia da orohar euskararen despolitizatze ezina, beharkolukeelarik, konstituzioekxedatu bezala preseski, babesturik egon gorabehera politikoez bazter.

Ulergaitzak eginen zaizkit gauza anitz, dudarik gabe, baina ez begibistan geratzen den euskararen erabilera kanpainan, hitzartzeetan, soporteetan, sare sozialetan. Hori, maleruski, ongi ulertzen da, iragan egunean BERRIAk agerian utzi zuen: elebitasunean oreka zerbaitera heltzen denik ere ez da. Larriago zaidana:hitzartzeetan hizkuntzak txandakatzeko moda, diglosiari emanik, ez gauza berak erraiteko batean eta bestean gainera. Hala! Ororen buru, iduri du Iparraldea... ia-ia!
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.